Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/05/21
Elkarrekin Bonuen Programa, herritarren parte-hartzearen arloan.
2020ko esleipena (2021/03/29)
2020/05/21
Elkarrekin Bonuen Programa tokiko bizikidetzaren esparruan.
2020ko deialdiaren esleipena (2021/03/23)
2020/06/03
Elkarrekin Bonuen Programa hezkuntza-arloan.
2020ko esleipena (2021/03/29)
2020/11/10 Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren Egunaren ekitaldi nagusia egin da, eta bertan izan da Lehendakaria, Gogora Institutuaren egoitzan. Memoriaren transmisioa belaunaldi gazteenei da Memoriaren Egunaren ideia nagusia, eta aukeratutako leloan laburbiltzen da: "Atzera begiratu aurrera jarraitzeko".
2021/02/26 "2015-2020 aldirako EAEko Plana, hobien kokapena ikertzekoa, Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatu eta identifikatzeko" planaren azken emaitzei buruzko txostena aurkeztu zen, Lehendakaria bertan zela.
2021/03/13

Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko egia argitzeko bide guztiak berraktibatzea defendatu eta eskatu zuen

2021/03/24 1980an Iparraldean desagertu zen José Miguel Etxeberria Álvarez “Naparra”-ren kasuaren egungo egoera juridikoari buruzko txostena eman zitzaion haren familiari. Dokumentu hau EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak egin du, eta gertaeren deskribapena, kasuaren azterketa juridikoa eta nazioarteko zuzenbidean duen lekua jasotzen ditu. Dokumentua Eusko Jaurlaritzak eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.
2021/04/13 Baimena eman zen Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren artean hitzarmen bat sinatzeko, memoriaren, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan.
2021/05/25 Deustuko Unibertsitateko Padre Arrupe Institutuari ETAk espetxeetako funtzionarioen kolektiboan egindako presioari buruzko txosten bat eskatu zaiola jakinarazi da.
2021/05/26 Lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuaren artean, Memoriaren, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloan. Bi administrazioen arteko lankidetza-protokolo orokorrak, 2016ko maiatzaren 10ekoak, honako jarduera-eremu hau ezarri zuen: "Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak". Haren garapenean eta hobekuntzan, beharrezkotzat jo da Bakea eta Bizikidetza sendotzeko beharrezko baldintzak sortzen dituzten programak eta ekintzak sustatzen laguntzeko loturak bultzatzea. Hauek dira funtsezko gaiak: memoria, biktimak, bizikidetza, giza eskubideak eta aniztasuna.
2021/05/28 Bizikidetzarako Udaberri 2024 Plana egiteko lanei buruzko informazioa eman da. Plan horren helburua da pertsona guztiek giza eskubideak bete-betean erabiliz bizikidetza hobea eta aberasgarriagoa lortzen laguntzea. Udaberri 2024k Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen 2017-2020 Planaren lana osatuko du eta irailean onartuko dute. Aldez aurretik, Euskal Herriko erakunde, entitate eta eragile nagusiekin kontraste-ziklo zabal bat abiaraziko da, testua aberasteko
2021/05/31
Elkarrekin Bonuen Programa, herritarren parte-hartzearen arloan.
2021eko deialdia. (100.000.-€) (2021/05/31). Informazio gehiago. 2021eko deialdiaren esleipena (2022/01/27)
2021/05/31
Elkarrekin Bonuen Programa hezkuntza-arloan.
2021eko deialdia (350.000.- €) (2021/05/31). Informazio gehiago. 2021eko esleipena. (2022/01/27)
2021/05/31
Elkarrekin Bonuen Programa tokiko bizikidetzaren esparruan.
2021eko deialdia (150.000.-€) (2021/05/31). Informazio gehiago. 2021eko esleipena (2022/01/27)
2021/06/15 Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Euskal Institutuak ekitaldi bat antolatu du José Miguel Andueza, legez kontrako polizia-indarkeriaren biktima aitortua, oroitzeko, Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean.
2021/06/18 Gogora/Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak herritarren eskura jartzen du Gerra Zibilean borrokan hildako gudari eta miliziano eta milizianoen zerrenda osoa, gehienak izen-abizenekin identifikatuta, eta, horrela, Euskadin demokrazia eta askatasuna defendatzeko borrokatu zuten pertsonen memoria eta duintasuna berreskuratzen laguntzen du.
2021/06/28

Gogora / Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. EAEko elkarteek eta fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak gauzatzeko dirulaguntza-programa.

