Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/09/09 Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, zeinaren bidez arautzen baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak 2020ko ekitaldian langile publikoentzat egindako planen edo programen finantzaketa, enplegurako prestakuntzaren arloan, prestakuntza hori Akademiaren eskumenekoa denean.
2020/11/12

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko azaroaren 3ko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzaren Eskala Exekutiboko komisario kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.

2020/11/25 Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak aldeko txostena eman zionSegurtasun Sailak aurkeztutako 2020-2025 aldirako Euskadiko Segurtasun Publikoaren Planari.
2020/12/29 Jokoaren Euskal Kontseilua bildu zen, eta, besteak beste, Saila egiten eta izapidetzen ari den aginduaren berri eman zuen; aginduak zenbait jarduera eta joko-lokaletan zordunketako banku-txartelak edo antzeko baliabideak erabiltzeko betekizunak arautuko ditu.
2021/01/07 2020ko abenduaren 15eko Aginduaren bidez, jokoaren operadore diren pertsona fisikoek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean jokoa arautzen duen agintaritzarekin bitarteko telematikoen bidez harremanetan jartzeko betebeharra ezartzen da.


2021/01/26 Ertzaintzaren Polizia Hiztegi berria aurkeztu da, euskarazko siglengatik ezaguna: EPH. Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2018-2022) bultzatzeko ekintzen esparruan egin da.
2021/01/26 Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea eratu zen. Batzorde horren helburua da Ertzaintzaren edo udaltzaingoaren barruan eskubideak urra daitezkeen edozein jokabide edo praktika aztertzea, bai ofizioz, bai alderdi batek hala eskatuta. Eusko Jaurlaritzak polizia-jardueraren gaineko kontrolen neutraltasunean eta objektibotasunean herritarrek duten legitimitatea eta konfiantza indartzeko konpromisoari erantzuten dio.
2021/01/29 Trafikoa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen Egutegia aurkeztu zen, Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, 2021ean egingo duena. Aurten 46 kanpaina egitea aurreikusi drafikoa Zaintza, 2020an baino 29 gehiago, pandemiaren ondoriozko mugikortasun-murrizketek markatutako urtea izan baitzen
2021/02/02 Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitaterako helikoptero berri baten alokairua kontratatzeko izapideak hasi ziren. (14.000.000.- €)
2021/02/09 Baimena eman zen Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren bidez, Euskadiko gorroto-delituei buruzko urteko txosten bat egiteko eta Europarekin alderatzeko.
2021/02/12 Ertzaintzako agenteen lehen txertaketa-faseko protokolo espezifikoak prestatu ziren; une hartan, gutxi gorabehera 7.350 agenteko plantilla dute. Osakidetzak AstraZeneca txertoaren 4.500 dosi emango ditu; beraz, lehen etapa honetan, kolektiboaren % 60ri baino gehiagori emango zaio txertoa. Informazio hori Ertzaintzaren Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeari helarazi zitzaion.
2021/03/16 2020-2025 Euskadiko Segurtasun Publikoaren Plana onartu zen eta Legebiltzarrean aurkezten da (2021/04/26)
2021/03/22

108/2021 Dekretua, martxoaren 16koa, jokoaren sektorean COVID-19aren eraginari aurre egiteko neurrien jarraipenari buruzkoa.

2021/03/23 Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizia kategoriara igotzeko hautaketa-prozedura deitu zuen
2021/04/20

Onartu eta argitaratzen da Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Betearazpen Eskalako komisariorde kategoria merezimendu-lehiaketa sistemaren bidez lanpostuak betetzeko deialdia, baita zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedura ere.

