Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/05
Lanabes programa, enpresa-eremuan euskararen erabilera etengabe bultzatzen duen programa
Eusko Jaurlaritzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bidez, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bat egin dute "Lanabes" programaren bidez eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko.
2021/01/13
EAEko sektore pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko LanHitz laguntza programa.
Esleipena 2020 (1.651.773.-€) (2021/01/13)
2021/05/07

Durangaldeko Mankomunitateak eskualdeko eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko ekimena jarri du martxan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. “Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko Plana (2020-2023)”rekin bat egiten du egitasmo honek.

2021/06/09 Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta LANEKI Elkarteak LH Duala Euskaraz (LH duala euskaraz) proiektu berria aurkeztu dute. "Euskaraz, balioa erantsi lanari" lelopean, Lanbide Heziketan euskarak duen balioaz kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi da. Helburu nagusia da euskarazko hezkuntzaren eta lanaren balioa ikusaraztea eta Lantokiko Prestakuntza eta Duala (LP-Duala) euskaraz lantzen duten lantokien komunitatearen esperientziak aitortzea.
2021/07/06
EAEko sektore pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko LanHitz laguntza programa.
2021 deialdia. Informazio gehiago (2.000.000.- €) (06/07/2021)
Esleipena 2021 (2022/01/04)
2021/07/10 Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak “Euskararen diskurtsoak enpresetan” jardunaldia antolatu du lan-munduan euskararen gainean dauden diskurtso nagusiak aztertzeko.
2021/07/27 Errota Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Fundazioari dirulaguntza zuzena eman zaio, 2021ean "EUSgara, euskara lan munduan txertatzeko programa" gara dezan.
2021/09/29
Lanabes programa, enpresa-eremuan euskararen erabilera etengabe bultzatzen duen programa
Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin batera, Lanabesen hazkunde handiaren fase berri bat aurkeztu da. 6 urte dira euskara eguneroko zereginetan, bezero edo hornitzaileekiko harremanetan eta abarretan erabiltzen duten enpresen kopurua modu esponentzialean hazi dela, eta, horren ondoren, erakundeek beste bultzada bat emango diote proiektuari, sektoreak euskararen arloan dituen beharrei modu eraginkorragoan erantzun nahi dien entzute bat aktibatuz. (2021/09/29)
2021/11/17 Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak tokiko merkataritzan lehen hitza euskaraz egitea sustatzeko sentsibilizazio kanpaina abiatu du “Betikoa, gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” lelopean.
2022/02/02 Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin. Euskaraz lan egitea erabaki duten industria enpresei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz (2021/02/25).
INDEUS Plataformak 2022rako erronkak finkatu ditu: esperientziak partekatzea, laguntzaile-sarea sortzea eta enpresa gehiago erakartzen jarraitzea.
2022/03/25 Durangaldeko 15 enpresa eta prestakuntza-zentrok eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko LANDUE proiektura atxikitzeko konpromisoa sinatu dute
2022/06/08

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Metropoli-30ek eta profesionalen elkargoek Elkargoak Euskaraz ekimena aurkeztu dute.

2022/08/31
EAEko sektore pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko LanHitz laguntza programa.

2022ko deialdia (2.000.000.-€) (2022/08/31) Informazio gehiago.

2022ko esleipena (2022/12/28)

2023/03/21
EAEko sektore pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko LanHitz laguntza programa.

2023ko deialdia. Informazio gehiago. (2.000.000.-€)(2023/03/21)

2024/05/28
EAEko sektore pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko LanHitz laguntza programa.

2024 deialdia

Informazio gehigarria