Ekimena 2. Espetxeen kudeaketa EAEra transferitzea aurreikustea, Gernikako Estatutua osorik betez eta garatuz, Gobernu Kontseiluak 2017ko irailean
babestutako eta Eusko Jaurlaritzaren Autogobernuaren Ponentziara bidalitako Euskal Autonomia Erkidegoari egin beharreko Transferentzien
Eguneraketari buruzko 2017ko Txostenak jasotako terminoen barruan eta Espainiako Gobernuak formalki 2020ko otsailaren 20an bidalitako
Eusko Jaurlaritzak eskatutako transferentziei buruzko balizko negoziazioetarako kronograma-proposamen orientagarriarekin edo horren
adostutako eguneraketekin bat eginez.

Data | Jarduera |
---|---|
2021/05/10 |
Transferentzien Bitariko Batzordeak erabaki du espetxeen arloan Estatuko Administrazioak dituen eginkizunak eta zerbitzuak, bai eta giza baliabideak, aurrekontu-baliabideak eta ondare-baliabideak ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea. Transferentzia 2021eko urriaren 1etik aurrera gauzatuko da. |
2021/07/07 | 169/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa. |
2021/08/04 | 192/2021 Dekretua, uztailaren 27koa, zeinaren bidez 17.631.227,15 euroko kredituak txertatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2021eko Aurrekontuan, EAEk bere gain hartu dituelako espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan Estatuak eskualdatu dizkion eginkizunak eta zerbitzuak. |