Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/04/20 Hidrogenoaren Euskal Estrategiaren aurkezpena. Estrategia horrek Eusko Jaurlaritzaren ikuspegia adierazten du, euskal gizartea eta haren industria-ehuna hidrogenoaren ekonomia garatzeko aukerak aprobetxatzeko lekurik egokienean kokatzeko.
2021/06/02 WindEurope 2022 (Bilbo). WindEuroperen hurrengo urteko Bilboko ekitaldia aurkeztu zen, BECen egindako ekitaldi publiko batean. WindEurope, enpresa babesleek (Iberdrola eta Siemensa-Gamesa), Energiaren Kluster Elkarteak eta Erakundeek (Eusko Jaurlaritza, EEE, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala) parte hartu zuten.
2021/08/24 Virginiako Estatuarekin (AEB) akordio bat sinatu da, energia berriztagarriei aplikatutako teknologiak garatzen eta ezartzen laguntzeko, bai eta energiaren eraginkortasunean eta biltegiratzean laguntzeko ere. Akordioa funtsezkoa da Euskadiko enpresei estatu amerikar honetako proiektu eoliko nagusietan parte hartzen laguntzeko, eta bertan bi erakundeek elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartzen dute, energia eolikoa, fotovoltaikoa, sare adimendunak eta kudeaketa energetikoa, hidrogenoa eta biltegiratzea bezalako arloetan.
2022/04/04 Wind Europe konferentzia ospatu da, non Eskualde Atlantikoek Itsas Energia Berriztagarriei buruzko Adierazpena sinatu duten
2022/06/15

Itsas arloko garatzeko bidean dauden energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioetarako laguntzen programa.

2022ko deialdia (2.500.000.-€)(2022/06/15)
2022/07/12

Itsas arloko garatzeko bidean dauden energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioetarako laguntzen programa.

2019ko Esleipena

2022/12/27

Mutrikun ezarriko diren aire-turbinak garatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du Energiaren Euskal Erakundeak (TurboWave programa). (3.200.000.- €)

2024/01/02

Mutrikuko olatu-energiaren instalazioak, olatu-energiaren sektoreko munduko lehen proiektu komertzialak, beste mugarri bat gainditu du, hiru milioi kilowatt-orduko ekoizpen elektriko metatua lortu baitu, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) atzo azaldu zuenez.

2024/03/20 WindEurope 2024 Bilbo, Europako industria eolikoaren azoka.