Ekimena 3. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemarekiko lankidetza-mekanismoetan
sakontzea, larrialdietarako zentro adimendun bat abiaraziz eta hondamendietan laguntzeko
unitateak sortuz, beharrezkoa izatekotan, lurralde artean eta autonomia erkidegotik kanpo jarduteko
gaitasuna izango dutenak.
Ekimena 3. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemarekiko lankidetza-mekanismoetan
sakontzea, larrialdietarako zentro adimendun bat abiaraziz eta hondamendietan laguntzeko
unitateak sortuz, beharrezkoa izatekotan, lurralde artean eta autonomia erkidegotik kanpo jarduteko
gaitasuna izango dutenak.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/09/21 |
Lehendakaria buru dela, Covid-19aren biktima guztiak oroitzeko eta aitortzeko urteroko ekitaldia egin da Sempervirens parkean. Ekitaldi horren bidez, elkartasuna adierazten zaie familia guztiei eta maite dituzten pertsonak agurtu ezin dituzten pertsona guztiei, bai eta pandemian arlo guztietako profesionalek egindako ahalegina ere.
Lehendakaria bertan zela, Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren biktima guztiak oroitzeko eta aitortzeko antolatutako ekitaldia egin zen
|
2020/10/23 |
Lehendakariak formalki eskatu zion Espainiako Gobernuko presidenteari estatu osoan alarma-egoera bat deklaratzeko, "haren agintea eta kudeaketa autonomia-erkidegoetako presidenteen esku gera dadin. Aginte eta kudeaketa hori Estatuarekin koordinatuta garatuko da". |
2020/11/02 |
Jaurlaritzak LABIren Aholku Batzordearen Batzorde Teknikoak egindako hamar gomendio helarazi dizkio gizarteari, urriaren 26ko 36/2020 Dekretuan jasotako prebentzio-neurriak, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz onartutakoak, betetzen direla indartzeko eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. Gomendio horiek nahitaez bete beharrekoen osagarri diren neurriak betetzen dituzte. |
2020/11/07 |
Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS Deiak) eta Donostiako Udaltzaingoak zerbitzu telematiko aurreratuen bidez integratuko dituzte beren komunikazioak Gipuzkoako hiriburuari eragiten dioten larrialdiekin lotutako jardueretan, eta horrek bi erakundeen arteko koordinazioa hobetzen lagunduko du. Sistema horretan sartu den EAEko lehen udaltzaingoa da. |
2020/11/17 |
Euskadiko udalekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren eredu berri eta bakarra onartu zen, larrialdiko sirenak instalatzeari buruzkoa, arrisku kolektibo larriko egoeretan, hondamendietan eta hondamendi publikoetan herritarrak ohartarazteko. Eredu berriak orain arte sinatutako hitzarmen guztiak bateratu nahi ditu, administrazio-sinplifikazioaren printzipioari erantzunez. |
2020/11/19 | Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuetarako Batzordea (PSISZ) bildu zen. Erakundearteko kide anitzeko organoa da, eta bertan iragarri zen Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko eta Salbamenduko Lege-proiektu bat egingo dela, hondamendietan laguntzeko unitate bat sortuko dela, larrialdi-egoeretan esku hartzeko, baita nazioartean ere, eta akordio-proposamen bat egingo dela prebentzioko, suteak itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuetan sartzeko deialdi bateratuak egiteko; hori egingo da erakundeekin hitzarmenak sinatuz, irizpideak bateratzeko eta hautaketa-prozesuak errazteko |
2020/11/20 |
Segurtasun Sailak "112- SOS Deiak" aplikazioaren funtzionaltasun berriak aurkeztu ditu, gizarteari aurrea hartzeko eta, hala badagokio, larrialdi-egoeretan jarduteko. 112 Inbertsoa: herritarrei alerta goiztiarra emateko sistema bat da, aldez aurretik geolokalizaziora iristeko baimen informatua eta segurua izanik, dauden lekuaren arabera arrisku-egoeren abisu zehatzak jaso ahal izango dituena; Bide segurua: pertsonak geolokalizatzeko sistema bat da, bilaketa- eta erreskate-lanetan emandako denbora laburtzea ahalbidetzen duena. (2020/11/20) |
2020/12/15 |
Euskadiko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea bildu zen. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren koordinazio-organo gorena da, eta, aurten, garrantzi berezia hartu du, bizi dugun osasun-krisi globalaren aurrean, segurtasun publikoa lantzeko elkarlan-eremu gisa. |
2020/12/17 | Segurtasuneko sailburuordea buru dela, bilera bat egin zen Euskadiko Udaltzaingoen burutzekin. Bileran izan ziren Ertzaintzako zuzendaria, Ertzaintzako burua, Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria, Udaltzaingoak Koordinatzeko Arloko burua, Euskadiko Udaltzaingoko hogeita hamar kidegoren eta Euskadiko Udaltzaingoko Buruen Elkarteko ordezkariak (AJEPLE-EUBE). Bileran, egindako ekintza nagusien eta urtean zehar lortutako mugarrien berri eman zen, polizia-koordinazioaren arloan zereginak sustatzeko eta hobetzeko. |
2020/12/18 |
Onartu egin zen 2020ko abenduaren 4ko Agindua, lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen Aginduaren bosgarren aldaketakoa |
2020/12/22 | Lehenengo Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko presidenteak larrialdi erradiologikoen arloan lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horrek 2012an sinatutakoa ordeztuko du, eta lehentasuna ematen dio bi aldeen arteko lankidetzari baliabideen eta esperientziaren arloan, eta haien lankidetza sustatzen du "Larrialdi Erradiologikoko Euskal Plana" planifikatzeari, ezartzeari eta mantentzeari dagokionez eta plan hori hobetzeko beharrezkotzat jotzen diren baterako jarduerei dagokienez, bai eta haien komunikazio-kanal eta -sistemen ezarpen eta mantentze operatiboari dagokionez ere. |
2020/12/27 |
Segurtasun Sailak eta Donostiako Udalak hitzarmen bat sinatu dute Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko polizia-lankidetza hobetzeko. |
2021/01/12 |
Gobernu Kontseiluak, baimena eman zuen Donostiako eta Gasteizko udalekin larrialdiak kudeatzeko lankidetza-hitzarmen bana sinatzeko. |
2021/01/20 | Gobernuak, Euskadiko eta Euskaditik kanpoko COVID-19aren hedapen-egoera ikusita, zabalkundea geldiarazteko neurri murriztaileak zabaltzeko proposamena helarazi die autonomia-erkidego guztiei eta Osasun Ministerioari (Osasuneko Lurralde arteko Kontseilua). Esparru edo irizpide orokor bat da, autonomia-erkidego bakoitzak bere egoeraren arabera modulatu ahal izan dezan. Proposamena LABIren (Euskadiko Babes Zibileko Plana) Batzorde Teknikoaren azken irizpenean oinarrituta dago. |
