Ekimena 3. Euskadiko erakunde, ekipamendu kultural eta sormen-eragile guztiek partekatutako proiektu batean, Euskal Kulturaren Atari Digitala (Euskariana) –Liburutegi Nazional Digitaleko eredu berritzaile bat – abian jartzea eta garatzea, Europako Liburutegi Digitalarekin (Europeana) lotutako euskal kulturaren alderdi guztietarako sarbide-plataforma bateratu gisa.

Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/01 | Jaurlaritzak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, zuzeneko diru-laguntza bat ematea erabaki du, 50.000 eurokoa, Fundación Eresbil- Archivo Vasco de la Música fundazioari, katalogazioa, digitalizazioa, azterketa historiko-artistikoa eta egile-eskubideen kudeaketa finantzatzeko, etorkizunean komunikazio publikoa egiteko eta euskal musika-euskarrien karatulak eskuragarri jartzeko. |
2021/06/30 | Kultura sailburuordetzak, EJIErekin batera, lanean jarraitzen du Euskarianaren plataforma sostengatuko duen programa informatikoa garatzen eta egokitzen. |
2021/11/24 | Euskadiko Liburutegi Digitala, Euskariana, euskal liburutegietako gordailu digitalen bildumarekin hasiko da. Proiektua euskal kultura-ondarearen baliabide digitalizatuak kudeatzen dituzten euskal erakunde publikoen, unibertsitateen eta erakunde pribatuen lankidetza estuaren emaitza da. |
2022/05/10 | Eusko Jaurlaritzak foru-aldundiei banatuko dizkie hiriguneak ez diren eremuetako kultura-eskaintza dibertsifikatzeko eta ondare historikoaren artxiboak digitalizatzeko MRR funtsak. |
2023/01/17 | Eusko Jaurlaritzak foru-aldundiei banatuko dizkien MRR funtsen akordioa onartu du. |
2024/04/25 | Euskariana Euskadiko Liburutegi Digitalaren edukiak Europeana Europako Liburutegi Digitalaren parte izango dira. |