Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/09 Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumeko (HEOC) mailak xedatuta daude. Maila horiek ikasturtez ikasturte egiaztatuko dira, euskararen erabileraren ezagutza-maila ebaluatzeko jardueren bidez. 2021eko azterketen deialdia egin da, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleentzat.
2021/05/05 B1, B2, C1 eta C2 euskara mailak egiaztatzeko HABEren azterketak egin dira, deialdiari jarraiki. Maila horiek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zehaztuta daude. Guztira 17.344 pertsonak parte hartu dute euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko prozesuan -iaz baino ia 3.000 gehiagok-, eta horietatik 513k on-line egin dituzte azterketak.
2021/07/14
Euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan edota egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan euskara-maila edo baliokidea gainditu duten ikasleentzako dirulaguntza programa.
2020-2021 ikasturteko deialdia (3.133.500.- €) (2021/07/14)
2021/10/05 HABEk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak B2 mailara arteko ikasketak doakoak izan daitezen hitzarmena berretsi dute.
2022/01/19

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundeak (HABE) herri-administrazioetako langileen hizkuntza-prestakuntzarako kudeaketa gomendioa sinatu dute.

2022/07/14
Euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan edota egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan euskara-maila edo baliokidea gainditu duten ikasleentzako dirulaguntza programa.

2021-2022 ikasturteko deialdia (3.775.500.-€) (2022/07/14). 

2022/07/15 Helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka bat emateko deialdia egiten duena (2022/05/04).
Bekaren esleipena
2022/12/21 Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko lankidetza-hitzarmena, azken hori erakunde laguntzaile izan dadin euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten gipuzkoar ikasleei 2022an dirulaguntza osagarriak emateko prozesuan.
2023/02/27
Deialdi irekia, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko.

2023ko deialdia (2023/02/27)

2023/07/31 2023-2024 ikasturtean euskararen C1C1 komunikagaitasun-maila helburu duten ikastaroak egiteko C1C1 helburu maila duten 16-18 urteko ikasleei dirulaguntzen deialdia. 
2023-2024ko deialdia

Funtsen gehikuntza (915.000.-€)

(850.000.- €)

2023/09/11 4,5 milioi euro euskara ikasteko doakotasuna finantziatzeko 2023-2024 ikasturtean (4.500.000.- €)