2021/06/17
Jokoaren Euskal Kontseilua bildu da Jokoaren Euskal Behatokiak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, 2020an egin dituen lanak aztertzeko eta 2021erako organoaren lan-plangintza ezartzeko. Bileran, Eusko Jaurlaritzako joko eta ikuskizun taldearen jardunaren laburpen-memoria aurkeztu da, eta argi berdea eman zaie Jokoaren Euskal Behatokiak egindako txostenei.
2021/06/21 Ertzaintzak etxeetako lapurretak prebenitzeko kanpaina berri bati ekin dio, herritarrei informazioa emateko estrategiaren barruan, udako oporrak gertu daudela ikusita. Ematen diren aholkuak gai honi buruzko informazio erabilgarria aldez aurretik aztertuta sortzen dira. Analisi horren bidez, etxeetako sarrailak behartzeko metodoak eboluzionatu egin duela ikusi da, sarrailetako manipulazio-zeinuak edo -markak ia hautemanezinak izan arte.
2021/06/22
Joko Ilegalaren aurkako Nazioarteko I. Jardunaldia, Joko Arduratsuaren Nazioarteko Mugimenduak antolatua, jokoaren sektorerako ibilbide-orri arduratsu eta jasangarria ezartzeko helburuarekin. Sektorea zer egoeratan dagoen aztertu da, pandemiaren ondoren eta herrialde gehienetan legedia gogortu izanaren ondorioz eremu horretan egon diren legez kanpoko egoeren gorakadaren ondoren. Jokoaren Euskal Behatokia funtsezko organo gisa jarri da Euskadiko jokoaren etengabeko azterketa eta analisirako.
2021/06/23 Jakinarazi denez, uda iristearekin batera, eta euskal herrietan eta aisialdirako guneetan jendea pilatzea aurreikusten denez, Ertzaintzak eta udaltzaingoek herritarren babeserako operatibo bereziak jarriko dituzte martxan, modu koordinatuan, batetik, gertakariei eta delituei aurrea hartzeko, eta, bestetik, Coronavirusaren pandemiari aurre egiteko indarrean dauden osasun-arauak betetzeko.
2021/06/23 Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentearekin . Interes eta lan komuneko gaiak jorratzen dira, hala nola Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako probintzia-auzitegiei atxikitako "polizia Judizialeko Unitate Organikoak" eta haien funtzioak bultzatzea. Era berean, hazkunde esponentziala jasaten duten gorroto-istilu deiturikoen fenomenoa da. Ertzaintza delitu-tipologia hori prestatzen eta ezagutzen ari da zaurgarri deritzen kolektiboen aurka, eta, horri esker, datuak hobeto identifikatu, tratatu eta zenbatu daitezke.
2021/06/24
Ertzaintzaren Kontseilua bildu da. Bileran, "125. mahaian" Ertzaintzako agenteen lanbide-karrera garatzea ahalbidetuko duen dekretua izapidetzeko lortutako akordioari argi berdea ematea erabaki du. Akordioa ESANek sinatu du, eta balorazio positiboa jaso dute ERNE eta EUSPEL Ertzaintzaren gehiengo sindikala ordezkatzen duten hiru erakundeek.
2021/07/27 Baimena ematen da Comillaseko Unibertsitate Pontifizioarekin eta Valentziako Nazioarteko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmenak sinatzeko, unibertsitate-prestakuntzako zentro horietako ikasleek kanpoko praktikak egin ditzaten.
2021/07/30 180/2021 Dekretua, uztailaren 20koa, Ertzaintzako langileen garapen profesionalerako sistemari buruzkoa.
2021/08/18

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia. Udaltzaingoko bitarteko agenteen (oinarrizko eskala eta C-1 sailkapen-taldea) eta udaltzaingoko laguntzaileen lan-poltsak sortzeko prozedurak deitu dira, kidego horietan aldi baterako zerbitzua emateko; Udaltzainen laguntzaileen lan-poltsan parte hartzeko hautaketa-probak egin dira, eta 1.045 hautagai aurkeztu dira.

2021/09/01 Konstituzio Auzitegiak baliogabetutako lehen alarma-egoeran egindako arau-hausteen ondorioz hasitako zehapen-espediente ez irmo guztiak artxibatzea erabaki da.
2021/09/29

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak ikus-entzunezko produktu berri bat sartu du Twitterren, @Euskalmet, eta Euskadirako eguneroko iragarpenean eta hurrengo egunerako aurreikuspenean oinarritzen da, euskarazko eta gaztelaniazko audio batean oinarrituta. Audio horretan, gainera, unean uneko egoera meteorologikoarekin bat datozen mapak eta grafikoak daude.

