Ekimena 2. Kulturaren arloko profesionalen lan-baldintzak hobetzea, zerga-araudia lan kulturalaren berezitasunera egokituz eta zerga-pizgarriak aplikatuz, baita lanbide hori garatzea errazten duten mezenasgoko eta mikro mezenasgoko formulak ere, foru aldundiekin elkarlanean.
Ekimena 2. Kulturaren arloko profesionalen lan-baldintzak hobetzea, zerga-araudia lan kulturalaren berezitasunera egokituz eta zerga-pizgarriak aplikatuz, baita lanbide hori garatzea errazten duten mezenasgoko eta mikro mezenasgoko formulak ere, foru aldundiekin elkarlanean.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/09/22 |
Euskal Irudigileak- Asociación Profesional de Ilustradores de Euskadi elkartearekin batera, Itxitik proiektua sustatu da, egungo egoera korapilatsuan ilustrazioaren eremua bultzatzeko; ilustratzaileek konfinamenduaren inguruko ilustrazioak sortu eta liburu grafiko eleaniztun batean bilduko dituzte (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa). |
2020/10/27 |
Dirulaguntza zuzenak Arabako Artium Fundazioari bizirik dauden euskal artisten lanak erosteko
2020ko dirulaguntza zuzena (150.000.-€)(2020/10/27)
|
2021/05/18 |
COVID-19 laguntzen programa, kulturaren arloko profesionalentzat. 2021eko deialdia (1.100.000 euro)(2021/03/16). Zenbatekoa 4.810.000 euro handituko da, 1.100.000 eurotik 5.910.000 eurora. (5.910.000.- €) |
2021/06/29 | Artistaren Estatutua sortzeko lehen barne lanak hasi dira, Ogasun Sailarekin batera, bereziki zerga sistemarekin zerikusia duten neurriak aztertuz, ondoren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin batera aztertuko liratekeenak. |
2021/06/29 | BDCCren baitan baitan, kultura sektoreko enpresetako zuzendari eta buruei zuzendutako ikastaro bat sortu da, enpresa hauek indartu eta lehiakortasuna areagotzeko. |
2021/11/23 |
Dirulaguntza zuzenak Arabako Artium Fundazioari bizirik dauden euskal artisten lanak erosteko
2021eko dirulaguntza zuzena (150.000.- €) (2021/11/23) |
2021/11/23 | Prentsa idatziari eta irratiei zuzendutako zuzeneko laguntzak ematen dira, Covid-19aren krisiaren ondorio ekonomikoak direla eta (5.000.000.- €) |
2022/02/08 | Gobernu Kontseiluak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena eman du, txostenak egiteari buruzkoa dena, sozietateen gaineko zergari buruzko foru-araudiaren kultura sustatzeko pizgarriak aplikatzeko |
2022/05/30 |
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako hitzarmena, sozietateen gaineko zergari buruzko foru araudian kultura sustatzeko pizgarriak aplikatzearen inguruko txostenak egiteari buruzkoa. |
2023/01/26 | Eusko Jaurlaritzak jardunean dauden artisten 26 lan erosi ditu. |