Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/10 Nazio Batuen Biztanleria Funtsari 140.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea onartu zen honako proiektua ezartzeko: "Genero-indarkeriari eta emakumeen eta nesken sexu- eta ugalketa-osasunaren beharrei helduz, migrazio mistoari emandako erantzun humanitarioaren zati gisa". Proiektuak espazio seguruak eskaini nahi ditu, banakako eta taldeko laguntza psikosoziala emateko, eta Bosnia-Herzegovinako Una-Sana kantonamenduko eta Sarajevoko emakume errefuxiatuei eta migratzaileekin genero-indarkeria, sexu- eta ugalketa-osasuna lantzeko. (140.000.- €)
2020/11/27

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2020ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez, 2020rako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak ematen dira. Emandako diru-laguntzen guztizko zenbatekoa: 32.000.000 euro.

2021/03/01 eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 250.000 euro eman zizkion Nazio Batuen Erakundeak Ekialde Ertainean dauden errefuxiatuentzako duen Larrialdi Kasuetako Ekintzarako Funts Zentralari (UNRWA), larrialdietan hezteko aukera errazteko.
2021/03/09 Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua bildu zen, lankidetzako eragileen ordezkaritza-organo aholku-emailea, eta bertan parte hartzen dute, modu paritarioan, euskal erakunde publikoek eta gizarte zibilak. Bileran, besteak beste, batzorde iraunkorreko kideen izendapenari heldu zitzaion, eta garapen jasangarrirako politiken koherentziarako lantaldearen jarduerari buruzko informazioa eman zen, baita 2021eko dirulaguntzen plangintzari, aurrekontuei eta deialdiei buruzkoa ere, eta indarrean dagoen Garapenerako Lankidetzari buruzko Legea aldatzeko lege-proiektuko lanen egoerari buruzkoa.
2021/03/17 2021eko deialdia (6.000.000.-€) (2021/03/17). Informazio gehiago.
Laguntzak esleitzea 2021erako deialdia/1. zatia  (Emandako laguntzen zenbatekoa: 3.192.630 euro)(2021/07/02);
Laguntzak esleitzea 2021erako deialdia/2. zatia  (Emandako laguntzen zenbatekoa: 1.394.964 euro)(2021/09/23).
2021/03/17
eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Eekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntza-programa. Laguntzen modalitateak bi dira: ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak eta ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak.
- Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak:
2021eko deialdia (6.000.000.-€) (2021/03/17). Informazio gehiago.
Laguntzak esleitzea 2021erako deialdia/1. zatia  (Emandako laguntzen zenbatekoa: 3.192.630 euro)(2021/07/02);
Laguntzak esleitzea 2021erako deialdia/2. zatia  (Emandako laguntzen zenbatekoa: 1.394.964 euro)(2021/09/23).

- Ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak:
2021eko deialdia (4.500.000.-€) (2021/09/02).
2021eko esleipena (2021/11/24).
2021/03/30 eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak Glasgowko Unibertsitateko hitzaldi batean parte hartu zuen, Paradiplomazia, iragana, oraina eta etorkizuna hizpide hartuta. Bertan, euskal lankidetzaren ibilbidea azaldu zuen, genero-berdintasunaren alde egindako apustu sendoa eta gizarte zibilaren eta erakundeen aktiboen balioa azpimarratuz, eta elkartasun desinteresatuaren ikuspegia azpimarratuz.
2021/04/07 eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak agerraldia egin zuen Senatuko Garapenerako Lankidetzaren Batzordean, lankidetzari buruzko lege berriaren garapen-prozesuaren esparruan, eta lankidetza deszentralizatua defendatu zuen "eredu hurbilagoa, horizontalagoa eta lurralde desberdinetako eragileen artean ikasteko gaitasuna duena" delako. Saioaren helburua estatuz azpiko erakunde eta organismoek egiten duten lankidetza deszentralizatua aztertzea eta eztabaidatzea izan zen.
2021/04/20 eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak agerraldia egin zuen Diputatuen Kongresuko Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Batzordean. Saioak gaian adituak diren pertsonak bildu zituen, Lankidetzaren Lege berria egiteko gomendioekin txosten bat idazteko. Nazioarteko beste eragile batzuekin zuzenean lankidetzan aritzearen garrantzia azpimarratu zuen, bereziki EBrekin, baita lankidetza deszentralizatuak garapen globalean laguntzeko duen ahalmen handia ere..
2021/04/20 eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Addameer Prisoner Support and Human Rights Association erakundeari 150.000 euroko dirulaguntza zuzena eman zitzaion, Israelgo espetxeetan preso eta atxilotuta dauden palestinarren eskubideak defendatzeko, COVID-19aren pandemiak eragindako egoerari arreta berezia jarriz.
2021/05/17
eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Garapenerako lankidetza-proiektuetarako dirulaguntza-programa. Hiru laguntza modalitate dira:
a) Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza
b) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuetarako laguntza
c) Garapenerako hezkuntzarako proiektuetarako laguntza
2021eko deialdia (32.000.000.-€) (2021/05/17). Informazio gehiago. 2021eko esleipena (2021/11/22)
2021/05/18 eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Dialogue Advisory Group Fundazioari dirulaguntza zuzena eman zaio, elkarrizketa politikoa errazteko, indarkeria murrizteko eta Aintzira Handietako, Mozambikeko, Venezuelako eta Sri Lankako eskualdeetan gatazkari aurrea hartzeko, COVID-19aren testuinguruari arreta berezia jarriz. (250.000.- €)
2021/05/18 eLankidetza/Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Zuzeneko dirulaguntza bat ematen zaio IMDefenas erakundeari, Erdialdeko Amerikako giza eskubideen defendatzaileentzako babes integral feministaren eskualdea indartzeko, COVID- 19aren testuinguruan. (160.000.- €)
2021/05/25 Lehendakariak, Osasun sailburuekin eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuekin batera, Covid19 txertoen patenteak aldi baterako etetearen aldeko Euskal Adierazpena argitaratu du. Ekitaldian izan dira, lehendakariarekin batera, adierazpena sinatu duten pertsona guztiak: Espainiako Mugarik Gabeko Medikuen presidentea; Nazioarteko Amnistiaren zuzendari nagusia; Euskal Herriko Farmazialarien Kontseiluko Programa, Herritar eta Intzidentzia Saileko zuzendaria; Euskal Herriko Medikuen Kontseiluko Presidentea.
2021/05/25

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Zuzeneko dirulaguntza bat ematen zaio GAVI txertaketaren aldeko Munduko Aliantzari, 500.000 eurokoa. Aliantza horrek COVAX-AMC mekanismoa zuzentzen du, COVID-19 deituriko  txertoen 1,3 milioi dosi eskuragarri izateko, diru-sarrera ertain eta txikiak dituzten 92 herrialdetan. (500.000.- €)

