Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/09

Aixeindar, Energiaren Euskal Erakundeak (% 40) eta Iberdrolak (% 60) Euskadin proiektu berriztagarri berriak bultzatzeko eratutako sozietatea, bere lehen proiektu berriztagarriak izapidetzen hasi da, zehazki, parke eolikoak, guztira Arabako lurraldean 250 MW-ko edukiera instalatua dutenak, Euskal Autonomia Erkidegoan energia berdea sortzeko apustua indartzeko, horrela, Trantsizio Energetikoaren helburuetan aurrera egiteko. Instalatutako potentzia berri horrek ia hirukoiztu egingo du erkidegoan instalatutako ahalmen eolikoa, gaur egun 153 MW-ra iristen dena..

2021/02/08
Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Korporazioak Ekiola Energia Sustapenak sozietatea eratu dutela jakinarazi dute, energia jasangarria sortzeko herritarren kooperatibak sustatzeko sozietatea.
2021/02/19
Azpeitiko 400 familia inguruk autokontsumorako energia ekoitziko dute, laster sortuko den kooperatiba baten bidez, Energiaren Euskal Erakundearen eta Krean ingeniaritza sustatzailearen lankidetzari esker, Mondragon Korporazioaren eta toki erakundeen barruan integratuta, kasu honetan, Azpeitiko Udalaren lankidetzari esker.
2021/04/10 Diputatuen Kongresuak Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legea onartu ondoren, baztertu egin zen Subillako Armentia 2ko putzuan gasa esploratzea eta ustiatzea, eta energia berriztagarriko instalazioak lehenbailehen egiteko apustua egin zen, Euskadiko trantsizio energetikoaren konpromisoei eta helburuei erantzuteko
2021/04/30 Energia Ozeanikoari buruzko Nazioarteko Biltzarraren egoitza Donostian izango dela iragarri dute, itsas energiei buruzko nazioarteko biltzar eta azokarik handiena.
2021/05/18 Itsas teknologia energetiko berriztagarriak erakusteko eta baliozkotzeko inbertsioetarako laguntza-programa. 2021eko deialdia. (2.500.000.- €)
2021/05/19 Azpeitian, Ekiola sozietatearen bultzadari esker sortu zen lehen energia-kooperatiba, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritza sustatzaileak osatua. Proiektu hau kooperatiba gisa jarri da martxan, atxikimenduak (bazkide kooperatibistak) biltzen hasteko eta proiektua gauzatzen hasteko.
2021/06/21 Lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute EKIOLAk (DDESMA) eta ENARGIk (Arabako Foru Aldundia), herritarren kooperatibak sortzeko, Arabako Lurralde Historikoan eguzki-parke fotovoltaikoak instalatzeko. Hitzarmenak herritarrek energia berriztagarrien sorreran parte hartzea erraztuko du, Añana, Aiara, Arabako Mendialdea, Arabako Lautada, Guardia-Arabako Errioxa eta Gorbeialdeko kuadrilletan kokatuko diren eguzki parkeen bidez.
2021/06/29

Itsas energiak garatzeko EuropeWave proiektuak Europako Batzordearen oniritzia jaso du, datorren urtean olatuen energia hartzeko gailuen ikerketa eta garapena zuzentzeko duela gutxiko ekimenik handiena abian jartzeko. Lankidetza-proiektu hau Euskadik eta Eskoziak garatuko dute, Energiaren Euskal Erakundearen (Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila) eta Wave Energy Scotlanden (Wes) bidez. Azken horiek ebaluazio eta erosketa teknologikoaz arduratuko dira, eta hirugarren bazkidea OEE Europako energia ozeanikoen elkartea izango da, zeinak hedapen-lanak egingo baititu. Proiektuaren aurrekontuak 22,7 milioi euroko baliabideak bideratzea aurreikusten du; horietatik % 50 Europako Batzordeak jarriko ditu, eta beste % 50 Energiaren Euskal Erakundeak (7.500.000 euro) eta Wesek (3.700.000 euro). Olatuen mugimendua energia elektriko bihurtzeko gai den plataforma bat egongo da Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) itsas energien saiakuntzen zentroan, Armintzan (Bizkaian). Euskadi erreferentziazko puntua da energia berriztagarrien arloko garapen teknologikorako.

2021/07/23 Estazio ozeano-meteorologiko berria jartzea Mutrikuko portuaren kanpoko dikean.
2021/07/27 Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) lankidetza hitzarmena sinatzeko baimena ematen duen erabakia, laguntza tekniko geologiko eta meatzaritzakoa
2021/09/29 Labrazako eta Azazetako energia eolikoaren proiektuak izapidetzen jarraitzea ahalbidetzen da, eta Arkamoko eta Iturrietako proiektu eolikoek ingurumenean izango luketen eragina jakinarazten zaio sozietate sustatzaileari.
2021/10/06

Ocean Energy Conference itsas energia berriztagarrien kongresuan (olatuak, mareak eta korronteak) parte hartzea. Nazioarteko Konferentzien programa interesgarria izango du.