Ekimena 3. Aurrera egitea Euskadiren ondare industrialaren babesean eta sozializazioan, publikoarentzako irekiz La Orconerako (Barakaldo) Euskadiko Ondare Industrialaren Zentroa eta lankidetza-ildoak ezarriz herrialdeko gainerako erakundeekin, ondare hori Euskadin eta Euskaditik kanpo
nabarmentzeko, gure bereizgarrietako bat delako.
Ekimena 3. Aurrera egitea Euskadiren ondare industrialaren babesean eta sozializazioan, publikoarentzako irekiz La Orconerako (Barakaldo) Euskadiko Ondare Industrialaren Zentroa eta lankidetza-ildoak ezarriz herrialdeko gainerako erakundeekin, ondare hori Euskadin eta Euskaditik kanpo
nabarmentzeko, gure bereizgarrietako bat delako.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/15 |
Bermeoko Ormaza kontserben fabrika, monumentu kategoriarekin, Babes Bereziko Kultur Ondasun izendatzen da
|
2021/06/29 | Orconera irekitzeko lanetan aurrera egin da (erakusketa osatuko duten piezak eraman dira bertara, eta biltegia txukundu eta atontzeko lanak egin dira). |
2021/07/02 | Eskualde behartsuetan edo lehentasunezko jarduketa-eremuetan (Meatzaldea, Enkarterri, Oarsoaldea eta Aiaraldea) trakzio-proiektuak dinamizatzeko onartu den 180 milioi euroko ezohiko inbertsio-planaren esparruan, eta eskualde bakoitzeko eragile ekonomikoek, sozialek eta erakundeek modu erabakigarrian esku hartu duten partaidetza- eta lankidetza-prozesu baten ondoren, honako proiektu hauek bultzatuko dira: Orconera Industria Ondare Higigarriaren Zentroa; Sestaoko Labe Garaia jendearentzat irekitzeko jarduketak; Zallako zelulosa fabrika zaharrean Artisten Zentroa sortzea; Albaola Itsas Faktoriako azpiegiturak handitzea eta Artisten Barrutia Errenteriako Agustinetako eskola zaharren eraikinean (Aurreikusitako inbertsioa: 11.900.000€) |
2021/11/02 | Gobernu Kontseiluak Albaola Elkartearentzako zuzeneko dirulaguntza bat onartu du Pasaiako Albaola Itsas Faktoriaren museo biziaren azpiegituren handitzea finantzatzeko (500.000.- €) |
2021/12/07 |
Eusko Jaurlaritzak 19.500 euroko dirulaguntza emango du Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren Fundazioak La Navaleko instalazioetan dauden altzari historikoak erosteko.
|
2022/01/26 |
Euskadiko Industria Ondare Higigarriaren «Orkonera-Lutxana Bilduma» sortu da. Informazio gehiago. |
2022/06/24 | Orkonera-Lutxana Bilduma, Euskadiko Industria Ondare Higigarriaren zentroa bisitarientzat ireki da. Bisita gidatuak antolatuko dira horretarako eta beharrezkoa izango da aurretik hitzordua hartzea izan ere, Orkonera ez da egunero bisitagarri egongo. |
2022/11/29 |
Sailak 2,4 milioi euro inbertitu ditu Sestaoko Labe Garaia balioesteko obretan, 2005. urtean monumentu kategoriako kultura-ondasun izendatu baitzen. |
2023/01/18 |
«Kultura Ondarea Saria». 2023ko deialdia (30.000.-€)(2023/01/18). Informazio gehiago. |
2023/01/20 | Eusko Jaurlaritzak 3,1 M€ esleitu ditu Orconera osotzen duten bi eraikinek lotuko dituen pabilioiaren obra. (3.100.000.- €) |