2021/06/01 eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Guatemalako Auzitegi Antropologiako Fundazioari zuzeneko diru-laguntza bat eman zaio, Guatemalako barne-gatazka armatuan desagertutako pertsonen kasuetan egia eta justizia argitzeko ikerketa-prozesuetan bere jarduna eta Giza Eskubideen Prokuradoretzarena indartzeko. (175.000.- €)
2021/06/09 Beste erakunde batzuen artean, eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, "Artxiboen nazioarteko eguna" argitaratu da gaur, "Archivo Histórico de la Policía Nacional de Guatemala 2005-2017" liburuaren gaztelaniazko bertsio digitala. Pdf bertsioa formatu irekian kontsulta daiteke esteka honetan. Liburukiak Guatemalako egia eta justizia prozesuetan giltzarri izan den erakunde honen garrantziaren berri ematen du.
2021/06/15 Osasun Sailaren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren eta eLankidetzaren Euskal Agentziaren artean sinatutako jarduera-protokolo orokorra, osasun-lankidetzaren arloan. Akordioak hainbat jarduera-ildo jasotzen ditu, elkartasun-kanpainetan edo eskolatze-arrazoiengatik hartutako pertsonen aldi baterako estaldurari buruzkoak; Euskadiko zein Hegoaldeko osasun-langileen prestakuntzari buruzkoak, bai eta euskal osasun-langileek lankidetza-proiektuetan edo nazioarteko larrialdi humanitarioetan parte hartzeari buruzkoak ere.
2021/07/20 Friends of Barefoot College International elkarteari zuzeneko dirulaguntza bat ematea, Afrika ekialdeko eguzki-energiaren eta bizi-baliabideen inguruko prestakuntzaren eta gaitasunen garapenaren bidez emakumeak ahalduntzeko. (170.000.- €)
2021/07/27 Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Euskal Fondoari zuzeneko dirulaguntza ematea, uraren eta saneamenduaren arloan Euskadiren Erdialdeko Lankidetza Erakunde arteko Programa (2021-2024) finantzatzen laguntzeko. (150.000.- €)
2021/07/27 Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Zuzeneko dirulaguntza ematea BC3 Basque Centre for climate Change-Klima Aldaketa Ikergai elkarteari eta Kantabriako Ingurumen Hidraulikako Institutuari, Dakarren eta Saint Louisen klima-arriskuaren erresilientzia eta gobernantza hobetzeko. (200.000.- €)
2021/07/27 Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Nazioarteko Bake Brigadak erakundeari zuzeneko dirulaguntza ematea, Mexikon, Guatemalan, Hondurasen, Kolonbian eta Kenyan giza eskubideen defendatzaileak babesteko Nazioarteko Erkidegoaren eragin politikoa sustatzeko. (150.000.- €)
2021/07/27 Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Dirulaguntza zuzena ematea Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco elkarteari, 4.7 Faktoria (garapen jasangarrirako hezkuntzarako Iberoamerikako plataforma) abian jartzen laguntzeko. (190.000.- €)
2021/07/27 Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Synergie Des Femmes pour les Victimes de Violences Sexuellles elkarteari zuzeneko dirulaguntza ematea, laku Handietako eskualdean emakumeek bakean eta segurtasunean parte hartzeari buruzko ebazpenen jarraipena eta ebaluazioa egiteko mekanismoak indartzeko. (320.000.- €)
2021/07/27 Unicef Comité Español Fundazioari zuzeneko dirulaguntza ematea, Malawiko Dzaleka errefuxiatuen eremuaren inguruko lehen hezkuntzako eskolei Interneterako konexioa errazteko. (300.000.- €)
2021/07/27 Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Zuzeneko dirulaguntza ematea Afrikaren aldeko Emakumeen Fundazioari, Sudango emakumeen ahalduntze inklusiboaren bidez Emakumeak, Bakea eta Segurtasuna Agenda Sudanen ezartzen aurrera egiteko. (150.000.- €)
2022/03/09 Eusko Jaurlaritzak bilera batean parte hartu du, Estrasburgon, lankidetza deszentralizatuko beste eragileekin batera. Aipaturiko eragile horiek Platforma koalizio pan-europarraren parte dira, eta Europar Batasunak auzotasunari, garapenari eta nazioarteko lankidetzari buruzko Global Europe plan berriaz hausnartu dute
2022/04/11

2022ko deialdia (4.000.000.-€) (2022/04/11);  Informazio gehiago.
2022ko esleipena (2023/03/01)

2022/04/11
eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Eekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntza-programa. Laguntzen modalitateak bi dira: ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak eta ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak.
- Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak:
2022ko deialdia (4.000.000.-€) (2022/04/11);  Informazio gehiago.
2022ko esleipena (2023/03/01)

- Ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak:
2022ko deialdia (3.000.000.-€) (2022/09/05). Informazio gehiago.
2022ko deialdiaren esleipena (2022/11/25). Informazio gehiago.
2022/05/09
eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Garapenerako lankidetza-proiektuetarako dirulaguntza-programa. Hiru laguntza modalitate dira:
a) Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza
b) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuetarako laguntza
c) Garapenerako hezkuntzarako proiektuetarako laguntza

2022ko deialdia (32.000.000.-€) (2022/05/09); Informazio gehiago.
2022ko deialdiaren esleipena (2022/11/03). Informazio gehiago.

2022/10/18

Euskal Fondoari 258.064,52 euroko zuzeneko dirulaguntza eman zaio uraren eta saneamenduaren arloan Erdialdeko Amerikaren eta Euskadiren arteko lankidetza-programa finantzatzen laguntzeko, bigarren edizioan (2021-2024).