2021/09/30 Itsas Salbamenduko Batzorde Nazionalaren bileran parte hartu da. Bilera horretan, itsasoan giza bizitza salbatzeko eta itsas ingurunearen kutsaduraren aurka borrokatzeko Zerbitzu Berezien 2021-2024 Plan Nazionala aurkeztu da. Bileran, Planak arlo horretako eskumena Euskadiri erabat transferitu behar zaiola islatzeko eskatzen da.
2021/10/17 Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, bigarren mailako bideetatik doazen ibilgailuen baldintza teknikoen zaintza indartuko du. Kanpaina honen helburua errepidean zirkulatzeko arauzko eskakizunak betetzen direla egiaztatzea da. Arreta berezia jarriko da ibilgailuen azterketa teknikoan (IAT), argiztapenean eta pneumatikoetan.
2021/10/23 Euskadiko udaletan lanpostu hutsak betetzeko Udaltzaingoaren bitarteko lan-poltsan sartzeko hautaketa-probak. Helburua da udalerriei laguntzea kolektibo profesional horren lanpostu hutsak arin eta eraginkortasunez betetzen.
2021/10/26 Larrialdi kimikoko kasuetan Biztanleria Abisatzeko Sistemen Sarea mantentzeko zenbait enpresa kimikorekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren berri jasotzeko erabakia. Istripu larrien zuzentarauan inplikatutako enpresa kimikoetako arduradunek ere parte hartuko dute hitzarmenean. Abisu-sarea sirenak eta megafonia finkoa instalatzean oinarritzen da, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean herritarrak ohartarazteko.
2021/10/28  2016ko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren aldaketa abian jarri da. Araudi horren bidez jokoaren erregulazioa gogortu nahi da, eskaintza doitzeko, joko patologikoa prebenitzeko eta osasun publikoa bermatzeko.
2021/11/11 Lan-bilera Kantabriako Gobernuarekin, Euskadiko Trafikoa Koordinatzeko eta Larrialdiak Kudeatzeko Zentroan, bi erakundeen arteko lankidetza indartzeko arrisku kimikoagatiko larrialdien arloan, bi erkidegoetako eremu mugakideei dagokienez
2021/11/16 Erabakia, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) segurtasunaren arloan hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena.
2021/12/06 Joko patologikoaren inguruan sentsibilizatzeko, informazioa zabaltzeko eta prebentzio unibertsalerako kanpainak eta proiektuak bultzatzea, Euskadiko irabazi-asmorik gabeko erakundeek gauzatutakoak, joko kontzientea sustatzen laguntzeko, parametro osasungarrien barruan, Euskadin jokoarekiko adikzio-portaeren problematikari buruzko ezagutza sortzeko eta herritarrei orientazioa emateko eta adikzioak saihesteko.
2021/12/06 Hiri-berokuntzako proiektu aitzindari eta berritzaile bat garatzea. RELaTED izeneko Europako proiektua Iurretako Ertzaintzaren basean jarri da martxan, eta erakutsi du beroa banatu daitekeela barrutiko berogailu batera, ultra tenperatura baxuan. Azpiegitura berri horri esker, energia aurreztu eta sektore publikoan energia berriztagarrien erabilera zabaltzen jarraituko da. Euskadiko beste eremu batzuetan ere antzeko konponbideak aplikatzeko erreferentzia da
2022/03/15 Hezkuntza-lankidetzarako hitzarmena Errioxako Nazioarteko Unibertsitatearekin, Kriminologia Graduko ikasleek kanpoko praktika akademikoak Ertzaintzan egin ditzaten.
2022/06/05 Lehendakaria bertan dela, urtero egiten da kondekorazioak eta zorionak emateko ekitaldia, polizia-lanarengatik, bai eta zerbitzu-egintzan hildako ertzainei omenaldia eta oroitzapena egiteko ekitaldia ere (2021/06/06)
Merezimendu bereziko egintzak egin dituzten ertzainen polizia-lana aitortzeko zorion-adierazpenak eta kondekorazioak banatzeko eta zerbitzuan hildako eta ETAk hildako ertzainak omentzeko urteko ekitaldia.
