Ekimena 8. Plaza nahikoak daudela ziurtatzea, zigor-arloko legea urratu duten adingabeei judizialki ezarritako neurri guztiei erantzuteko.
Ekimena 8. Plaza nahikoak daudela ziurtatzea, zigor-arloko legea urratu duten adingabeei judizialki ezarritako neurri guztiei erantzuteko.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/27 |
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak iragarri zuen luzatu egingo zirela Berriztu Hezkuntza Elkartearekin eta Euskadiko Birgizarteratze Institutuarekin adingabe eta gazte arau-hausleen gizarteratzea sustatzeko sinatutako hitzarmenak. Erakunde horiek pertsona horientzako egoitza-harrerako zentroak dituzte Bilbon, Aramaion (Araba), Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren. Esleitutako funtsak: 625.000 euro. |
2022/12/13 | Berriztu Hezkuntza Elkartearekin sinatutako hitzarmenak 2023rako luzatu dira, Uribarri ikastetxean (Araban) eta Bilboko Autonomia Egoitzan (Bizkaian) adingabe eta gazteei zuzendutako egoitza-harrera- eta gizarteratze-neurriak gauzatzeko, eta Gipuzkoan ingurune irekiko neurriak gauzatzeko. |
2022/12/20 |
Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak hitzarmenak sinatu ditu GAZTAROAN ekin, IRSEARABA eta BERRIZTU elkarteekin, delituak egin dituzten adingabeen egoitza-harrera eta gizarteratzea lortzeko. Emandako funtsak 1.585.224 eurokoak dira. (2020/10/06) |