Ekimena 3. Bide-segurtasunarekin lotutako kontzientziazio-programak indartzea, trafikoaren kudeaketa Europar Batasunak ezarritako parametroetan hobetzeaz gain.
Ekimena 3. Bide-segurtasunarekin lotutako kontzientziazio-programak indartzea, trafikoaren kudeaketa Europar Batasunak ezarritako parametroetan hobetzeaz gain.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/12 |
Segurtasun Sailak "2020-21 Neguko Bidezaintza Plana" aurkeztu du, foru-aldundietako, Ertzaintzako, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zerbitzuetako, Gobernu zentraleko eta autobideen erakunde emakidadunetako ordezkariekin egindako bilera telematiko batean. |
2021/02/12 | Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren dira 2021. urterako. |
2021/02/24 | Jardunaldi bat egin zen, "Adinduen mugikortasun segurua: erronka berriak" izenburupean, adinekoen beharrak aztertzeko bide-segurtasunaren arloan. |
2021/03/01 | |
2021/03/03 | Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordearen osoko bilkura egin zen. Segurtasun Sailak 2021erako aurreikusitako ekintza-plana eta 2020an egindako jardueren memoria aurkeztu zituen, guztiak ere Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Plan Estrategikoaren barruan; Era berean, datozen 5 urteetarako Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Jasangarrirako Plan Estrategiko berriaren ardatzak aurkeztu ziren. Plan hori bat dator Bide Segurtasunari buruzko Stockholmeko Adierazpenarekin, 2020an Suedian egindako Hirugarren Konferentzia Globalean onartu zena 2030eko ekintza-hamarkada berriaren helburuak aztertzeko |
2021/09/06 | Argitara eman da 2021eko Udako Itzulera eta Irteera Operazio Bereziaren balantzea. Istripu-kopurua % 7,7 murriztu da, hildako gutxiago izan dira, 6, iazko udan baino (10) eta trafikoa apur bat errekuperatu da, % 3,23, 2020ko aldi berarekin alderatuta (iraileko datuak falta dira). |
2021/09/14 | Euskadiko Bide Segurtasunerako, Mugikortasun segururako eta Jasangarrirako 2021-2025 Plan Estrategikoa onartu da. Planaren helburu zehatzena 2030erako hildakoen eta larri zauritutako pertsonen kopurua % 50 murriztea da. Horretarako, 50 milioi euro baino gehiago inbertituko dira eta tresna teknologiko berriak bultzatuko dira bideak seguruagoak izan daitezen. (50.000.000.- €) |
2021/09/18 | Kolektibo kalteberak: zilindrada ertaineko eta handiko motozikleten erabiltzaileentzako segurtasunez gidatzeko ikastaroak egiten dira Euskadiko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegian. 2021eko irailaren 18a eta 19a. Helburua da Euskadin istripuek gehien kaltetutako kolektiboetako bat sentsibilizatzea |
2021/11/02 | Akordioa, Espainia ez den Europar Batasuneko estatu kide batean gehiegizko abiaduragatik matrikulatutako ibilgailuen arau-hausteei dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua onartzeko dena. |
2021/11/16 | Erabakia, Interbiak Bizkaia S.A.M.P. enpresarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena, Interbiak enpresak kudeatzen dituen bide-azpiegituretako segurtasun- eta larrialdi-jarduerak koordinatzeko. Ehaa argitalpena |
