Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/20 Ertzaintzak 4.781 emakumeri ematen die babesa, genero-indarkeriarekin edo etxeko indarkeriarekin lotutako delituen berri izan eta gero. Babes hori 2000. urteaz geroztik araututa dauden protokoloen bidez gauzatu da. Indarrean daudenak 2006an jarri ziren martxan. Prozesu horien kudeaketan jauzi kualitatiboa emateko eta biktimak hautematean eta babestean eraginkorragoak izateko, "Etxekoen eta emakumeen Babesa" (EBA) proiektua jarri da abian. Proiektu estrategiko hori legegintzaldi honetan ezarriko da, Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek aipatutako delituekin lotutako espedienteen kudeaketa partekatuko sistema digital bat sortzeko.
2021/03/30 Koordinazio-protokolo bat sinatu zen, indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko eta auzokideekin hurbileko polizia sustatzeko Ertzaintzak eta Portugaleteko Udaltzaingoak  egiten duten elkarlanean sakontzeko.
2021/06/18 Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordea bildu da eta akordio garrantzitsuak hartu dira: VioGén eta EBA programen arteko konexioa, biktima diren emakumeen datuak partekatzeko eta haien mugikortasun segurua errazteko aukera emango duena; Lantalde bat sortzea, hiru hilabeteko epean Ertzaintzak UNE/Europol-Siena, Sirene eta Interpolen datu-baseetako informazioa eta espedienteak eskuratzeko dituen moduak aztertzeko; Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroa (CITCO) Koordinatzeko Prozeduren Eskuliburua aldatzea, Segurtasun Batzordean bertan ezarritako erabakiak errespetatuko dituen xedapen bat izan dezan; Polizia-kidegoen lankidetza indartzea nazioartean, ziberkriminalitatean, droneetan eta ingurumenean; Nazioartean, Espainiako Gobernuak Europar Batasuneko Justizia eta Barne Gaietarako Kontseiluan (JAI) aztertzen diren gaien berri emango dio Eusko Jaurlaritzari. Gainera, Barne Ministerioak bultzatuko du Ertzaintzak, EBko estatu kide bateko polizia den aldetik, mugaz gaindiko zaintzak egin ahal izatea ikerketa judizialen esparruan, eta Europan garatzen diren lankidetza-proiektuetan parte hartzea; Ertzaintza "Ziberkriminalitatearen aurkako Plan Estrategikoan" eta haren jarraipen-batzordean sartu da; Ertzaintza eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Saila gizarte zibilak aurretiazko komunikazioak jasotzeko eta tripulatu gabeko aireontzien (droneak) operazioen administrazio-kontrolerako arau eta prozeduretan sartzen dira; Indartu egiten dira Ertzaintzak Euskadin ingurumenarekin zerikusia duten delitu eta ez-zilegi administratiboak ikertzeko dituen eskumenak.
2021/09/22

Sexu-esplotaziorako emakumeen eta neskatoen salerosketaren aurkako Mahaia bildu da, ordezkaritza instituzionalarekin eta  Emakunde /  Emakumearen Euskal Erakundeak koordinatzen dituen gizarte-eragileen ordezkaritzarekin. Akordio garrantzitsuak hartu dira; besteak beste, Jaurlaritzaren (Emakunderen bidez) eta hiru foru-aldundien artean talde espezifiko bat sortzea, kasuak bideratzeko protokolo bat ezartzeko, besteak beste.

2021/09/27 Jardunaldi profesional bat egin da Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek emakumearen aurkako indarkeria-delituak tratatzeko eta jazartzeko egiten duten lana aztertzeko eta ebaluatzeko. Urtea amaitu baino lehen, EBA "genero-indarkeriako" eta "etxeko indarkeriako" espedienteen kudeaketa partekatuko sistema digital berria abian jarriko dela iragartzen da. Sistema horri esker, Ertzaintzak eta udaltzaingoek informazio eguneratua izango dute, neurri egokienak hartuko dituzte eta, horrela, bi delitu horien biktimentzako arriskua murriztuko da.
2021/11/03 Indarkeria matxistaren biktima diren 5.000 emakume baino gehiago babesten ditu Ertzaintzak. Eskolta dutenen kopurua % 10 igo da hiru urtean, eta markak hautsi ditu Euskadin; izan ere, salaketak prepandemikoetara itzuli dira.