2022/10/18

600.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu zen Institut Africain pour le Development Economique et Social-Centre Africain de Formation erakundearentzat. Dirulaguntzak Saharaz Hegoaldeko Afrikan klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko balioko du.

2022/12/10 eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 700.000 euroko laguntza eman dio Nazio Batuetako Larrialdietan Erantzuteko Funtsa Zentralari (CERFari) 2019tik geroztik.
2022/12/20

Guatemalako Antropologia Forentseko Fundazioari dirulaguntza zuzen bat eman zaio, ikerkuntzako, komunikazioko eta ezagutza sortzeko gaitasunak indartzeko. (200.000.- €)

2022/12/20

Fundación Suiza para la Paz - Swisspeace fundazioari dirulaguntza zuzen bat eman zaio, Guatemala, Honduras eta El Salvadorreko giza eskubideen aldeko erakundeen gaitasunak indartzeko, artxiboen eta iraganari heltzearen arloan, trantsizioko justiziaprozesuetan eta gatazken eraldaketan laguntzeko. (200.000.- €)

2022/12/20

Vivamos Humanos Korporazioari dirulaguntza zuzen bat eman zaio, Kolonbiako bake-prozesuarekin jarraitzeko eta bertako gatazka humanizatzeko. (150.000.- €)

2022/12/20

Demokraziarako Ikasketa Zentroari (CESPAD) dirulaguntza zuzen bat eman zaio, Hondurasko gizarte-mugimenduen artikulazioa eta ahots kolektiboa indartzeko, nekazaritza- eta ingurumen-politika publikoen belaunaldi berri bat onartzeko, ekitatearen ikuspegitik. (220.000.- €)

2022/12/27 Dirulaguntza zuzen bat eman zaio "Réseau Siggil Jigéen" erakundeari, Senegalen genero eta feminismo kontzeptuak desmitifikatzen eta onartzen laguntzeko. (100.000.- €)
2022/12/27

Dirulaguntza zuzen bat eman zaio Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko (SEAD) Lankidetza Ministerioari, SEADeko Lankidetza Ministerioaren lidergoa sendotzen laguntzeko, bere langileen trebakuntzaren bitartez, lankidetzaren egungo erronkei erantzun ahal izateko. (120.000.- €)

2022/12/27 Dirulaguntza zuzena eman zaio Unicef-Espainiako Batzordeari. Dirulaguntzaren helburua Kuban erantzun humanitarioa ematea da, Ian urakana izan dela-eta, urakanak eragindako komunitate eta eskoletan urhornidura bermatzeko. (195.000.- €)
2022/12/27 Dirulaguntza zuzen bat eman zaio Urgent Action Fund - Africa erakundeari, Afrikako mugimendu feministak, giza eskubideen defendatzaileen antolaketa eta erresilientzia indartzeko, erantzun azkarreko baliabideak eskuratzearen bitartez, babes integrala, arreta eta zaintza indibiduala eta kolektiboa sustatze aldera. (200.000.- €)
2023/01/20 Barefoot College International GKEren ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, teknologia fotovoltaikoak sustatzen dituzten erakundeekin esperientziak ezagutu eta trukatzeko eta emakumeen ahalduntze-lana ezagutarazteko. eLankidetzaren laguntzari esker, Zanzibarko 24 emakume bihurtu dira “Solar mamas”, eta horietako bakoitzak 50 etxe elektrifikatu ahal izan ditu.  Prestakuntza horretaz gain, emakume horien segurtasuna, konfiantza eta gizarte-ekintzailetza lantzen dira, emakume horiek beren komunitateetako erreferente bihurtzeko.
2023/02/18 El Salvador eta Costa Ricako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, AKUAL programaren baitan. Misioaren helburua izan da ur eta saneamendu zerbitzuen kudeaketa estrategiakoaren eta operatiboaren inguruan esperientziak trukatzea.
2023/03/28

Dirulaguntza zuzen bat eman zaio Mujeres por África fundazioari, Afrikako hiru herrialdetako (Kongoko Errepublika Demokratikoa, Afrika Erdiko Errepublika eta Maliko Errepublika) gatazka armatuetan emakumeen aurkako sexu-indarkeria desagerrarazten laguntzeko. (200.000.- €)

2023/04/01

Euskadik desagertutako pertsonen eta memoriaren bilaketan daukan  esperientzia partekatu du Guatemalan, “Desagertutako pertsonak bilatzeko auzitegi-zientzietan izandako esperientziak, memoria eta hezkuntza partekatuz, berriro ez errepikatzeko neurri gisa” nazioarteko topaketan.  

