Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/05/17 eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. ELankidetzaren web-orriaren bidez, herritarrei eta lankidetzako eragileei zuzendutako inkesta-prozesu publiko bat jarri da abian, Garapenerako Lankidetzaren Legearen aurreproiektua egiteari dagokionez.
2021/05/25

Lehendakariak, Osasun sailburuekin eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuekin batera, Covid19 txertoen patenteak aldi baterako etetearen aldeko Euskal Adierazpena argitaratu du. Ekitaldian izan dira, lehendakariarekin batera, adierazpena sinatu duten pertsona guztiak: Espainiako Mugarik Gabeko Medikuen presidentea; Nazioarteko Amnistiaren zuzendari nagusia; Euskal Herriko Farmazialarien Kontseiluko Programa, Herritar eta Intzidentzia Saileko zuzendaria; Euskal Herriko Medikuen Kontseiluko Presidentea.

2021/09/23 eLankidetza / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua bildu da, Garapenerako Lankidetzaren Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroa lantzeko. Testua egiteko prozesua urtarrilean hasi zen, indarrean dagoen legeari buruzko azterketa baten sozializazioarekin. Ondoren, kontraste-espazioak garatu dira hainbat eragilerekin: EAEko eta estatuko administrazio publikoak, GGKEak, azterketa- eta teknologia-zentroak, erakunde feministak eta LGTBI+, migratuen elkarteak, Nazio Batuen agentziak edo hezkuntza-eragileak.