Ekimena 2. Aurrera egitea Ertzaintzaren interkonexioan eta Estatu zein nazioarteko mailako beste poliziaestamentu
batzuekiko datuen eta informazioaren trukean.
Ekimena 2. Aurrera egitea Ertzaintzaren interkonexioan eta Estatu zein nazioarteko mailako beste poliziaestamentu
batzuekiko datuen eta informazioaren trukean.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/26 | Ertzaintza eskubide osoko kide gisa integratu zen Global Shield Network (GSN) erakundean. Ekimen hori New Yorkeko Poliziaren ekimena da, eta Estatu Batuetako beste polizia-kidego batzuk ere sartzen dira bertan; bere helburua da terrorismoaren aurkako borrokan polizia eta bere inguruko erakunde publiko eta pribatuen arteko aldebiko lankidetza. Ertzaintzaz gain, Europako beste bi polizia daude sarean: Anberesko Polizia eta Londresko Polizia Metropolitarra. Ertzaintzaren GSNrako sarreraren aurkezpena egin zitzaien sarearen zereginetan parte hartuko duten Euskadiko laurogei erakunderi |
2021/03/05 | Ertzaintzako Ingurumen Unitateko arduradunen eta Nafarroako Foruzaingoko Ingurumena Ikertzeko Taldeko espezialisten artean lan-saio bat egin zen, otsailaren 20an hasi zen eta bi erkidegoetan eta Iparraldean eragina izan zuen baso-suteari buruzko informazioa partekatzeko. |
2021/05/11 | Segurtasuneko sailburuordeak Segurtasun Nazionalerako Batzorde Sektorialaren bilera batean parte hartu du. Batzorde horretako lehendakariordea eta kidea da, eta Euskadi ordezkatzen du. Hurrengo Konferentzia sektorialean landuko diren gaiak prestatzeko saioa da, eta bertan izango da lehendakariorde lehena eta Segurtasuneko sailburua. |
2021/06/04 |
Polizia Judiziala Koordinatzeko Batzorde Nazionalaren bileran parte hartu da, Auzitegi Goreneko presidenteak deituta. Lan-topaketaren helburua honako hauek aztertzea da: komunikazioen esku-hartzearekin lotutako datu-bolumen handiaren kudeaketa eta kontrol judizialari buruzko problematika, polizia-datu-basean DNAren bidez lortutako profil genetikoak grabatzeko oztopoak, legez kanpo lortutako eta zabaldutako datuak dituzten pertsonei arreta emateko protokolo orokorra berrestea, eta gailu mugikorren esku-hartzearen bidez geolokalizazioaren bidez desagertutako pertsonak aurkitzeko zailtasuna.
|
2021/06/18 | Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordea bildu da eta akordio garrantzitsuak hartu dira: VioGén eta EBA programen arteko konexioa, biktima diren emakumeen datuak partekatzeko eta haien mugikortasun segurua errazteko aukera emango duena; Lantalde bat sortzea, hiru hilabeteko epean Ertzaintzak UNE/Europol-Siena, Sirene eta Interpolen datu-baseetako informazioa eta espedienteak eskuratzeko dituen moduak aztertzeko; Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroa (CITCO) Koordinatzeko Prozeduren Eskuliburua aldatzea, Segurtasun Batzordean bertan ezarritako erabakiak errespetatuko dituen xedapen bat izan dezan; Polizia-kidegoen lankidetza indartzea nazioartean, ziberkriminalitatean, droneetan eta ingurumenean; Nazioartean, Espainiako Gobernuak Europar Batasuneko Justizia eta Barne Gaietarako Kontseiluan (JAI) aztertzen diren gaien berri emango dio Eusko Jaurlaritzari. Gainera, Barne Ministerioak bultzatuko du Ertzaintzak, EBko estatu kide bateko polizia den aldetik, mugaz gaindiko zaintzak egin ahal izatea ikerketa judizialen esparruan, eta Europan garatzen diren lankidetza-proiektuetan parte hartzea; Ertzaintza "Ziberkriminalitatearen aurkako Plan Estrategikoan" eta haren jarraipen-batzordean sartu da; Ertzaintza eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Saila gizarte zibilak aurretiazko komunikazioak jasotzeko eta tripulatu gabeko aireontzien (droneak) operazioen administrazio-kontrolerako arau eta prozeduretan sartzen dira; Indartu egiten dira Ertzaintzak Euskadin ingurumenarekin zerikusia duten delitu eta ez-zilegi administratiboak ikertzeko dituen eskumenak. |
2021/11/09 | Anberesko Poliziaren ordezkaritza batek Ertzaintzaren hainbat egoitza eta ekipamendu bisitatu ditu, 2017an Segurtasun Sailak eta Anberesko Udalak sinatutako lankidetza-hitzarmenean aurreikusitako trukeen esparruan. Bilera berri horren helburuak dira bi polizia-kidegoen arteko lankidetza-akordio hori berrestea eta finkatzea, Ertzaintzari buruzko ezagutza areagotzea eta 2022rako esperientzia-trukeak birdefinitzea. |
2022/10/26 | Ertzaintzak jokoari buruzko formakuntza eman die Asturiasko Printzerriari atxikitako Polizia Unitateko agenteei. Formakuntza-jardunaldiaren baitan joko-aretoetako makinak irekitzeko praktika ere egin dute, eta arrakastatsutzat jo dute bertaratu guztiek. Gainera, bi polizia-kidegoetako kideen formakuntza teknikorako lankidetza-konpromiso iraunkorra ere ofizialdu dute. |
2022/11/29 | Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatzeko lankidetza hitzarmenaren eredua baimena eman zen, polizia-koordinazio eta -lankidetza Segurtasun Sailaren irrati-komunikazioen sarean (Red Tetra Enbor Sarea) integratzeko. |
2023/06/20 |
Estatuko Administrazio Orokorrarekin lankidetza hitzarmena. Helburua: interkonexio automatizatuaren bidez jokoan sartzeko debekuen erregistroetan egindako inskripzioak elkarri aitortzeko sistema ezartzea. Horrela, bi erakundeek denbora errealean trukatuko dituzte jokoan beren burua debekatuta duten pertsonen inskripzioak, eta mendekotasunak kontrolatzen eta joko patologikoa prebenitzen lagunduko dute. |
2024/04/16 | Miguel de Cervantes Unibertsitate Europarrarekin (UEMC) hezkuntza-lankidetzarako hitzarmena, Kriminologia Graduko ikasketak egiten ari diren unibertsitate horretako ikasleek Ertzaintzan kanpoko praktika akademikoak egin ditzaten. |