Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/15 Jaurlaritzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, eta Euskadiko Futbol Federazioak formalki aurkeztu dute Euskadi FIFAn eta UEFAn sartzeko eskaera.
2021/06/30 Eusko Jaurlaritzak euskal kirol federazioen selekzioen ofizialtasuna kudeatzen laguntzen du. Azken hilabeteetan honako federazioenak ari da kudeatzen: arrauna, padela, errugbia, mendia, igeriketa, squash-a, esgrima eta automobilismoa.
2021/09/21 Diru-laguntza zuzena ematen zaio Euskadiko Futbol Federazioari, "Basque Country International Women 's Cup" futbol txapelketaren antolaketa-gastuak finantzatzeko (70.000.- €)
2021/12/14 Gobernu Kontseiluak hainbat Kirol jarduera antolatzeko dirulaguntzak zuzenak eman ditu:

40.000.-€ Euskal Mendizale Federazioarentzat, Euskadiko mendi lasterketen selekzioak Munduko Zirkuituan/Skyrunnig World Series zirkuituan parte hartzeko gastuak finantzatzeko. Guztira, Euskadiko selekzioak 8 herrialdetako 8 nazioarteko lasterketetan parte hartu du aurtengo ekaina eta urria bitartean.

10.000.-€ Euskadiko Gimnasia Federazioari, azaroaren 20an eta 21ean Barakaldoko BECen ospatu zen XV. Euskalgym, Nazioarteko Gimnasia Gala antolatzeko.

40.000.-€ Euskadiko Padel Federazioarentzat, 40.000 eurokoa, urriaren 4tik 9ra Bizkaiko hainbat egoitzatan egin zen 2021eko Europako Txapelketaren antolaketa finantzatzeko.
2021/12/21

Gobernu Kontseiluak hainbat diru-laguntza onartu ditu euskal selekzioen parte-hartzea laguntzeko nazioarteko txapelketetan.

38.000 euro Euskal Eskubaloi Federazioarentzat, azaroaren 24tik 28ra bitartean egin zen lehenengo nazioarteko emakumezkoen eskubaloi txapelketa “Basque Country Cup” finantzatzeko. Bertan eskubalioiko emakumeen euskal selekzioak parte hartu zuen Luxemburgo, Finlandia, Argentina eta Brasilekin batera.

52.500 euro Soka Getxo Elkartearentzat 2021eko irailean Getxon ospatu zen Munduko Sokatira Txapelketaren  (Tug of War Championship)  finantziazioan laguntzeko. Txapelketa honetan hainbat euskal taldek eta euskal selekzioek ere parte hartu zuten nazioarteko beste hainbat talde eta selekziorekin batera.

15.000 euro Euskal Halterofilia Federazioarentzat nazioarteko txapelketetan Halterofiliako Euskal Selekzioaren partaidetza-gastuak finantzatzeko.

2021/12/21 Eusko Jaurlaritzak eskubaloiko, halterofiliako eta sokatirako euskal selekzioek nazioarteko txapelketetan parte hartzeko hainbat dirulaguntza onartu ditu
2022/06/21

Euskal Kirol Federazioen Batasunari dirulaguntza zuzen bat eman zaio. Dirulaguntza horren helburua federazioen nazioartekotzea ahalbideratuko duten kirol ekimen eta jarduerak finantzatzea da. (355.000.- €)

2022/07/21 Ertzaintzako 10 agentek osatutako taldeak Rotterdamen egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartuko dute. Kirolariek erabiliko duten ekipamenduan “Ertzaintza” eta “Euskadi-Basque Country” esaldiak irakurri ahal izango dira.
2022/12/15 Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskal Kirol Federazioen Batasunak antolatutako euskal kirol selekzioen nazioarteko jarduera aurkezteko ekitaldiaren buru izan da. 300 kirolari baino gehiago, kontinente guztietako 25 herrialde, hogei bat euskal kirol-federazio inplikatuta, eta lehiaketa ofizialak, lagunarteko lehiak eta 20 kirol desberdinen erakustaldiak. Euskal kirol-selekzioen 2022ko nazioarteko jarduera laburbiltzen duten zifrak dira.
2024/04/23 Euskadiko Futbol Selekzioarentzako dirulaguntza Euskal Selekzioa-Uruguayko Selekzioaren arteko partida antolatzeko. (150.000.- €)
2024/04/23

Txirrindularitzako Euskadi Fundazioarentzako goi-mailako euskal txirrindularitza sustatzeko (150.000.- €)