2021/02/10 | Argitara eman zen SOS Deiak-Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren (112) jardueraren laburpena, 2020koa. Urte horretan 765.984 dei artatu ziren eta 205.201 gertakari kudeatu ziren. |
2021/02/16 |
394 identifikazio-txaleko berri eman zitzaizkien Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen tokiko elkarte eta taldeei. Boluntariotzaren Aholku Batzordearen azken bileran hartutako ekimena da, talde horri irudi bateratua eta ezagugarria emateko. Horretarako, diseinu bat egin zen, eta, bertan, erakunde bakoitzaren anagramak, 112 SOS Deiak logotipo ofiziala eta "Babes Zibila" esaldia agertzen dira. |
2021/02/16 | Nazio Batuen Pertsona Desgaituen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioak emandako gidalerroari jarraituz, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonengana eta larrialdien aurrean kalteberatasun berezia duten beste kolektibo batzuengana iristeko helburuarekin, larrialdi-plan bereziak egokitu ziren, honako hauekin zerikusia dutenak: uholde-arriskua, arrisku sismikoa, errepideko eta trenbideko salgai arriskutsuen garraioan istripuak izateko arriskua, arrisku erradiologikoa eta baso-suteak. |
2021/02/28 | Autobabeserako Euskal Erregistroa Jaurlaritzaren egoitza elektronikora lekualdatu zen. Horrela, autobabes-plan bat eduki behar duten jarduera guztiak webgune honen bidez izapidetu daitezke, azkar eta erraz. |
2021/03/02 | Larrialdietarako azkar hedatzeko 12 karpa eta Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen tokiko elkarte eta taldeentzako 30 ekipo irrati-mugikor banatzen hasi ziren. Boluntarioen Aholku Batzordeak bultzatutako ekimena izan zen |
2021/03/12 |
Irun eta Hondarribiko udaletako Ertzaintza eta Udaltzaingoa Koordinatzeko Batzordea bildu zen, eta 2020ko delitu-egitateen balantzea eta analisia egin ziren |
2021/03/16 | Portugalete, Santurtzi, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udaletako Ertzaintza eta Udaltzaingoa Koordinatzeko Batzordea bildu zen. Bileran izan ziren Portugalete, Santurtzi, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena udalerrietako alkateak eta ordezkariak, lurralde-mailako Ertzaintzaren arduradunak, Muskizko ertzain-etxeko arduradunak eta udalerrietako udaltzaingoen arduradunak. 2020ko arau-hauste penalen balantzearen datuak alerta eta alarma sanitarioko egoerek baldintzatzen dituzte, pertsonen mugimenduak mugatu baitituzte. Kriminalitate-tasei dagokienez, kopurua mila biztanleko 31,72koa da, txikienetako bat, aurreko urtearekin alderatuta (34,45). |
2021/03/24 | Segurtasuneko sailburuordearen lehendakaritzapean, Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuetarako Batzordea (SPISZ) bildu zen, bide telematikoz, batzordea osatzen duten erakunde eta organismoei egiten ari diren ekintzen eta aurreikusitako lan-egutegiaren berri emateko, Gobernuak suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko lege-proiektua onartu eta Legebiltzarrera bidali baino lehen (XII. Legealdiko konpromisoetako bat da, eta Batzordea horretan ari da lanean). |
2021/03/31 | Uribe Kostako Udaltzaingoen Eskualdeko Koordinazio Batzordea eta Getxoko mugapeko Ertzaintza bildu ziren. Bertan izan ziren Uribe Kostako alkateak, bai eta Ertzaintzaren eta Getxo, Berango, Sopela, Plentzia eta Gorlizko udaltzaingoen burutzak eta arduradunak ere. Bileraren helburua izan zen 2020ko delituei buruzko datuak aztertzea. |
2021/04/06 | Segurtasun Mahaia eratu zen Beasainen, udalerriko eta Segurtasun Saileko ordezkariek osatua. Mahaiaren helburua da ekintzak koordinatzea eta Udaltzaingoak Ertzaintzaren laguntzarekin udalerrian egiten duen jardueran baliabideen kudeaketa hobetzea. |
2021/04/12 | Berritu egin zen Vitoria-Gasteizko Udalarekinlarrialdien kudeaketaren arloan bi erakundeen arteko lankidetza arautzeko sinatutako lankidetza-hitzarmena. Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS Deiak) eta Gasteizko Udaleko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak (SPISZ) beren erantzun bateratua indartu eta optimizatuko dute baliabideak mobilizatzea eskatzen duten gertakarien aurrean. |
2021/04/16 | Herritarren babeserako ekintzak koordinatzeko Segurtasun Mahaia sortu zen Tolosan, Segurtasun Saileko eta Udaleko ordezkariek osatua, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetzaren jarraipena egiteko. Mahaiaren funtzio nagusia koordinazioa izango da, baita Udaltzaingoak Ertzaintzarekin lankidetzan udalerrian egiten duen jardueran eguneroko baliabideen kudeaketa hobetzea eta ekintzak egitea ere. |
2021/05/13 | Euskal DYA Federazioari diru-laguntza izenduna emango zaio, EAEko aurrekontu orokorretan 2021erako aurreikusita dagoena. (137.000.- €) |
2021/05/13 | Gotenburgoko (Suedia) Unibertsitatearen txosten baten arabera, Euskadi toki nabarmenean dago bere biztanleriak gehien baloratzen dituen Europako eskualdeen zerrendan, pandemiaren kudeaketan bere gobernuen kalitateari dagokionez, eta lehen postuan Espainiako Estatukoen artean. |
2021/05/14 | Joaquin Beltran Zaldibarko zabortegian bilatzeko operatiboa amaitutzat eman da, eta lehendakariak berak jakinarazi dio familiari. |
2021/05/18 | Gurutze Gorriari diru-laguntza izenduna emango zaio, 2021erako EAEko aurrekontu orokorretan aurreikusita dagoena. (453.600.- €) |
2021/05/19 | Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Segurtasun Nazionaleko Gaietarako Konferentzia Sektorialean parte hartuko du. Gobernuko lehen lehendakariordea eta Presidentetzako ministroa buru dituen bileran, besteak beste, 2021. urterako "segurtasun Nazionalerako estrategia" berriaren zirriborroak aztertu dira, bai eta 2015eko legearen erreforma ere, giza baliabideek eta baliabide material, publiko eta pribatuek Segurtasun Nazionalari egiten dioten ekarpena arautzen duena. |
2021/05/27 | Salbamenduko eta sorospeneko profesionalei zuzendutako prestakuntza-jardunaldi tekniko bat antolatu da, bainu-denboraldia hasi aurretik, eta hogei bat lagun bertaratu dira Euskadiko salbamendu- eta sorospen-zerbitzuen koordinatzaileak. |
2021/06/01 |
Lankidetza-hitzarmena Euskal-DYA federazioarekin larrialdien eta babes zibilaren arloan, 1995ean sinatutakoa ordezten duena, federazio horren eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sistemaren arteko koordinazioan sakonduz, erakundearen izaera humanitarioa eta borondatezkoa balioetsiz.