2021eko deialdia (112.500.-€) (2021/06/28).
2021eko esleipena (2021/11/10)

2021/07/02
Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. Memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko dirulaguntzen programa.
2021eko deialdia (75.000.-€) (2021/07/02). Informazio gehiago. 2021eko esleipena (2021/11/24).
2021/07/21 Atlas bat aurkezten da, 127 udalerrik 1936 eta 1937 bitartean jasan zituzten eta gutxienez 1.441 biktima utzi zituzten aireko erasoak geolokalizatuz. Euskadin, Gerra Zibilean, 2.042 bonbardaketa dokumentatu dira.
2021/08/12 Gogora/Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak amaitutzat eman du frankismoko hobien gorpuzkiak hobitik ateratzeko prozesua, eta diktadurako biktimen memoria azaleratu eta zabaldu nahi du.
2021/09/24
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntza-programa. Memoriaren tokiko ikerketa eta demokraziaren aldeko borroka berreskuratzeko eta bultzatzeko proiektu espezifikoak dira. Era berean, ebazpenak barne hartzen ditu Memoria Historikoaren ibilbideak konfiguratzeko eta sinbologia frankista kentzeko jarduerak.
2021eko deialdia (137.500.-€) (2021/09/24); Informazio gehiago.
2021eko esleipena (2021/11/24).
2021/10/26 Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta Euskal Irrati Telebista (EITB) erakunde publikoaren arteko lankidetza-hitzarmenaren berri jasotzeko erabakia. EITB MEDIA sozietate instrumentalaren bitartez izango da lankidetza hori.
2021/11/08 Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren arteko lankidetza-hitzarmena, memoriaren, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan.
2021/11/10 Memoriaren Eguna ospatzeko ekitaldia, aurten Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egin dena. Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen oroimenez antolatutako ekitaldia Bakearen alde egin zenuten guztioi, eskerrik asko! Lelopean ospatu da. Bakearekin konprometitu zineten guztioi, eskerrik asko!, bakearen alde postulatu ziren pertsona, elkarte eta mugimenduei eskerrak emateko. Hori dela eta, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen ohiko presentziaz gain, aurten bizitzako uneren batean bakearen aldeko mugimenduetan parte hartu duten pertsonak gehitu dira, edo, bereziki, bakearen aldeko konpromisoa hartu dutenak.
2022/02/26 Omenaldia egin zaie Gerra Zibilean eta frankismoan trenbideko bortxazko lanen biktima izan zirenei.
2022/03/05 Matxitxako lurmuturreko gudaren 85. urteurreneko ekitaldiak.
2022/03/26 1936-1945 urteen artean demokrazia defendatzeagatik fusilatutako pertsonen (Gerra Zibila eta gerraostea) omenezko ekitaldia.
2022/04/19
Elkarrekin Bonuen Programa, herritarren parte-hartzearen arloan.

2022ko deialdia (100.000.-€) (2022/04/19).

2022/04/19
Elkarrekin Bonuen Programa hezkuntza-arloan.

2022ko deialdia (350.000.-€) (2022/04/19).

2022/04/19
Elkarrekin Bonuen Programa tokiko bizikidetzaren esparruan.

2022ko deialdia (350.000.-€) (2022/04/19)

2022/04/26

Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrenean antolatutako ekitaldia.

2022/04/26

Eusko Jaurlaritzak, Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta onartu den Adierazpen Instituzional baten bidez, gerra guztietako biktimei omenaldia egiten die.

2022/04/29
Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. Memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko dirulaguntzen programa.

2022ko deialdia (100.000.-€) (2022/04/29). Informazio gehiago.
2022ko deialdiaren esleipena (2022/09/22)

2022/06/20

Gogora / Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. EAEko elkarteek eta fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak gauzatzeko dirulaguntza-programa.

2022ko deialdia (112.500.-€) (2022/06/20). Informazio gehiago.
2022ko esleipena (2022/11/11)

2022/06/28

Eusko jaurlaritzak Adierazpen bat onaru du, Turtziozko Manifestuaren 85. Urteurrena dela eta. Bertan, legez eratutako Errepublikaren erregimenaren aurkako altxamendu militarra gaitzesten da. Pertsonaren duintasunaren balio gorenaren aldeko konpromisoa berresten da, baita printzipio eta balio etiko eta demokratikoen aldeko konpromisoa eta Giza Eskubideen defentsa, babes eta berme eraginkorraren aldeko konpromisoa ere. Informazio gehiago.

2022/09/01
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntza-programa. Memoriaren tokiko ikerketa eta demokraziaren aldeko borroka berreskuratzeko eta bultzatzeko proiektu espezifikoak dira. Era berean, ebazpenak barne hartzen ditu Memoria Historikoaren ibilbideak konfiguratzeko eta sinbologia frankista kentzeko jarduerak.

2022ko deialdia (137.500.-€) (2022/09/01). Informazio gehiago.
2022ko esleipena (2022/12/22).

2022/10/17 Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritza-kontseiluak Turtziozen La Puente jauregia erostea aurreikusten du, erbesteko Eusko Jaurlaritzari eskainitako gune bihurtzeko.