Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/05/11 Baimena ematen da Justizia Ministerioaren eta autonomia-erkidegoen artean hitzarmen bat sinatzeko, Justizia Administrazioaren funtzionamendurako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak hornitzeko eginkizunak eskualdatuta, Biktimei Laguntzeko Aholku Batzordean autonomia-erkidegoak ordezkatzeko sistema ezartzeko.
2021/07/01 Epaitegietan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako itxarongelak berritzeko prozesuaren bilakaeraren berri eman da. Gasteizko Epaitegiko esperientzia pilotuaren ondoren, 2020an Donostian, Durangon, Gernikan, Irunen eta Tolosan egindako lanak burutzea ekarri duen eta aurreikusita zegoen jarduketa-egutegia garatu da; 2021ean, Amurrion, Balmasedan, Barakaldon, Getxon, Bergaran eta Eibarren egindako berrikuntzei erantzungo zaie, eta, 2022ko lehen seihilekoan, proiektua Bilboko bi epaitegietan egindako erreformekin amaituko da.
2023/11/22 Bilboko emakumeen aurkako indarkeriaren arloko bi epaitegiak eraberritzeko lanak amaitu dira, 642.617,74 euroko inbertsioarekin. Bi epaitegien espazioa 191,89 m2 handitu da lanen ondoren.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin du emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak modernizatzeko eta egokitzeko, bai eta hiru lurraldeetako epaitegi mistoak egokitzeko ere.