Ekimena 1. Administrazio publikoetan Euskara Normalizatzeko VII. Plana (2023-2027) diseinatzea eta ezartzea, herritarrek administrazioarekin duten harremanean hizkuntza-eskubideak errespetatzeko helburuarekin; edonola ere, pertsonek nahi duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko daukaten erabateko askatasuna bermatuko da. Planaren beste xede bat izango da euskararen erabileraren normalizazioan aurrera egitea, hain zuzen ere, sektore publikoaren lanerako hizkuntza gisa.

Data | Jarduera |
---|---|
2021/04/13 | "EAEko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoaren hizkuntza irizpideak" onartu ditu Gobernu Kontseiluak, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko. |
2021/10/28 |
AriGara ekimena aurkeztu da, Euskal Sektore Publikoa osatzen duten hizkuntza-normalkuntzako teknikarientzako edo euskararen erabilera normalizatzeaz arduratzen diren pertsonentzako etengabeko topaketa- eta prestakuntza-plataforma bat eskaintzea helburu duen proiektua. |
2021/11/23 |
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak landu du 2018-2022 aldiari dagokion VI. Plangintzaildiaren tarteko ebaluazioa. Txostenaren arabera, administrazio publikoko langileetatik %80 inguruk gaitasun osoa dute idatzizko eta ahozko testuak ulertzeko eta, batez beste, 10 langiletik 7 hitz egiteko eta idazteko gai dira. |
2022/03/21 | "Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024" dokumentuaren aurkezpena hizkuntza plangintzan edota normalizazioan lanean ari direnentzat. |