Ekimena 1. Trantsizio digitala sustatzea politika kulturaletako lehentasunezko lan-ildo gisa, produkzio kulturala, horren ikusgarritasuna eta programatzaile publikoen, sormen-egituraren eta herritarren ekimenen arteko interkonektibitatea errazteko.

Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/10 | Euskal Kultura Ondarearen Zentroak bere webgunea berrantolatu du eta kultura-ondareari buruzko eduki berrietarako sarbidea eskaintzen du. Berrikuntza gisa, Kultura Ondarearen Zentroan aitortutako edo erregistratutako ondarea geolokalizatzeko aukera aipatu behar da. Ondare immaterialaren erregistroak gehitu dira, eta horien artean euskal dantzei buruzko 443 erregistro nabarmentzen dira. |
2021/02/26 |
Kultura- eta sormen-industrien eta sektore teknologikoaren arteko lankidetza sustatzea helburu duen KSITek programa
2021erako deialdia Informazio gehiago (300.000.- €) (2021/02/26)
|
2022/06/27 |
Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntza Funtsaren KSI Berritzaile+ programarako dirulaguntza-programa. 2022ko esleipena |
2022/12/07 |
Dirulaguntza zuzenak, Euskadiko kultura- eta sormen-industriekin lotutako hiru proiektu finantzatzeko Rex Kultura, Arklink eta modaren sektorean ekintzailetza laborategi bat 50.000 euronarekin finantzatuko dira (150.000.- €) |