2021/12/01 | "Bide-segurtasuna Euskadin, Garapen Jasangarrirako Helburua 2030" trafikoko jardunaldi teknikoa antolatu zen, eta bertan iragarri zen 2021-2025 aldirako Bide Segurtasuneko Plan Estrategiko berria amaituko dela, Euskadin bide-segurtasunaren eta mugikortasun seguru, iraunkor eta digitalizatuaren arloan gertatzen ari den kultura-aldaketa sendotzea ekarriko duena. “Euskal enpresa, Bide Segurtasunarekiko konpromisoa Kudeaketa Aurreratuaren bidez’ trafikoko jardunaldi teknikoan, euskal enpresek eta erakundeek mugikortasun seguru eta jasangarriari egiten dioten ekarpena nabarmentzen da. Jardunaldiak euskal enpresetako arduradunak eta laneko bide-segurtasunaren arloko tokiko eta Europako adituak ditu. |
2021/12/08 | Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak komunikazioei buruzko hitzarmen bat sinatu dute tunelen barruko segurtasuna indartzeko. Akordioak bi aldeen arteko koordinazioa estutzea dakar, Interbiak sozietateak kudeatzen dituen tunelen segurtasunari dagokionez. Hitzarmenari esker, interbiak Segurtasun Sailaren TETRA-ENBOR sarea komunikazio-sarera sartuko da. |
2021/12/15 |
Kudeaketaren bidez bide segurtasunarekin konprometitutako enpresen II. Innovabide Topaketa antolatu zen (2020/11/23). Ingeteam enpresari II. Berrikuntza Aitorpena eman zitzaion, bide-segurtasunaren arloko jardunbide egokiekin duen konpromisoagatik. Kudeaketa Aurreratuaren bidez Bide Segurtasunarekin konprometitutako Enpresen III. Innovabide Topaketan (azaroaren 25ean) eta Normicro enpresari III. Innovabide Aitorpena eman zitzaion, laneko bide-segurtasunaren arloko jardunbide egokiekin duen konpromisoagatik. |
2021/12/31 | Euskadin, 2021ean, 42 pertsona hil dira zirkulazio-istripuz, 2019an baino 9 gutxiago, mugikortasuna suspertu den arren; horrela, ezbehar-tasan eta istripu-tasan beheranzko joera finkatu da, 2030eko helburura hurbiltzen duena. |
2022/01/31 | 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezarri dira. |
2022/03/03 | Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordearen osoko bilkura egin da. Segurtasun Sailak 2022rako aurreikusitako ekintza-plana eta 2021ean egindako jardueren memoria aurkeztu zituen, guztiak Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorraren 2025 Plan Estrategikoaren barruan. |
2022/09/11 | Kolektibo kalteberak: zilindrada ertaineko eta handiko motozikleten erabiltzaileentzako segurtasunez gidatzeko ikastaroak egiten dira Euskadiko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegian. 100 pertsonek ikastaroa egin dute. Helburua da Euskadin istripuek gehien kaltetutako kolektiboetako bat sentsibilizatzea. |
2022/09/26 | “Don’t be Dummy – Zuk ez duzu ordezkorik” programa. Euskadiko herri eta hirietan antolatzen den programa ibiltari bat da, eta honen helburua da gidabaimena atera aurreko adinean dauden gazteak (17 urtekoak) bideko arriskuen inguruan sentsibilizatzea. 2017tik programa honek 38.405 ikasle eta irakasle elkartu ditu. Informazio gehiago. |
2022/10/11 | Erabakia, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena ematekoa. Hitzarmenaren gaia: trafikoa, garraio-ikuskaritza, errepideak eta bide-informazioa trukatzea, bide-segurtasuna hobetzeko. |
2022/11/04 | Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Itunarekin bat egiteko ekitaldia. Sinatutako itunean 14 erakundek eta elkartek 17 konpromiso hartu dituzte Euskadi trafiko-istripuen ondoriozko heriotzarik eta lesio larririk gabeko gizarte bat izatera iristeko. Ekimen aitzindari honi esker Euskadi erreferente izango da Europan Bide Segurtasunaren eta trafikoaren kudeaketaren arloan. |
2022/11/22 | Autopista Vasco-Aragonesa, C.E.S.A.U.-rekin lankidetza-hitzarmena, trafikoa kudeatzeko eta bidesegurtasuna hobetzeko bide-informazioa trukatzearen arloan. |