2023/04/17
eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Eekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntza-programa. Laguntzen modalitateak bi dira: ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak eta ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak.
- Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak:
2023ko deialdia (4.750.000.-€) (2023/04/17). Informazio gehiago.
Aurrekontua handitzea (541.971,06.-€) Guztira 5.291.971,06.-€
2023ko esleipena (2023/11/23)

- Ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak:
2023ko deialdia (4.000.000.-€) (2023/04/17). Informazio gehiago.
2023ko esleipena (2023/08/28)
2023/05/26
eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Garapenerako lankidetza-proiektuetarako dirulaguntza-programa. Hiru laguntza modalitate dira:
a) Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza
b) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuetarako laguntza
c) Garapenerako hezkuntzarako proiektuetarako laguntza
2023ko deialdia (34.000.000.- €) (2023/05/26); Informazio gehiago.
2023ko deialdiaren esleipena (2023/11/07). Informazio gehiago.
2023/09/25

2023ko deialdia (4.750.000.-€) (17/04/2023); Informazio gehiago.
Aurrekontua handitzea (541.971,06.-€)
2023ko deialdiaren esleipena (2023/11/23)

2023/11/07

Zuzeneko dirulaguntza bat eman zaio Oxfam Intemon Fundazioari, Burkina Fason genero-ikuspegia duten edo eragina duten enpresen sortze eta hazkunde jasangarrirako ekosistema mesedegarri baten garapena sustatzeko proiektua finantzatzeko. (195.000.- €)

2023/11/07

Zuzeneko dirulaguntza bat eman zaio UNRWAren Espainiako Batzordea elkarteari (Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia), UNRWAren larrialdiko deia: gaza-zerrendako eskaladari 90 eguneko hasierako larrialdi-erantzuna" laguntzeko. (250.000.- €)

2023/11/28 180/2023 Dekretua, azaroaren 28koa, garapenerako lankidetzako programetarako laguntzak arautzen dituena.
2024/02/20 Lankidetza Deszentralizatuari buruzko 2023 Txostena aurkeztea Europar Batasunean. Ekimen hau PLATFORMA eskualdeko eta tokiko gobernuen koalizio paneuroparraren lankidetzarekin egin da.
2024/03/14
eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Eekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntza-programa. Laguntzen modalitateak bi dira: ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak eta ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak.
- Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak:
2024ko deialdia (5.600.000.-€) (2024/03/14). Informazio gehiago.

- Ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak:
2024ko deialdia (4.800.000.-€) (2024/03/14). Informazio gehiago.
2024ko esleipena (4.773.259,61.-€) (2024/06/26)
2024/03/26 Habanako Unibertsitateko Berrikuntza eta Garapeneko Unibertsitate Fundazioarekin eta Tecnalia Fundazioarekin jardueren protokolo orokorra. Protokoloari esker, Kuba-Euskadi CEiCE Berrikuntza-ekosistemak Lotzen proiektua bultzatzen jarraituko da.
2024/04/08
eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Garapenerako lankidetza-proiektuetarako dirulaguntza-programa. Hiru laguntza modalitate dira:
a) Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza
b) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuetarako laguntza
c) Garapenerako hezkuntzarako proiektuetarako laguntza

2024ko deialdia (40.000.000.-€) (2024/04/08); Informazio gehiago.

2024/05/10

Garapenerako lankidetza-programen identifikazio-faserako laguntza-programa (180/2023 Dekretua, azaroaren 28koa)

2024ko deialdia (150.000.-€) (2024/05/10). Informazio gehiago.