|
2021/06/02 |
Diru-laguntza izendun bat eman da, 2021erako EAEko aurrekontu orokorretan aurreikusitakoa, Federación Vasca de Montaña-Euskal Mendizale Federazioaren alde, mendiarekin zerikusia duten jarduerak egiten dituzten pertsonen segurtasuna gidatzen duen erakundea baita. Diru-laguntza hori jasotzeko, beharrezkoa da prestakuntzarekin eta prebentzioarekin lotutako hainbat ekimen gauzatzea, bi aldeek 2017ko abenduan sinatutako lankidetza-hitzarmenean ageri den bezala. (25.000.- €)
|
2021/06/09 |
Ertzaintzaren eta Gasteizko Udaltzaingoaren arteko koordinazio operatiboko hitzarmena eguneratzea sinatu da, herritarren segurtasuna hobetzeko, ikerketak optimizatzeko eta biktimak eta polizia-zerbitzu bat eskatzen duten pertsonak hurbiletik artatzeko.
|
2021/07/08 | Ertzaintzak eta udaltzaingoek herritarrak babesteko operatibo bereziak jarriko dituzte martxan, modu koordinatuan, Covid-19aren pandemiari aurre egiteko onartutako osasun-arau berriak bete ahal izateko. Elkarrekin lan egingo dute pilaketak saihesteko, ur-emariak eta maskaren erabilera kontrolatzeko, bai eta bide publikoan alkohola kontsumitzea saihesteko ere. |
2021/07/13 | Akordioa, zeinaren bidez jakinarazten baita etorkizunean protokolo sektorial bat sinatuko dela Euskal Autonomia Erkidegoko eta Gaztela eta Leongo 1-1-2 zentroen arteko koordinazio funtzionalerako. |
2021/07/14 | Kasinoetan, bingoetan eta onlineko apustuetan debekatuta dauden pertsonen erregistroa gainerako autonomia-erkidegoekin eta Estatuarekin konektatuko du Euskadik. Erregistro horrek, gutxienez, 6 hilabetez eragozten du inskribatutako pertsona joko-lokaletan edo bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoen bidez sartzea. |
2021/07/26 | Mutrikuko portuaren kanpoko dikean estazio ozeano-meteorologiko berri bat instalatu da. Horri esker, denbora errealean, olatuen, itsasoaren tenperaturaren, airearen eta hezetasunaren, eguzkitik iristen den energiaren edo galernen desplazamenduaren intentsitatearen datuak neurtu eta eman ahal izango dira, besteak beste, eta Energiaren Euskal Erakundeak instalatutako eta hamar urte betetzen dituen olatuen energia-instalazioaren ondoan egongo da. |
2021/07/27 | Lankidetza-hitzarmena "Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldearekin", larrialdien eta babes zibilaren arloan. Hitzarmen berriak 2007an sinatutakoa eguneratzea dakar, eta elkarte horren eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sistemaren arteko koordinazioan sakontzen du, ezbeharrekin eta ezbehar publikoekin lotutako ekintzetan elkarteak duen borondatezko izaera azpimarratuz. |
2021/08/17 | Urteko Koordinazio Batzordea egin da Ertzaintzaren eta Bilboko Udaltzaingoaren artean. Batzorde horretan, honako gai hauek landu dira: egoera sanitarioa aztertzea eta Bilboko COVID-19aren Prebentzio eta Kontrolerako Araudia betearaztea; hiriko segurtasunaren egoera aztertzea eta aurreikuspen eta plangintza operatiboa egitea. |
2021/08/20 | Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren lankidetzarako EAEko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren lankidetzarako EAEko lurralde historikoetako hiriburuetako udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua baimentzeko akordioak. |
2021/09/17 | Lehendakaria buru duen Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordea (LABI): 2020ko urriaren 2ko bilera: Bizi Berri II plana aurkeztu zen; lehendik zeudenei murrizketa gehigarririk ez aplikatzea erabaki zen, gaur egun COVID-19aren inguruan dagoen egoera epidemiologikoa eta asistentziala ikusita. Birusa geldiarazteko bideak hiru fronte hartzen jarraituko du: 1) detekzio goiztiarra; 2) kasuak eta kontaktuak zaintzea eta 3) banakako eta taldeko prebentzio-neurriak. 2020ko urriaren 17ko bilera: egiaztatu zen Euskadin Biziberri II. Planean aurreikusitako laugarren agertokian dagoela, eta, horregatik mugikortasuna mugatzera bideratutako neurriak aldatzea erabaki da, pertsonen segurtasuna bermatzeko eta birusaren hedapena geldiarazteko; proposatzen diren neurriak honako hauetara bideratuta daude: gehieneko taldekatzeak gehiago mugatzera, edukiera murriztera, ostalaritza-jardueretako ordutegi-murrizketetara, parke eta lorategiak ixteko ordutegira edo federatu gabeko kirol-lehiaketetako mugetara, besteak beste; neurri horiek Osasuneko sailburuaren agindu batean zehaztuko dira, eta horren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko sala eskudunak hartutako erabakia aintzat hartu ondoren argitaratuko da. 2020ko urriaren 22ko bilera: pandemiaren hedapenari aurre egiteko neurriak hartzea onartu zen, Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 22ko Aginduaren bidez gauzatuko direnak (Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalerritan eta oinarrizko osasun-eremutan COVID-19 pandemiaren epidemia-agerraldiari eusteko osasun publikoaren arloko neurri bereziak hartzen dituena), baita Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 22ko Aginduaren bidez ere (Euskal Autonomia Erkidegoan ezohiko prebentzio-neurri espezifikoak hartzen dituena, COVID-19tik eratorritako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz) 2020ko urriaren 26ko bilera: pandemiaren hedapenari aurre egiteko neurriak hartzea onartu zen, eta neurri horiek Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren bidez gauzatuko dira, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurri espezifikoak zehazten diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2 eragindako infekzioen hedapenari eusteko. 