Ekimena 2. Edozein erradikalizazio biolento prebenitzeko programak indartzea, sinesmen edo iritzi desberdinak ez errespetatzeagatik eragindako bereizkeria-, xenofobia- edo arrazakeria-adierazpenak barne, baita fanatismo totalitarioa bereizten duen gorrotora erakartzeko eta horretan hezteko tresna berriak ere, propaganda jihadistarekiko ahulenak diren kolektiboetan sakonduz.

Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/05/31 | Legebiltzarrean, lehendakariordeak berak eskatuta, "Euskadiko Odio Gertaeren Txostena 2020" aurkeztu da, EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako irakasleen zuzendaritzapean eta koordinaziopean egindako dokumentua. Txostenak Ertzaintzak iaz erregistratutako 241 gorroto-delituak jasotzen eta aztertzen ditu. Ekitaldi horretan, ez dago, ezohiko moduan, gorroto-istiluekin lotutako arau-hauste administratiborik. |
2022/03/22 | Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena eman da, Euskadin gertatutako gorroto-delituei buruzko urteko txostena eta Europarekiko konparazio-azterketa egiteko eta hitzarmen horren bidez bideratutako zuzeneko dirulaguntza esleitzeko. |
2022/04/11 | Eusko Legebiltzarraren “Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2021ko Txostena”-ren aurkezpena egiten da. Txostenean jaso eta aztertzen dira gorroto-gertakariekin lotuta Ertzaintzak 2021ean erregistratu zituen 277 delitu eta 2 arau-hauste administrativo. Gainera, berritasun gisa eta gorroto-delituen eta genero-indarkeriako delituen arteko intersekzioa aztertzea helburu izanik, aztertzen dira Euskadin bikotekideek edo bikotekide ohiek hildako emakumeei buruzko 25 epai. |
2022/05/28 | EUDELekin batera, gizartea sentsibilizatzeko kanpaina bateratu bat jarri da abian herritarrak Euskadin gertatzen diren gorroto-delituak salatzera bultzatzeko. Helburua delitu horiek azaleratzen jarraitzea, gizartean kontzientzia areagotzea eta delitu horiekiko eta delituak egiten dituztenekiko tolerantzia gutxitzea da. |