Ekimena 7. Emakumeen ahalduntzea erraztea kultur sorkuntzan eta produkzioan eta imajinario kolektiboaren eraikuntzan egiten duten ekarpenaren garrantzia ikusaraztea, Emakunderekin eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean.
Ekimena 7. Emakumeen ahalduntzea erraztea kultur sorkuntzan eta produkzioan eta imajinario kolektiboaren eraikuntzan egiten duten ekarpenaren garrantzia ikusaraztea, Emakunderekin eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/01/12 |
Noka Mentoring programa. Euskal zinemagileei zuzendutako ekimena da, eta zinemaren sektorean duten presentzia eta ikusgarritasuna sustatzea du helburu. Noka Mentoring Eusko Jaurlaritzak sustatutako programa bat da, Euskadin eta Nafarroan oinarrituta, sortzen ari diren zuzendarien film luzeen proiektuak lagundu, tutorizatu eta laguntzeko. 2021 programa |
2021/03/01 | Aukerak programa, emakumeek egindako film laburrentzako mentoretza programa, jarri da martxan, Kultura sailburuordetzak finantzatua eta (H)emen-ek bultzatuta, Zineuskadiren laguntzarekin. |
2022/10/17 |
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ZINEBI-Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 63. edizioaren aurkezpenean parte hartu du. 41 herrialdetako ehun film baino gehiagok hartuko dute parte aurtengo edizioan, erdiak emakumeek zuzendutakoak. (2021/10/25) ZINEBI-Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioaren aurkezpena egin zen. Aurkeztutako filmen erdia baino gehiago Estatuan estreinaldiak dira, eta programaturiko filmen erdia baino gehiago emakumeek zuzendu dituzte. |