2020ko azaroaren 5eko bilera: pandemiaren hedapenari aurre egiteko neurri berriak hartzea onartu da, eta neurri horiek gauzatzen dira, 38/2020 Dekretuaren bidez. 38/2020 Dekretua, azaroaren 6koa, lehendakariarena, zeinaren bidez honako dekretu hau aldatzen baita: 36/2020 Dekretua, urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. 2020ko azaroaren 19ko bilera: aldez aurretik hartutako neurriei eustea onartu da, eta proposamen hori Lehendakariaren azaroaren 20ko 39/2020 Dekretuaren bidez jaso da, zeinaren bidez bigarrenez honako dekretu hau aldatzen baita: 36/2020 Dekretua, urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko. 2020ko azaroaren 30eko bilera: Gabonetarako prebentzio-neurriak adostu dira (udalerrien eta autonomia-erkidegoen konfinamendu perimetrala kentzea, gaueko mugikortasuna zabaltzea). Aipatutako egunetan 10 pertsonako gehieneko taldeak baimentzea, besteak beste), eta horiek Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluari helaraztea. Kontseilu horretan oinarrien akordio gisa kontuan hartzeko eskatuko da, eta autonomia-erkidegoak berak arduratuko dira horiek egokitzeaz, beren egoera epidemiologikoaren arabera. Lehendakariaren dekretuetan aurreikusitako neurri murriztaileak mantentzen dira. 2020ko abenduaren 9ko bilera: pandemiak sortutako egoerari aurre egiteko neurri berriak hartzea onartu da, eta, bereziki, Eguberrietako eta urte amaierako jaiei begira; neurri horiek hartu dira. Eraginkorrak dira abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren bidez, Lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. 2020ko abenduaren 22ko bilera: egoera epidemiologikoa ikusita, indarrean dauden neurriak doitzeko proposamen bati argi berdea eman zaio, urte amaierarekin lotutako ospakizun motek eragindako kezka gehigarri batek markatua: neurri horiek abiaraziko sira: abenduaren 22ko 47/2020 Dekretu Lehendakariarena zeinaren bidez lehenengo aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. 2021eko urtarrilaren 11ko bilera: pandemiak sortutako egoerari aurre egiteko neurri berriak hartzea onartu da; neurri horiek Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren bidez gauzatzen dira. Dekretu horren bidez, abenduaren 10eko 44/2020 Dekretua bigarren aldiz aldatzen da. Dekretu horren bidez, testu bakar batean biltzen da eta prebentzio-neurri espezifikoak eguneratzen dira, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. 2021ko urtarrilaren 22ko bilera: pandemiak sortutako egoerari aurre egiteko neurri berriak hartzea onartu zen; neurri horiek honen bidez abiaraziko dira: 4/2021 Dekretua, urtarrilaren 22koa, lehendakariarena, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan. 2021eko otsailaren 12ko bilera: prebentzio-neurri espezifikoei buruz indarrean dagoen dekretuaren luzapena onartu zen, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, baina udal-konfinamenduaren bi salbuespen sartu ziren. Salbuespen horiek lehendakariaren otsailaren 12ko 7/2021 Dekretuaren bidez gauzatu ziren (dekretu horrek alarma-egoeraren adierazpenaren eremuko prebentzio neurriak eguneratzeko eta testu bategina sortzeko abenduaren 10eko 44/2020 Dekretua laugarren aldiz aldatzen du); Bizi Berri III Plana aurkeztu zen, pandemiaren aurrean 2021eko ekainera arte aurreikusitako erantzun komunitarioa emateko eta gizarte-jarduerak arautzeko estrategia. 2021eko martxoaren 5eko bilera: aldez aurretik hartutako zenbait neurri luzatzea eta aldatzea onartu zen, Lehendakariaren martxoaren 6ko 13/2021 Dekretuaren bidez, 2021ean lehen aldi prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko dituena, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2ak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. 2021eko martxoaren 26ko bilera: prebentzio-neurriak indartzea onartu zen, Lehendakariaren martxoaren 26ko 16/2021 Dekretuaren bidez, aldatzen baita honako dekretu hau: 13/2021 Dekretua, martxoaren 6koa, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak 2021ean testu bakar batean lehen aldiz bateratu eta eguneratzen diren, alarma-egoeraren deklarazioaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. 2021eko maiatzaren 7ko bilera: eta erabaki da Alarma-estatuaren amaiera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenak zehaztutako neurri berriak indarrean jartzea, Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretuaren bidez egindako aldez aurreko baimen-eskaerari erantzuteko. Dekretu hori infekzioen aurkako prebentzio-neurriei buruzkoa da. 2021eko maiatzaren 31ko bilera: aldez aurretik hartutako zenbait neurri luzatzea, malgutzea eta aldatzea onartu da, pandemiak sortutako egoerari aurre egiteko. Neurri horiek lehendakariaren maiatzaren 31ko 26/2021 Dekretuaren bidez gauzatu dira. Dekretu horren bidez, SARS-CoV-2 sareak eragindako infekzioen hedapenari eusteko prebentzio-neurriei buruz maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretua aldatu zen. 2021eko ekainaren 18ko bilera: prebentzio-neurri jakin batzuk luzatzea eta, hala badagokio, malgutzea erabaki da, egoera epidemiologikoa hobetu dela kontuan hartuta. Erabaki hori lehendakariaren ekainaren 18ko 30/2021 Dekretuaren bidez gauzatu da (23/2021 Dekretua bigarrenez aldatzen duena). Maiatzaren 7koa, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzkoa. 2021eko uztailaren 7ko bilera: Lehendakariak 2021eko uztailaren 6an Gobernu Kontseiluak onartutako Bizi Berri IV. Plana aurkeztu du; neurri berriak Lehendakariaren uztailaren 7ko 33/2021 Dekretuaren bidez gauzatzen dira, eta honako hauek dira haren aurreikuspen garrantzitsuenak: aurreko dekretuetan onartutako neurrien blokeari eustea; indarrean dauden neurriei "botiloi" edo "jaiegun ez diren jaiak" egiteko debekua gehitzea, edo gaur egungo joerari eutsiko liokeen edo jarraipena egingo liokeen antzeko beste ekitaldi batzuk; horrez gain, eta egungo joerari jarraituz gero edo ospitaleko presioa handituz gero, kontuan hartuko da merkataritza-, gizarte- eta kultura-jardueren itxiera-ordutegiaren aurrerapena eta beste neurri osagarri batzuk. 