Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/09

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila), Emakundek (Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila) eta Hizkuntza eta Generoa Batzordeak "Euskara eta feminismoa bidelagun" online jardunaldia antolatu dute elkarlanean, hizkuntzaren eta generoaren arteko harremanari buruz hausnartzeko.

2020/10/14 Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak "Euskararen herria euskal hiztun" jardunaldia antolatu dute elkarlanean euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa ardatz hartuta.
2020/10/15 Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak elkarlanean antolatu dute XXV. Jagon Jardunaldia: "Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei?" hausnarketarako, esperientzien trukerako eta elkarlanerako foro edo gune izan nahi duena, sentsibilitate eta ikuspegi ezberdinak bilduz. 
2020/11/30 Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila) "Feminismoa eta Berdintasuna" hiztegia aurkeztu dute, feminismoaren eta berdintasunaren arloko oinarrizko terminoak eta kontzeptuak modu zehatzean eskaintzen dituena.
2021/02/19
Berdintzen programa, euskarari eta genero-berdintasunari buruzko azterlanak egiteko
2021eko deialdia (30.000 euro) Informazio gehiago (2021/02/19)
2021/06/21

Euskararen familia bidezko transmisioa: ezaugarriak, egoera eta bilakaera” udako ikastaroa gauzatu da EHUrekin lankidetzan. Ikastaroan hizkuntzaren familia bidezko belaunez belauneko transmisioaren garrantzia azpimarratu da.

2021/09/28 Dirulaguntza zuzena eman zaio Bilbo Metropolitarra Biziberritzeko Elkarteari, 2021ean "BasquePRO Elkargoak Euskaraz" proiektua gara dezan. (30.000.- €)
2021/12/30 HABEk eta Euskaltzaindiak hitzarmen berria sinatu dute, 2009an abiatutako bideari segida emanez, bi erakundeen arteko lankidetza bultzatzen jarraitzeko. Horrela, HABEk sortutako testu multzoek Euskaltzaindiaren egungo eta etorkizuneko datu-baseak hornituko dituzte..
2022/01/27

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, UEMA-Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Etxarri Aranatzeko Udalak "Arnasa Gara" ekimenaren beste kanpaina bat aurkeztu dute, arnasguneetako (euskara hizkuntza nagusi duten udalerriak) herritarrak ahalduntzeko. (2021/03/18)

“Arnasa Gara” proiektuaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuarekin eta UEMArekin batera, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu du. Beka horren helburua euskararen arnasguneen garrantzia azpimarratzea da. (2021/10/22)

Aurkeztutako 9 proiektuen artean, Mairu Antzerki Tailerrak jaso du antzerki beka

2022/02/24
Berdintzen programa, euskarari eta genero-berdintasunari buruzko azterlanak egiteko
2022ko deialdia (30.000.-€) (2022/02/24)