Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/15 Komisario Berriak programa, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin (Tabakalera), Azkuna Zentroarekin (Alhondiga Bilbao) eta Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoarekin (Artium) batera antolatua.
2021eko deialdia (30.000.- €)
2021/06/29 Kultura Sailburuordetzak urteroko ekarpen ekonomikoa egiten du Euskadiko museo garrantzitsuenetara partida izendunen bitartez (Guggenheim Museoa 6.235.000.-€; Bilboko Arte Ederren Museoa 2.165.000.-€; Arte Garaikidearen Euskal Museoa Artium 1.225.000.-€).
2021/09/23

Artium Arte Garaikideko Museoaren Fundazioari Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren jabetzako 101 obra lagako zaizkio, hitzarmen bat sinatuz. Obra gehienak Gure Artea Lehiaketaren bidez erosi ziren, 1982 eta 1995 artean. Hitzarmen honen bidez, Arabako Artium Fundazioa arduratuko da artelan horiek gorde, kontserbatu, katalogatu, digitalizatu, aztertu eta zabaltzeaz. Gainera, tratamendu tekniko egokia emango die eta, hala badagokio, irizpide zientifikoen arabera erakutsi ahal izango dira, kontserbazio- eta segurtasun-baldintza egokietan. Hitzarmenak hamar urteko indarraldia du, eta luza daiteke.

2021/11/19 Eusko Jaurlaritzak 100.000 euroko dirulaguntza onartu du Agustin Ibarrolaren Guernica Gernikara artelana erosteko
2021/12/21

Gobernu Kontseiluak Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioari urte anitzeko dirulaguntza bat ematea onartu du gaur, 2021-2036 aldian Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko eta berritzeko proiektua finantzatzeko (12.610.000.-€)

Gobernu Kontseiluak gehikuntza onartu du Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko diru laguntzan (1.000.000.-€)

2021/12/21
Eusko Jaurlaritzak Guggenheim Bilbao Museoko Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao SL sozietatean duen partaidetza handitzea.
Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du Eusko Jaurlaritzak Guggenheim Bilbao Museoko Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao SL sozietatean duen partaidetza handitu dezan
2022/03/29 Artium Museoa arduratuko da aurrerantzean Dario Urzayren “Retrato del Lehendakari Jesús Mª Leizaola” artelana gordetzeaz
2022/11/24

Getariako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute bai Getariako Zarautz Jauregiaren eraberritze lanei ekiteko baita eraikin horren barruan museo-gune bat egokitzeko ere.

2022/12/20
Eusko Jaurlaritzak Guggenheim Bilbao Museoko Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao SL sozietatean duen partaidetza handitzea.

Eusko Jaurlaritzak 1,2 miloi eurotan handituko du Guggenheim Bilbao Museoan parte hartzea artelanak erosteko helburuarekin   

2023/04/18
Eusko Jaurlaritzak Guggenheim Bilbao Museoko Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao SL sozietatean duen partaidetza handitzea.

Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro bideratuko du Guggenheim Bilbao Museora artelanak erosteko

2023/05/23

Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du Gasteizko Principal Antzokia 12 milioi euroren bidez eraberritzeko eta handitzeko aukera emango duen hitzarmena. 12 milioiak % 40an (4.800.000.-€) finantzatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta % 30ean (3.600.000.-€), hurrenez hurren, Aldundiak eta Gasteizko Udalak. Azken hori, Gasteizko Udala, arduratuko da proiektua lizitatzeaz, zuzentzeaz eta obrak gauzatzeaz.

2023/07/18

Cristóbal Balenciaga Fundazioa entitateari zuzeneko dirulaguntza, Cristóbal Balenciaga Museoaren instalazioak berritzeko 2023. urtean. 

(648.120.-€) (648.- €)

2023/07/18 Eusko Jaurlaritzak Guggenheim Bilbao Museoan duen partaidetza handitu egin da, artelanak erosteko.

(1.000.000.- €) (1.000.000.- €)
2023/08/29

Eusko Jaurlaritzak finantzatzen ditu Vitoria-Gasteizko Principal Antzokiko eraberritze lanak. (4.800.000.- €)

2023/10/24 Zuzeneko dirulaguntza ematea "Bilboko Arte Ederren Museoaren Fundazioari", artelanak 2023an lekuz aldatzeko operatiboa gauzatzeko, museoa handitzeko eta eraberritzeko lanen esparruan. (200.000.- €)
2023/12/19

Dirulaguntza zuzena Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari Azkoitiko Insausti Jauregiaren fatxada eta terraza birgaitzeko. (149.973.- €)