2021eko uztailaren 22ko bilera: prebentzio-neurriak indartzea erabaki da. Joan-etorrien hiri-inguruneetan maskara erabili beharra ezartzen du, jarduera guztiak ixteko gehienezko ordutegia 01: 00etara aurreratzea eta baimendutako gehieneko edukiera % 35era murriztea. 35/2021 Dekretua, uztailaren 23koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 33/2021 Dekretua, uztailaren 7koa, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa; 2021eko abustuaren 30eko bilera: hartzen diren neurriak – Hainbat jardueratarako edukiera-muga berriak, mahai edo mahai talde bakoitzeko zortzi mahaikideren muga, ostalaritzan 01: 00etan ixteko gehieneko ordutegia indarrean mantenduz – Lehendakariaren abuztuaren 30eko 36/2021 Dekretuaren bidez gauzatzen dira. Dekretu horren bidez, hirugarren aldaketa egin zitzaion uztailaren 7ko 33/2021 Dekretuaren hedapen-kontrolerako eta uztailaren 7ko Prebentzio Kodeari; 2021ko irailaren 17ko bilera: hartzen diren neurriak lehendakariaren irailaren 17ko 38/2021 Dekretuaren bidez gauzatzen dira. Dekretu horrek testu bakar batean biltzen ditu, eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehazten ditu. Ertzaintzak eta udaltzaingoek hartutako osasun-neurri berriak betetzen direla zainduko dute. |
2021/09/21 | Lankidetza-hitzarmena, Euskadiko Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoarekin, bereziki ahulak diren kolektiboen segurtasunik ezari aurrea hartzeko informazio- eta prestakuntza-ekintzak garatzeko. |
2021/09/21 |
Lehendakaria buru dela, Covid-19aren biktima guztiak oroitzeko eta aitortzeko urteroko ekitaldia egin da Sempervirens parkean. Ekitaldi horren bidez, elkartasuna adierazten zaie familia guztiei eta maite dituzten pertsonak agurtu ezin dituzten pertsona guztiei, bai eta pandemian arlo guztietako profesionalek egindako ahalegina ere.
Sempervirens parkean Covid-19ko biktima guztiak oroitzeko eta aintzatesteko ekitaldia egin da. Ekitaldia bigarrren urtez egin da.
|
2021/10/05 | LABIren Aholku Batzordearen bilera, lehendakaria buru dela: osasun-larrialdiko egoeraren amaiera deklaratzearen aldeko jarrera agertzen da, baina espazio itxietan egiten diren ekitaldien edukierari muga jakin batzuk mantenduz eta maskara barrualdean eta kanpoaldean erabiltzeko betebeharrarekin, pertsonen arteko distantzia mantendu ezin denean. |
2021/10/10 | 2020ko abuztuaren 14an aktibatutako Larrialdiei Aurregiteko Bidea (Labi) Euskadiko Babes Zibileko Plana formalki desaktibatzea erabaki da, COVID-19 gaitzaren hedapenak eragindako osasun-larrialdiak sortutako egoera dela eta. |
2021/11/16 | Argitalpen bat egitea Larrialdiei Aurregiteko Euskal Zerbitzuaren lana zabaltzeko. Lan hori herritarren eskura jarriko da, lana ezagutarazteko, pertsonei, ondasunei eta ondare kolektiboari egindako kalteak saihesteko, murrizteko edo zuzentzeko. |
2021/12/03 | LABIren lehen Aholku Batzordea, Euskadin osasun-larrialdia deklaratu ondoren. Covid ziurtagiriaz gain, prebentzio-neurri gehigarriak aztertzen ari da. Zehazki, Ziurtagiria beste esparru batzuetan nola aplikatu aztertzen da: espazio itxietako ekitaldietan, ostalaritzan eta jatetxeetan, jarduera fisikoa egiten den barruko espazioetan eta ospitale eta zentro soziosanitarioetara egindako bisitetan. |
2021/12/15 | Euskadiko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea bildu da, eta organo hori arduratuko da polizia-zerbitzuak emateko, langileak prestatzeko eta hobetzeko eta eskura dituzten baliabide teknikoak eta materialak homogeneizatzeko neurri berriak koordinatzeaz eta proposatzeaz. Bileran, 2021ean zehar izan diren tokiko koordinazio-batzordeak aztertu dira, eta lankidetzarako "Marco" hitzarmenak berritu dira, 2021eko abuztuaren 20an EHAAn argitaratutako hitzarmen-eredu berriarekin, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko udalen artean. |
2021/12/21 | Azti Fundazioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko akordioa, elementu ozeano-meteorologikoen zaintzarekin, jarraipenarekin, kontrolarekin eta kudeaketarekin lotutako alderdietan bi aldeen arteko koordinazioan sakontzen duena. AZTIk, itsas eta elikadura-ikerketan aditua den zentro teknologikoak, itsasertzaren eta bertako itsas baliabideen zaintzaren esparruan ere egiten du lan. (195.000.- €) |
2021/12/28 | LABIren Aholku Batzordearen bilera. Lehendakariak azpimarratu du tresnarik onena neurriak konbinatzea eta betetzea dela: txertaketa, interakzio sozialak mugatzea eta prebentzio-neurriak betetzeko erantzukizun indibidual eta kolektiboa. Neurrien aplikazioan komunztadura bilatzearen garrantzia nabarmentzen da, hori ezinbesteko baldintza baita neurrien eraginkortasunerako eta gizarte-ulermenerako. |
2022/01/04 |