2022/06/15 Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren bileran Euskadiko Segurtasun Publikoaren 2025 Planaren jarraipena eta ebaluazioa egin da, bai eta 2021eko eta 2022ko lehenengo hiruhilekoko delinkuentzia-tasena ere. Horrez gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeak egindako lanen berri eman da, zibersegurtasuna koordinatzeko mahaiaren informazioa azaldu da eta Judikatura, Fiskaltza eta Ertzaintza koordinatzeko lantaldearen balantzea aurkeztu da.
2022/06/21 Luzatu egin da ikasleen formakuntza praktikorako Madrilgo Urrutiko Unibertsitatearekin (UDIMA) sinatutako hezkuntza-lankidetzarako hitzarmena.
2022/06/30 Trafiko istripuetan zero biktima izateko ikuspegiarekin sentsibilizazio-kanpaina aurkeztu da. Kanpainak azpimarratzen duenez, errepidean heriotza bakar bat ere ez da onargarria eta istripu-tasa murriztea errepideen erabiltzaile guztien esku dago.
2022/10/11 EHUko Zuzenbide Fakultatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatuko da, Zuzenbide Fakultateko ikasleen irakaskuntza praktikoa egiteko.
EHAAn egindako argitalpena.
2022/11/14 Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia. Udaltzaingoko bitarteko agenteen (oinarrizko eskala eta C-1 sailkapen-taldea) lan-poltsa sortzeko prozedura deitu da, kidego horretan aldi baterako zerbitzua emateko. Informazio gehiago.
2022/12/12 142/2022 Dekretua, azaroaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia hautatu eta prestatzeko araudia onartzen duen Dekretua laugarren aldiz aldatzen duena.
2023/01/05 146/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren esparruan polizia-merezimenduagatiko dominak, zorionak eta ohorezko gainerako kondekorazioak emateko araubideari buruzkoa. Informazio gehiago.
2023/01/05 156/2022 Dekretua, abenduaren 20koa, Ertzaintzako fakultatibo eta teknikarien eskala arautzeari buruzkoaInformazio gehiago.
2023/01/24 2023rako trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko kanpainen egutegia aurkeztu da. Guztira 45 kanpaina egitea aurreikusten da. Kanpaina horietan Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, istripuak saihesteko arrisku-portaerak zaintzeko izango da.
2023/03/21 Jokoaren Euskal Kontseiluaren bilera. Bertan, besteak beste, honako hauek aurkeztu dira: joko eta ikuskizunen taldearen 2022ko jarduketa laburbiltzen duen memoria eta Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Unitatearen 2023ko Ikuskapen Plana.
2023/04/04 57/2023 Dekretua, apirilaren 4koa, Ertzaintzaren espezialitateei buruzkoa.
2023/04/04 58/2023 Dekretua, apirilaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onartzen duena
2023/05/16 Erabakia, Estatuko Administrazio Orokorrarekin (Barne Ministerioa) lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, hauteskunde-kudeaketaren arlokoa.
2023/05/23 69/2023 Dekretua, maiatzaren 23koa, ertzaintzako langileen 2011., 2012. eta 2013. urteetarako lan-baldintzak arautzeko akordioa onartzen duen dekretua hirugarrenez aldatzen duena.
2023/05/23 Hiru lurralde historikoetako farmazialarien elkargo ofizialekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, sendagaien zein Ertzaintzako agenteek (elkargoen bitartekaritzaren bidez) farmaziei eskatzen dizkieten bestelako produktuen fakturazioa kudeatzeko. Helburua da Ertzaintzaren bulegoetan atxilotutako pertsonen osasuna eta ongizatea bermatzea eta sendagai horien horniduraren kudeaketa administratiboa erraztea.
2023/06/06 PAvCon Europe 2023”: Poliziaren hegazkinei buruzko Europako kongresurik garrantzitsuena egin da Iurretako Ertzaintzaren basean.
2023/06/16

