Ekimena 1. Herritarrekin elkartzeko etengabeko sistema bat ezartzea, segurtasunaren eremuan, bere kezkak ezagutzeko eta bere eskariei prebentzioz erantzuteko.
Ekimena 1. Herritarrekin elkartzeko etengabeko sistema bat ezartzea, segurtasunaren eremuan, bere kezkak ezagutzeko eta bere eskariei prebentzioz erantzuteko.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/11 | Babes Zibileko Euskal Boluntariotzaren Aholku Batzordea bildu zen, eta elkarteei eta taldeei eskerrak eman zitzaizkien lehen alarma-egoeran egindako lan solidarioagatik, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak kolektibo horrentzat programatutako prestakuntza-eskaintzak duen garrantzi estrategikoa nabarmendu zen. |
2020/11/25 | Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua bildu zen; organo horretan daude ordezkatuta Euskadiko segurtasun publikoaren sisteman eskumena duten edo sartuta dauden erakunde guztiak: Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, Eudel, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza, Abokatutzaren Euskal Kontseilua, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusia. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea osatuko duten sei pertsonak izendatu ziren; polizia-erakundearekiko eta Segurtasun Sailarekiko autonomoa den kide anitzeko organoa da, eta Ertzaintzaren edo udaltzaingoaren barruan eskubideak urra daitezkeela adierazten duten jokabideak edo praktikak ofizioz edo interesdun batek hala eskatuta ikertzeko sortu da. |
2021/01/13 | Ertzaintzaren Kontseilua bildu zen, titularra buru dela. Segurtasun Saileko bost ordezkarik eta Ertzaintzako funtzionarioen bost ordezkarik osatzen dute. Aztertutako gaien artean, aurten Lakuako ertzain-etxean gaituko den Atxiloketa Bateratuko Zentroaren proiektua eta Basauriko eta Galdakaoko ertzain-etxeen kudeaketa partekatuko "Ibaizabal proiektua" aurkeztu ziren. Atxilotegi Arrunta Bilboko atxiloketa-zentro bakarraren emaitzen balantzearen berri eman zen. Era berean, "Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea" laster eratuko dela jakinarazi zen. Batzorde hori kide anitzeko organo berri bat izango da, polizia-erakundearekiko eta Segurtasun Sailarekiko autonomia funtzionala izango duena. |
2021/03/24 | Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren bidez, Gaurkotasuneko gaiak programa abiarazi zen Euskadiko zerbitzu-operadoreentzat, baldin eta Euskadiko azpiegitura sentikorrak babesteko planaren parte badira modu proaktiboan. Prebentzio- eta babes-ekimenen barruan, Gaurkotasuneko gaiak programa inauguratu zen. Programa horren bidez, Segurtasun Integralaren arloko gai interesgarriak landuko dira. |
2021/03/29 | "Euskadiko delinkuentziaren 2020ko Memoria" aurkeztu da Eusko Legebiltzarrean. Dokumentu horrek Euskadin gertatzen diren arau-hauste penalen informazioa bildu, aztertu eta alderatzen du, eta Ertzaintzak eta 15.000 biztanletik gorako udaletako udaltzaingoek zenbatzen dute. Memoria, Donostian (2021/04/14), Bilbon (2021/04/16) eta Vitoria-Gasteizen (2021/04/19) aurkezten da. |
2021/06/21 |
Euskadiko segurtasun pribatuaren eremuan ohorezko aipamenak emateko prozedura. 2020ko deialdia. (2021/06/21) |
2021/06/24 |
Ertzaintzak prestakuntza-ikastaro bat antolatu du, "Pertsona gorrekin sentsibilizatzea eta komunikatzea, pertsona gorrekin polizia-jardueretan parte hartzen duten agenteentzat”. Ikastaroan, 60 pertsona daude izena emanda, eta entzumen-aniztasun funtzionala duten pertsonen alderdi soziokulturalak, kolektiboari buruzko sentsibilizazioa eta zeinu-mintzairaren oinarrizko komunikaziorako sarrera landuko dira. Ikastaroa Gainditzeneko langileek emango dute Tolosaldea-Goierriko Gorren Elkartekoak.
