Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/06/15 Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarteari diru-laguntza zuzena ematea erabaki da, Aitamari Maydayterraneo proiekturako. (250.000.- €)
2021/09/28 Hegoa Elkarteari (Garapenerako eta Nazioarteko Lankidetzarako Azterlanen Institutua) zuzeneko diru-laguntza eman zaio, Kolonbiako Egia Ikertzeko Batzordearen eta Espainiako Estatuan eta Europako beste herrialde batzuetan erbesteratuen biktimen azken txostena aurkezteko. (135.000.- €)
2022/07/06 Kolonbiako Egia Argitzeko, Bizikidetzarako eta Ez Errepikatzeko Batzordearen Azken Txostenaren aurkezpen publikoa egin da. Ekitaldian aurkeztuako dokumentua, Europa osoan aurkeztea suposatu du, eta herrialde amerikarrean bizi izan den gatazka armatu luzearen kausak, erantzukizunak eta ondorioak biltzen ditu.
2022/11/29

"Comisión Intereclesial de Justicia y Paz" izeneko erakundeari zuzeneko dirulaguntza eman zaio, Kolonbiako gatazka sozial eta armatuaren eremuan lurraldeko bake globala eraikitzen laguntzeko. (250.000.- €)

2023/05/09 67/2023 Dekretua, Migrazioaren eta Asiloaren EAEko Foroa sortzeko aerreferente izan nahi du Euskadiko egungo errealitate sozio-politikoaren hausnarketan, elkarrizketan eta kontsultan. Pertsona guztien berdintasuna aitortzean oinarritzen da organo berria, eskubide eta betebeharretan. Horrela, kontsulta-organo berri hau sortu da, duela 20 urte jaiotako herritar etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa ordezkatuko duena.
2023/06/20

"UNESCOrentzat UN Etxea-Euskadiko Elkarteari" zuzeneko dirulaguntza ematekoa, 2023an Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 75.urteurrenaren ospakizunean Nazio Batuetan euskal lankidetza eta presentzia sustatzeko proiektua egiteko. (75.000.- €)

2023/12/05

Adierazpen Instituzionala, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrena dela eta. Gainera, publizitate-kanpaina bat jarri da abian, "Eskubiderik ez dagoela pentsatzen baduzu, DEFENDA ITZAZU" lelopean.