Euskadi-Estatua Segurtasun Batzordea egitea. Batzorde horrek, besteak beste, zibersegurtasuneko polizia-koordinazioa aztertzen du.

2023/07/26 Gobernu Kontseiluak Bizkaian eta Araban kokatutako sei establezimenduren kanpoko larrialdietako planak onartu ditu.

2023/08/01

104/2023 Dekretua, uztailaren 11koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hauteskunde-materialaren eta -dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarri teknikoak zehazten dituena, bai eta horiek entregatzeko prozedura ere.

 

2023/09/05

Mundu osoko polizia-kidegoen eta suteak itzaltzeko taldeen artean lehiatzeko antolatzen diren nazioarteko kirol-jokoetan parte hartu nahi duten ertzainen gastuak ordaintzeko laguntza.
Ehaa (20.000.- €)

2023/09/26

Erabakia, Segurtasun Sailaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko Kudeaketa-gomendioaren Akordioaren luzapena (2022-2023 ikasturterako) eta aldaketa baimentzekoa, Ertzaintzako langileei zuzendutako euskalduntze-ikastaroak antolatzeko lanorduetatik kanpo. (600.000.-€) EHAAn egindako argitalpena (2022/11/28)
Epea luzatzea eta aurrekontua luzatzea 2023-2024 ikasturterako (250.000.-€) EHAAn egindako argitalpena (850.000.- €)

2023/10/10 Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetza hitzarmena prestazioak jasotzean segurtasunaren eta iruzurraren arloan. Hitzarmenaren bidez, zerbitzu publikoan lan egiten dutenen segurtasuna bermatzen eta iruzur-saiakerak saihesten saiatzen da.
2023/10/10 UPV-EHU Euskal Herriko Unibertsitatearekin hezkuntza lankidetzarako hitzarmena, Soziologia eta Gizarte Lan Saileko ikasleek kanpoko praktika akademikoak egiteko Ertzaintzarekin lankidetzan.
EHAAn egindako argitalpena
2023/10/31 Hezkuntza lankidetzako hitzarmena Murtziako Unibertsitate Katolikoarekin (UCAM),  kriminologia-graduko ikasleek kanpoko praktika akademikoak egiteko. Ertzaintza lankidetzan arituko da unibertsitate horretako kriminologia-graduko ikasleen prestakuntzan.
2023/11/10 Euskal Poliziaren hirugarren promozio bateratuak 500 agente sartuko ditu Ertzaintzan eta Euskadiko 25 udaletako udaltzaingoetan. Zehazki, Ertzaintzako 377 agente eta Abadiño, Zornotza, Amurrio, Arrasate, Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Donostia, Durango, Eibar, Elorrio, Erandio, Galdakao, Getxo, Irun, Laudio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Sondika, Vitoria-Gasteiz eta Zierbenako udaltzaingoetako 123 agente dira.
2023/11/21

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko akordioa, Ertzaintzaren lehen eta bigarren hizkuntzaeskakizunetan hizkuntzaprestakuntzako ikastaroak egiteko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko ikastaroko ikasleei euskara irakasteko. (700.000.- €)

2023/12/01 Ertzaintzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana onartu da.
2023/12/13 Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren bilera, Euskadiko Segurtasun Publikoaren 2025eko Plan Orokorraren betetze-mailaren berri emateko. Bileran, "Indarkeria matxistaren aurrean emakumeen babes integralerako plan estrategiko" berri bat abian jartzeko beharra partekatu da, EAEn emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako arreta koordinatzeko Erakundearteko III. Akordioarekin bat etorriz.
2024/01/09 Hezkuntza-lankidetzako hitzarmena Francisco de Vitoria Unibertsitatearekin, bertako ikasleek praktika akademikoak egin ahal izan ditzaten Ertzaintzaren egoitzetan.
2024/04/16 Errioxako Unibertsitatearekin lankidetza hitzarmena, gradu edo masterreko ikasketak egiten ari diren unibertsitate horretako ikasleek kanpoko praktika akademikoak egin ditzaten.
2024/04/30 "Euskal Poliziaren 2023ko Delitu-Memoriaren" aurkezpena, Euskadin gertatzen diren arau-hauste penalak biltzen, aztertzen eta alderatzen dituen dokumentua, Ertzaintzak eta 15.000 biztanletik gorako udaletako udaltzaingoek bildua.
2024/05/21 Isabel I Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena, kriminologia eta segurtasun-zientzien graduko ikasketak egiten ari diren unibertsitate horretako ikasleek kanpoko praktika akademikoak egiteko.
2024/06/18

Bi motorreko helikoptero berria zaintza- eta segurtasun-lanetarako, bai eta pertsonak bilatzeko, erreskatatzeko eta lekualdatzeko ere. (9 M€)