|
2021/07/12 | Bilera Euskadiko Fiskaltza Nagusiarekin. Bertan, honako gai hauek jorratu dira: adingabeen babes berezia, kriminalitate informatikoaren jazarpena, eta EBA, Emakumeen eta Etxekoen Babesa proiektua ezartzea, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka modu integralean borrokatzeko. |
2021/12/28 | Euskal Mendizale Federazioarekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmen baten berri emateko. Federazio hori da, hain zuzen ere, kirol-jarduera honen berezko jarduerei dagokienez, segurtasunaren arloko erreferente handienetako bat. |
2022/02/11 |
Euskadiko segurtasun pribatuaren eremuan ohorezko aipamenak emateko prozedura. 2021eko deialdia. (2022/02/11) |
2022/03/20 | Ertzaintzak, hainbat erakunderekin lankidetzan, agenteentzako liburuxka bat prestatu du, adimen-desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten kolektibo ezberdinetako pertsonekin elkar eragin behar dutenerako jakintza espezifikoak izan ditzaten. |
2022/03/21 | “Euskadiko Delinkuentzia Kasuen 2021eko Azterketa” Eusko Legebiltzarrean aurkeztu da. Dokumentuan urtero biltzen, aztertzen eta alderatzen da Euskadin gertatzen diren eta Ertzaintzak eta 15.000 biztanletik gorako udaletako udaltzaingoek zenbatzen dituzten arau-hauste penalei buruzko informazioa. Memoria Donostian (2022/03/25), Bilbon (2022/03/28) eta Gasteizen (2022/03/31) aurkeztu da. |
2022/06/15 |
Eusko Jaurlaritzak eta Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVAC-KREI) elkarlanean antolatu dute Krimenaren agertokiaren kudeaketa judiziala eta poliziala (La gestión judicial y policial de la escena del crimen) izeneko uda-ikastaroa UPV/EHUren udako ikastaroen esparruan. |
2022/10/05 | Ertzaintzak Herritarren Arretarako Bulego bat ireki du Abandoko tren-geltoki intermodalean, Bilbon. Helburua da geltokian segurtasun publikoa indartzea eta edozein gorabeheratan nahastuta egon daitezkeen bidaiariei zerbitzua ematea. Efizientzia eta gertutasuna eskainiko dizkie informazio bila edo polizia-laguntza eske hurbiltzen diren trenbide-zerbitzuaren erabiltzaileei. |
2022/12/07 | Eusko Jaurlaritzak Datu pertsonalak babesteari eta datuak babesteko Euskal Agintaritzari buruzko lege-proiektua onartu zuen. Informazio gehiago. |
2023/01/23 |
Euskadiko segurtasun pribatuaren eremuan ohorezko aipamenak emateko prozedura. |
2023/03/13 | Eusko Legebiltzarrean aurkeztu da Euskal Poliziaren 2022ko delinkuentzia-memoria. Dokumentuan urtero biltzen, aztertzen eta alderatzen da Euskadin gertatzen diren eta Ertzaintzak eta udaltzaingoek 15.000 biztanletik gorako udaletan zenbatzen dituzten arau-hauste penalei buruzko informazioa. Memoria Bilbon aurkeztu da. Memoria Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen aurkeztu zen. |
2023/05/30 |
Ertzaintzak Bartzelonako Security Forum Segurtasun Kongresuan parte hartuko du, sektoreko Europako segurtasun-ekitaldi estimatuenetako batean. EAEko poliziak stand bat du, Ertzaintza: berdintasunetik gidatuz, berdintasuna gidari lelopean. Stand horren bidez, bisitatzen duten pertsonei jakinarazi nahi zaie Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzaren barruan emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrarekin duen konpromisoa.Ertzaintzak Bartzelonako “Security Forum” Segurtasun Biltzarrean parte hartu du |
2024/02/01 |
Ertzaintzak hitzordu-zerbitzua jarri du abian Gasteizko Ertzain-etxean presazkoak ez diren salaketak itxaron beharrik izan gabe jartzeko. (2023/05/15) Ertzaintzak Arabara eta Gipuzkoara zabaldu du presazkoak ez diren salaketak itxaron beharrik izan gabe edozein ertzain-etxetan jartzeko hitzordu-zerbitzua. |