2023/01/02 | 2022ko istripu-tasaren balantzea aurkeztu da. Euskadik 2022. urtea itxi du trafiko-istripuek eragindako 44 hildakorekin, eta horietatik % 68 kolektibo zaurgarrietako batekoak ziren. Istripuen kopurua % 13 jaitsi da 2019. urtearekin alderatuta, mugikortasunari dagokionez parekatzeko moduko urtea izanik. |
2023/03/02 | 2023rako aurreikusitako ekintza-plana aurkeztu zen Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordearen Osoko Bilkuran. Horrez gainera, 2022an, Eusko Jaurlaritzaren Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorraren 2025 Plan Estrategikoaren baitan, gauzatutako jardueren memoria ere aurkeztu zen. |
2023/03/14 |
Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmena sinatzeko baimena eman zen, trafikoaren eta errepideen arloan eta bide-segurtasuna hobetzeko bide-informazioa trukatzeko. |
2023/06/03 | Ertzaintzak indartu egin du bigarren mailako bideetako ibilgailuen baldintza teknikoen azterketa. |
2023/06/27 |
Erabakia, aintzat hartzekoa Vigiles Lanbide Heziketako Institutuarekin sinatu beharreko hezkuntza-lankidetzako hitzarmena, institutuko ikasleek kanpoko praktika akademikoak egiteko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren instalazioetan. |
2023/10/18 | 65 urtetik gorakoak bide-segurtasunaren arloan sentsibilizatzeko programa berri bat aurkeztu da. Helburua da kolektibo horri tresnak eta prebentzioa eta autobabesa ematea bide-arriskuen aurrean. |
2024/01/04 | 2023ko Euskadiko istripu-tasaren balantzea aurkeztu da. Behera egin du bai istripu-tasak, bai kolektibo zaurgarritako biktimen kopuruak. |
2024/01/30 | Zirkulazioko Baimen Osagarriak (ZBO) arintzeko eta errazteko tresna informatiko berri bat aurkeztu da, hau da, araudian jasotako masa- eta dimentsio-mugak gainditzen dituzten garraio berezietarako baimenak |
2024/03/04 | 2024. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezartzeko dena. |
2024/03/06 | 2024rako aurreikusitako ekintza-plana aurkeztu zen Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordearen Osoko Bilkuran. Horrez gainera, Eusko Jaurlaritzaren Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorraren 2025 Plan Estrategikoaren baitan, 2023an gauzatutako jardueren memoria ere aurkeztu zen. |
2024/03/08 |
Eusko Jaurlaritzako erreskate-garabien zerbitzuak 384 zirkulazio-istriputan esku hartu zuen 2020an, euskal errepideetan. (2021/03/09) 2021ean Euskadiko errepideetan izandako 489 gorabeheratan esku hartu du Eusko Jaurlaritzaren erreskateko garabi-zerbitzuak. (2022/03/09) 2022an Euskadiko errepideetan izandako 564 gorabeheratan esku hartu du Eusko Jaurlaritzaren erreskateko garabi-zerbitzuak. (2023/03/09) 2023an Euskadiko errepideetan izandako 573 gorabeheratan esku hartu du Eusko Jaurlaritzaren erreskateko garabi-zerbitzuak. |
2024/03/17 | Bizikletentzako 8.000 segurtasun-giltzarrapo banatu ziren Bilbo-Bilbao martxa zikloturistaren parte-hartzaileen artean. Aurreko edizioan bezala, pantaila handi batean proiektatu da bizikletaz zirkulatzeko aholkuak biltzen dituen dekalogoa, Jaurlaritzak berak prestatua. Bestalde, bide-segurtasunari buruzko aholkuak emateko mezuak prestatu dira urtean zehar posta elektroniko bidez bidaltzeko martxa zikloturistarekin erlazionatutako 40.000 pertsona ingururi (bai aurtengo edizioko parte-hartzaileei bai aurreko urteetakoei). |
2024/03/24 | Euskadi trafikoko radar gehien dituen laugarren autonomia-erkidegoa da, 233 gailurekin. |