Ekimena 8. Hizkuntzaren Teknologien Plana onestea eta garatzea eta euskararen presentzia, euskarazko edukien sorkuntza eta horien ingurune digitaleko erabilera sustatzea.
Ekimena 8. Hizkuntzaren Teknologien Plana onestea eta garatzea eta euskararen presentzia, euskarazko edukien sorkuntza eta horien ingurune digitaleko erabilera sustatzea.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/04 | Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak abian jarri du "Gozatu Sarean Euskaraz" ekimenaren laugarren fasea. Ekimenaren helburua da ingurune digitalerako euskarazko edukiak eta baliabideak biltzea eta herritarren eskura jartzea, modu errazean. Horretarako, programa sare sozialetan garatzen da (YouTube, Instagram, twitter, Facebook) eta Eusko Jaurlaritzak orain arte sustatutako produktuak eskaintzen ditu. |
2020/11/10 | Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hainbat erakunderekin hitzarmenak sinatuko ditu, itzultzaile automatiko neuronala garatzen jarraitzeko hizkuntza corpusa partekatzeko. Honako hauekin hitzarmenak sinatzea aurreikusten da: Euskal Herriko Unibertsitatea; Jakinbai-Laneki (Lanbide Heziketa sustatu eta hobetzeko elkartea); EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea); EITB eta hainbat argitaletxe |
2021/03/22 | Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Txikipedia aplikazioa sortu dute; haur eta gazteei zuzendutako wikipedia. |
2021/05/21 | Euskararen Aholku Batzordeko Ingurune Digitala Batzorde-atal Bereziak egindako "Euskararen ingurune digitala: gomendioak 2021-2024" dokumentua aurkeztu da, datozen lau urteetarako ingurune digitalean euskararen erabilera sustatzeko bide-orria izango dena. |
2021/10/27 | Eusko Jaurlaritzak "zure hatz marka euskaraz" kanpaina aurkeztu du, eremu digitalean euskararen erabilera sustatzea helburu duena. Horretarako, batetik, gazteak animatuko dira sare sozialetan euskarazko edukiak sortzera, eta, bestetik, herritarrak animatuko dira gailuak euskaraz konfiguratzera |
2022/02/21 | Eusko Jaurlaritzak eta PuntuEUS Fundazioak ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko elkarlana aurkeztu dute (2022 urtea: 50.000.-€) |
2022/04/29 |
Euskara Hizkuntza Teknologietan integratzea helburu duen GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024 aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. |
2022/06/01 | Hizkuntzaren Ekonomia Berriko Transizio Digital Eleaniztunari buruzko Jardunaldia egin da. Jarduera SEPLN Hizkuntza Naturala Prozesatzeko Espainiako Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta UPV/EHUko HiTZ zentroaren laguntzarekin antolatu du. |
2023/03/28 |
Eusko Jaurlaritzak eta Balear Uharteetako, Valentziako, Kataluniako, Nafarroako eta Galiziako gobernuek hizkuntza-aniztasunaren aldeko lankidetza indartu dute ikus-entzunezko plataformetan |
2023/09/25 | 1,68 milioi euro UPV/EHUko HiTZ ZENTROrentzat hizkuntza teknologian ikertzeko eta ingurune digitalean euskararen presentzia areagotzeko (1.680.000.- €) |
2023/10/02 | Abian da “Batu ditzagun gure ahotsak” kanpaina herritarrei zuzendua, gaitu.eus atarian sartu eta euren ahotsa grabatzeko teknologia berriei euskara irakasteko. |
2023/10/10 |
Lankidetza-hitzarmena Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin (ICAA), euskarazko ekoizpenak sustatzeko (648.600.- €) |
2023/11/14 | Eusko Jaurlaritzak 30.000 euro bideratuko ditu euskarazko hedabideetan beren eraldaketa digitala sustatuko duten proiektu pilotuak garatzeko |