Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/15

Iragarri zen Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko III. Jardunaldiak egingo direla, "Tokikoa eta globala artikulatzea pedagogia aldetik eraldatzaileak diren ekintzetan aurrera egiteko" izenburupean. Jardunaldi horiek elkarrekin antolatzen dituzte  Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Hegoa Institutuak. Ekitaldia (H)ABIAN 2030 - Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako Euskal Estrategia programaren barruan dago, eta 2020ko urriaren 23an eta 24an egingo da, modu birtualean.

2020/10/20 Elankidetza Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, atxikitako gainerako hamasei erakundeekin batera, (H)abian 2030 – Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Estrategia ebaluatzeko balioko duten tresnak eta adierazleak identifikatzeko prozesu bat abiarazi zuen.
2021/01/24 Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak gida bat eta bideo bat argitaratu zituen, irakaskuntzan teknologiak modu kontzientean eta inklusiboan erabiltzeko gako batzuekin. (H)abian 2030 gizarte-eraldaketarako euskal estrategiaren esparruan argitaratutako hirugarren gida eta bideoa da, eta hezkuntza-eragileei gakoak ematen saiatzen dira, ikaskuntzarako teknologiak eta, bereziki, elkarlaneko ikaskuntza abian jartzen laguntzeko.
2022/10/20 Azkenen 11 urteotan, eLankidetzak finantzatu eta modu aktiboan parte hartu du Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiari lotutako jardueren garapenean. Jaialdia funtsezko ekimena bihurtu da herritar kritiko eta errealitatearen jabe izan daitekeen gizartea sustatzeko, eta (H)ABIAN 2030 estrategiari lotuta dago.
2022/11/05

eLankidetzak Hezkuntza Globalari buruzko Europako Kongresuan parte hartu du, non Hezkuntza Globalaren Europako Sareak (Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako ministerioek eta agentziek osatua) 2050erako Hezkuntza Globalari buruzko Europako Adierazpena sinatu zuen, Dublingo Adierazpena ere esaten zaiona.

2023/03/30 eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta Hegoa Institutuaren artean Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren VI. Jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldiek (H)ABIAN 2030 gizarte-eraldaketarako euskal estrategiarekin harremana duten gaiak jorratzen ditu.
2023/05/22

eLankidetzak KCD GGKEk antolatutako Kultura, Komunikazioa eta Garapena 14. Topaketa babestu du, UPV/EHUren udako ikastaroen barruan. Topaketak Iparraldeko eta Hegoaldeko esperientzien trukea erraztu du, ondare historikoa berreskuratzeko, genero-ikuspegia duen iraunkortasun sozial eta ekonomikoari begira.

2023/05/23

Hezkuntza eta eLankidetza Sailak Heziketa Topaketaren seigarren edizioa ospatu du, iraunkortasuna gai nagusitzat hartuta. Bilera horretan irakasleak, erakundeak eta GGKEak bildu dira, eta iraunkortasunerako hezkuntzari nola heldu argitu da.

2023/10/02
eLankidetzak Afrikaldia ekimena babestu zuen, Gasteizko Florida zinemetan egiten den Afrikako Zinemen Jaialdia. Aurtengo edizioak (urriaren 3tik 8ra) migrazioa, berdintasuna eta pertsonen mugikortasuna ikuspegi afrikarretik ikusaraztea du helburu. (2022/10/03)

eLankidetzak "Afrikaldia" Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiaren hirugarren edizioa babestu du. Jaialdia Gasteizen izango da urriaren 2tik 7ra bitartean. Edizio honen gai nagusia klima-aldaketa da, eta Afrikako ikuspegi batetik ikusarazteko eta eztabaida sortzeko 19 proiekzio eskainiko dira jaialdian.

2023/10/19

eLankidetzak Zinema Ikusezinaren Jaialdiaren 15. edizioaren garapena babesten du: herritartasun kritikoa eta beste herrialde eta gizataldeen errealitateak ezagutzeko funtsezko ekimena.

2024/04/10 eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta Hegoa Institutuaren artean Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren VII. Jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldian (H)ABIAN 2030 gizarte-eraldaketarako euskal estrategiarekin harremana duten gaiak jorratzen ditu.