Babes Zibileko Euskal Boluntariotzaren Aholku Batzordeak kolektibo horri hainbat ekipamendu tekniko eta segurtasunekoak eman zaizkiola jakinarazi du, eta, aldi berean, positiboki baloratu du joan den urriaren 23an egindako Euskadiko Udal Babes Zibileko Elkarteen eta Elkarteen Arduradunen Lehenengo Topaketa.(2021/11/10) Euskadiko babes zibileko 26 talde/elkarteri larrialdietarako materiala entregatzen hasi dira: 50 segurtasun-kasko larrialdi-egoeretarako eta 8.000 eskumuturreko identifikagarri. |
2022/01/25 | LABIren Aholku Batzordea. LABIren Batzorde Teknikoaren Irizpeneko gomendio zientifiko-sanitarioak kontuan hartuta, aurreko Dekretuan aforoei eta ordutegiei buruz adostutako neurriak luzatzea erabaki du. Era berean, Aholku Batzordeak kontuan hartu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Covid Ziurtagiria exijitzeko guneak zabaltzeko hartutako erabakia |
2022/02/01 | Euskadiko Aeronautikako Larrialdietako Plan Berezia onartu da. |
2022/02/09 |
Euskadiko Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren baterako lehen prestakuntza-ikastaroari hasiera eman zitzaion, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria eta Eudeleko presidentea bertan zirela. (2021/02/23) Euskadiko 21 udaletako Ertzaintzako edo udaltzaingoen prestakuntza-ikastaro berriaren inaugurazioa. |
2022/02/11 | 5/2022 Dekretua, otsailaren 11koa, lehendakariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita EAEn amaitu dela Covid-19aren pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera, abenduaren 2ko 44/2021 Dekretuaren bidez deklaratu zena |
2022/02/12 | Desaktibazio formala egin da Larrialdiei Aurregiteko Bidea (Labi) izeneko Euskadiko Babes Zibileko Planean, 2021eko abenduaren 2an aktibatu zena COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren fase berriari aurre egiteko. |
2022/02/16 | Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan (SOS Deiak), Advance Mobile Location (AML) sistema berria ezarri da, larrialdietako zerbitzuen laguntza behar duten pertsonen deien kokapena aurkitzeko. Horri esker, pertsona horiek azkarrago jardun ahal izango dute, 112 telefonora deitzen duen pertsonaren posizioa zehazteko gai baita 15 eta 20 metro bitarteko erradioan. |
2022/03/19 |
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekian sartzeko hautaketa-prozedura deitu du, guztira 751 plaza betetzeko; Arrasateko Udalerako deitutako plazei dagokienez, deialdia aldatu egin da; 6.671 pertsonak eman zuten izena deialdian, aurreko hautaketa-prozesuan baino % 11,4 gehiagok; 5.100 pertsona baino gehiago – inskribatuen% 80 – joaten dira hautaprobetara 18 udalerritako Ertzaintzako eta udaltzaingoetako 751 lanpostuetako bat lortzeko. (2021/01/11) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako Agente kategorian txanda irekian sartzeko hautaketa-prozeduraren baterako deialdia. Guztira 494 plaza. (2022/01/14); Gorlizeko eta Laudioko Udaletarako deitutako plazei dagokienez, deialdia aldatu egin da. 3.601 pertsona aurkeztu dira Euskal Poliziako deialdi bateratuko lehenengo azterketetara |
2022/03/23 |
Erabakia, Euskaleguraldia Meteorologia Informazioko Elkartearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu dela jakinarazteko dena, informazio meteorologiko orokorraren eta larrialdien eta babes zibilaren arloan (2021/12/28). Eusko Jaurlaritzak eta EuskalEguraldia informazio meteorologikoan espezializatutako elkarteak elkarlanean jardungo dute muturreko fenomenoen hedapenean eta sentsibilizazioan. |
2022/04/09 | Akreditazio-txartel berriak banatu zaizkie Euskadiko boluntarioei. Doako agiria da, eta hura eskuratzen dutenek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian larrialdietako nahitaezko eta oinarrizko formakuntza-ikastaro bat egin dutela frogatzen du. |
2022/05/22 |
Gurutze Gorriari dirulaguntza izendun bat eman zaio, 2022rako EAEko aurrekontu orokorretan aurreikusita dagoena. (471.600.- €) |
2022/06/22 | Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak adostu du pandemia batek eragindako osasun publikoko larrialdi bati aurre egiteko Babes Zibileko Plana (LABI) ezartzeko protokoloari, kontuan hartuta plan horren helburu nagusia dela, Covid 19ak eragindako krisian lortutako esperientziatik abiatuta, erakundeen arteko erantzuteko ahalmena hobetzea bizitakoaren moduko edo antzeko beste osasun-egoera bat gertatzen denerako. |
2022/07/20 | Euskadiko Udaltzaingoen Koordinazio Batzordea elkartu da. Euskadiko Segurtasun Publikoaren 2025 Planaren jarraipena eta ebaluazioa egin dute eta 2021eko Euskadiko Delituen Estatistikaren emaitzak aztertu dituzte. Era berean, polizia-merezimendua aitortzeko dominak emateko araubidea ezartzen duen dekretu-proiektuaren bilakaeraren eta Euskal Polizia Hautatzeko eta Prestatzeko Erregelamendua onartzen duen dekretuaren aldaketaren berri ere eman dute. |
2022/08/12 |
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia jarri du larrialdietako zerbitzuen eskuetan. Plana Estatu osoko ezaugarri horietako lehenengo plan homologatua da, eta aireko larrialdi ezberdinen kudeaketa osoari heltzen dio, erakundeen, organismoen eta zerbitzuen arteko koordinazioa antolatzen du eta kaltetuentzako eta haien familiartekoentzako arreta psikosozialaren aldagaia sartzen du “harremanetarako pertsona” figuraren bidez. |
2022/09/21 |
Lehendakaria buru dela, Covid-19aren biktima guztiak oroitzeko eta aitortzeko urteroko ekitaldia egin da Sempervirens parkean. Ekitaldi horren bidez, elkartasuna adierazten zaie familia guztiei eta maite dituzten pertsonak agurtu ezin dituzten pertsona guztiei, bai eta pandemian arlo guztietako profesionalek egindako ahalegina ere.
