Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/09/23 Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren balantzea egin da, 2020ko ekitaldiari dagokiona. Zerbitzu hau lanean ari da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan edozein delituren biktimak artatzeko eta laguntzeko.
2022/02/28 BLZko talde psikosozialak eta legelariak jarri dira Elizaren barruan abusuen biktimen eskura.
2022/05/19 Eusko Jaurlaritzaren Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren (BLZren) 2021eko datuak. Zerbitzuak 1609 biktima berri hartu zituen, eta dagoeneko hasitako 1220 espedienteei gehitu zitzaizkien, guztira 2829 biktima artatu arte; horietatik, 2412 emakumeak ziren eta 417 gizonak.