Ekimena 1. Berariazko programak ezartzea kolektiborik ahulenetan, segurtasun-arriskuak saihesteko, bereziki, drogen kontsumoari eta jokoarekiko edo bestelako portaera-mendekotasun batzuei dagokienez gazteen kolektiboan.

Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/30 |
Euskadin irabazi-asmorik gabeko erakundeek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntza-programa.
2020ko deialdia (200.000.-€) (2020/10/30). Informazio gehiago. |
2021/01/26 |
Larrialdietako merezimenduen dominak eman dira 2020an babes zibilaren arloan egindako lanagatik nabarmendu ziren bost pertsonari |
2021/02/19 | Agindua, 2021eko urtarrilaren 25ekoa, joko-jardueretan banku-txartelen edo antzeko gailuen erabilera arautzen duena. |
2021/03/30 | Baimendu zen Segurtasun Sailak eta EAEko udalek sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua, gidatzean drogen presentzia detektatzeko listu-laginen analisiari buruzkoa. |
2021/03/30 | Baimendu zen EAEko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua, udaltzaingoak HSBLOren esparruan konfiskatutako drogen eta beste substantzia batzuen analisiari buruzkoa |
2021/09/08 |
Euskadin irabazi-asmorik gabeko erakundeek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntza-programa.
2021eko deialdia (200.000.-€) (2021/09/08). Informazio gehiago. |
2022/02/15 | 19/2022 Dekretua, otsailaren 8koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen dekretua. |
2022/02/16 | Jokoaren Euskal Behatokiak jardunaldi bat antolatu du joko arduratsuari buruz: "Gazteak eta Jokoa EAEn 2021" txostena aurkezteko. Informazio gehiago. |
2022/07/18 |
Euskadin irabazi-asmorik gabeko erakundeek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntza-programa.
2022ko deialdia (200.000.-€) (2022/07/18). Informazio gehiago. |
2022/09/05 | Nerabe eta gazteengan “Arrisku-jokoa goiz detektatzeko eta prebenitzeko gida” argitaratu zen. Gidak hezkuntza-komunitateak, gizarte-eragileek, osasun-eragileek, eragile soziosanitarioek eta familiek gazteen joko patologikoari buruzko informazioa lortzeko eta joko patologikoa detektatu eta prebenitzeko jarraibideak eta tresnak eskaintzen ditu. |
2022/10/02 | Euskadiko joko eta ikuskizunetako lokaletarako sarbideak zaindu eta kontrolatzen dituzten langileak gaitzea. Joko-aretoetako, kontzertuetako eta gaueko aisialdiko, ikuskizunetako eta jolas-jardueretako aretoetako eta abarreko sarbideak zaintzen eta kontrolatzen dituzten langileek jada egin ditzakete Eusko Jaurlaritzaren gaikuntza profesionala lortzeko proba espezifikoak, gaikuntza nahitaezkoa izango baita 2023ko urritik aurrera. Akreditazio berri honen helburua zerbitzu honen segurtasuna eta kalitatea areagotzea da. |
2022/11/15 | Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmena luzatu zen, Jokoaren Euskal Behatokirako. |