Lehendakaria buru dela, Covid-19ko biktima guztiak oroitzeko eta aintzatesteko ekitaldia egin da. Ekitaldi hori hirugarren urtez egin da Gasteizko Sempervirens parkean.
|
2022/10/05 | Euskal DYA Federazioari Euskadin dirulaguntza izendun bat eman zaio, larrialdietako eta babes zibileko jarduerak finantzatzeko. (155.000.- €) |
2022/11/08 | Emakumeak Ertzaintzaren oinarrizko eskalan sartzeko I. Sustapen Planaren berri eman da. |
2022/11/15 |
AVEQ-Kimika Enpresa Kimikoen Euskal Elkartearekin lankidetzan ari gara, larrialdi kimikoko sirenen sarea aktibatzeko lau ariketa egiteko Hernanin, Muskizen, Abanto Zierbenan, Zierbenan, Santurtzin, Luzero lurmuturrean, Getxon, Portugaleten eta Lantaronen, alarma-sistema horretatik gertu dauden biztanleak ohitzeko, industria kimikoetan gerta daitezkeen isuri toxikodun istripuen aurrean. (2021/06/11) Lankidetza mantentzen da AVEQ-Kimikarekin, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko saio batzuk egiteko. |
2022/11/22 |
Pandemia baten ondorioz, osasun publikoko larrialdi baten aurrean, Euskadiko Babes Zibileko Plana- Larrialdiei Aurre Eiteko Bidea (LABI) konfiguratzeko prozedura berriaren berri eman zen. Helburua, COVID-19aren krisian hartutako esperientziatik abiatuta, erakundearteko erantzuteko gaitasuna hobetzea da, berriz ere horrelako larrialdia gertatzen balitz. Informazio gehiago. |
2022/12/16 | Euskadiko Udaltzaingoen Koordinazio Batzordea elkartu da. Euskadiko Segurtasun Publikoaren 2025 Planaren jarraipena eta ebaluazioa egin dute. Bileran herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzeko, segurtasuna areagotzeko eta Euskadin polizia-baliabideak optimizatzeko Ertzaintzak eta udaltzaingoek sinatu dituzten 10 lankidetza-hitzarmen berriak ere aztertu dituzte. |
2022/12/17 |
Euskadiko Babes Zibileko 26 elkarte eta erakundeei 9.000 identifikazio-eskumuturreko banatu zaizkie, haur asko elkartzen diren elkarretaratze handietan, ekitaldi ludikoetan eta jaietan banatzeko. (2022/05/05) Beste 8.750 identifikazio-eskumuturreko banatu zaizkie Euskadiko babes zibileko 26 elkarteri, helburu berberarekin. |
2022/12/19 |
Segurtasun Publikoaren Kontseiluak Euskalmeten abisu-sistemaren garrantzia azpimarratu du, Euskadin larrialdiei aurrea hartzeko eta larrialdiak kudeatzeko tresna zuzena den aldetik. |
2022/12/30 | Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu dira. Guztira 315 plaza eskaini dira. |
2023/01/16 |
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako baterako deialdia egin du. Guztira 2012 plazetarako deialdia egin da: Ertzaintzaren kidegoko 127 lanpostutarako eta Udaltzain kidegoetako 85 lanpostutarako. |
2023/01/25 | Berastegiko estazio meteorologikoa ordezkatu da, ekipamendu berri eta moderno batekin. Ekipamendu horrek datu esanguratsuak ematen ditu: haizea, tenperaturak, prezipitazioak, hezetasuna, eguzki-irradiazioa, etab. |
2023/01/27 | Alonsotegiko Udaltzaingoarekin lankidetza-protokoloa sinatu da. Helburua da herritarren bizitza eta segurtasuna hobetzea eta bi polizia-kidegoen polizia-baliabide operatiboak optimizatu. |
2023/02/11 | Larrialdiei aurre egiteko 112-SOS DEIAK 2022ko datuen balantzea eskaini ziren: 575 dei hartu zituen zerbitzuak, eta 241.142 gertaer kudeatu zituen. |
2023/02/21 |
Eusko Jaurlaritzak, prebentzio-, suteen itzalketa eta salbamnedu-zerbitzuen lege-proiektua onartu du. Lege proiektuaren aurkezpena egin zen Eusko Legebiltzarrean. |
2023/03/14 |
Onartu egin ziren Terminales Portuarias SL (Zierbena, Bilboko (Bizkaia) Kanpoko Portua) eta Electroquímica de Hernani SA (Gipuzkoako Hernani udalerria) enpresetako Kanpoko Larrialdietarako Planak. Halaber, onartu egin zen Santurtziko, Zierbenako eta Bilboko Portu Autonomoko industrialdeko Kanpoko Larrialdietarako Plana aldatzea eta eguneratzea. Plan hori, era berean, enpresa bakoitzaren larrialdi-plan bereziek osatzen dute.(2020/11/10) Amorebieta-Etxanoko eta Sondikako Befesa, Bilbaina de Alquitranes eta CLH enpresen kanpo-larrialdietarako planak onartu dira. (2022/01/25) Gobernu Kontseiluak zortzi enpresen kanpoko larrialdietako planak onartu ditu. Honako enpresen kanpoko larrialdietako planak dira: BAHÍA DE BIZKAIA GAS SL (Zierbena), DEKITRA SA (Lantaron), ESERGUI SA (Zierbena), GENERAL QUÍMICA SAU (Lantaron), MAXAM OUTDOORS SA (Galdakao), ACEROS INOXIDABLES OLARRA (Loiu), REPSOL BUTANO SA (Santurtzi) eta WEYLCHEM BILBAO SLU (Zierbena). (2023/01/17) Honako enpresei dagozkien Kanpoko Larrialdietarako Planak onartu dira: Bakelite SA, Gases Oxinorte AIE, Sofiam Iberica SL. |
2023/03/17 |
Onartu egin zen Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen aginduaren seigarren aldaketako agindua. Informazio gehiago. |
2023/05/09 | Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak baso-suteen arloko larrialdi-zerbitzuek etorkizunean egin beharko dituzten jarduerei heltzen die. Hiru foru-aldundietako mendietako zerbitzuek eta Euskadiko gainerako larrialdi-zerbitzuek (aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak) beren jarduera-planak bateratu dituzte hurrengo kanpainari begira. |
2023/05/21 | 11.200 eskumuturreko identifikatzaile ematea babes zibileko udal-boluntarioen hainbat erakunderi. Identifikazio-eskumuturrekoak Laudio, Balmaseda, Barakaldo, Mungia, Ortuella, Errenteria, Irun eta Ordiziako elkarteetara banatzen dira, haurren kolektiboarentzat dira, 112aren anagrama dute eta kontzentrazio eta ekitaldi handietan bereziki erabilgarriak dira. |
2023/06/01 | Poloniako Gurutze Gorriaren ordezkaritza hartzen da Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan. |
2023/06/10 | Dirulaguntza bat ematea Euskal DYA Federazioari, larrialdien eta babes zibilaren arloko jarduerak finantzatzeko. (155.000.- €) |
2023/06/17 | Dirulaguntza bat ematea Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemari atxikitako boluntarioen erakundeetako kide den eta ezbehar eta zorigaitz publikoekin lotutako esku-hartzeetan esperientzia handia duen Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldeari. (36.000.- €) |
2023/07/26 |
Gobernu Kontseiluak Bizkaian eta Araban kokatutako sei establezimenduren kanpoko larrialdietako planak onartu ditu (Gobernu Bilera 2023-7-26). |
2023/07/26 |
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Espainiako Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoaren lankidetzahitzarmena, larrialdien eta babes zibilaren arloan. (30.000.- €) |
2023/09/21 |
Lehendakaria buru dela, Covid-19aren biktima guztiak oroitzeko eta aitortzeko urteroko ekitaldia egin da Sempervirens parkean. Ekitaldi horren bidez, elkartasuna adierazten zaie familia guztiei eta maite dituzten pertsonak agurtu ezin dituzten pertsona guztiei, bai eta pandemian arlo guztietako profesionalek egindako ahalegina ere.
Covid 19ko biktimak aitortzeko ekitaldia Sempervirens parkean, ez ahazteko, gogoratzeko eta etorkizunari itxaropenez begiratzeko gunea.
|
2023/12/12 | Boluntariotzako talde eta elkarteei hainbat ekipamendu tekniko eta segurtasun-ekipamendu eman zaizkie. Zehazki, 90 txaleko korporatibo eta haurrak identifikatzeko 23.300 eskumuturreko, 112ren anagramarekin, oso erabilgarriak kontzentrazio eta ekitaldi handietarako. |
2023/12/12 |
Euskadiko babes zibileko boluntarioei buruzko datuak. 400 boluntario baino gehiago hiru lurraldeetako tokiko elkarte eta elkarteetakoak dira, eta horiei gehitu behar zaizkie Gurutze Gorriari, DYAri, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeari, Euskal Espeleologoen Batasunari eta VOST Euskadi Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkarteari atxikita daudenak. |
2023/12/27 | Ertzaintzako 100 segurtasun-agenteren 2023ko Enplegu-eskaintza publikoa onartu da (50 bide-segurtasuneko espezialitatearekin eta 50 ikerketa-espezialitatearekin). |
2024/02/13 | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako forualdundiekin lankidetza-hitzarmen bat, suteak itzaltzeko helikoptero baten erabilera elkarrekin finantzatzeko. Klima-aldaketaren intzidentzia gero eta handiagoa da, eta muturreko fenomeno meteorologikoak, hala nola tenperatura oso altuak eta denboran zehar mantentzen direnak, ugaritu egin dira baso-suteak izateko arriskuan. |
2024/02/21 | Polizia eta Larrialdietako Euskal Polizia. Ertzaintzaren eta udaltzaingoen baterako deialdi berri baten aurkezpena: 280 plaza Euskal Polizian. Ertzaintzaren herritarren segurtasunerako oinarrizko eskalarako eta Euskadiko 21 udaltzaingorako eta polizia-zerbitzuetarako plazak dira, bai eta espezialitateko plazak ere, Ertzaintzaren Trafiko eta Bide Segurtasuneko unitateetan eta ikerketa kriminaleko taldeetan zuzenean sartzeko. |
2024/03/12 | Iberdrola, SArekin lankidetza-hitzarmena, droneen aurka batera jarduteko. |
2024/03/12 | Azti Fundazioarekin lankidetza-hitzarmena, Euskadiko elementu ozeano-meteorologikoen zaintza, jarraipen, kontrol eta kudeaketa zerbitzurako. |
2024/03/18 | Jaurlaritzak hobekuntzak onartu ditu Ertzaintzaren plantillaren lan-baldintzetan eta baldintza ekonomikoetan. 6,3 M€tan estimatutako hobekuntzak dira. |
2024/03/22 | 29/2024 Dekretua, martxoaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari baimena ematen diona «Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentzia, S.A.» sozietate anonimo publikoa sortu eta haren partaidetzak erosteko. Baita ere Euskalmet S.A.-ren Administrazio Kontseilua izendatu zen. |
2024/04/10 | Euskadiko, Nafarroako eta Errioxako larrialdietako taldeek arrakastaz amaitu dute mugaz gaindiko baso-sutearen simulakroa. Aginte bateratu baten bidez, baso-suteak itzaltzearen arloan erakundeen arteko koordinazioa eta eraginkortasuna probatzeko balio izan du ariketak. |
2024/06/04 |
Lankidetza-hitzarmena Euskadiko Gurutze Gorriarekin larrialdien eta babes zibilaren arloan. (471.600.- €) |
2024/06/15 | Eusko Jaurlaritzak 11.000 identifikazio-eskumuturreko banatu dizkie babes zibileko udal-boluntarioen erakundeei. |
2024/06/18 | Honako enpresa hauen kanpoko larrialdietako planak onartu dira: Bizkaiko H.A. ILARDUYA SLU (Zornotza), MAIER S.COOP (Ajangiz), PETRONOR SA (Muskiz) eta BILBAÍNA DE ALQUITRANES (Barakaldo); eta Arabako GUARDIAN LLODIO UNO SL (Laudio) eta GENERAL QUÍMICA SAU (Lantaron). |