Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/18 Tolosako Familia elkargunearen egoitza berria jarri zen martxan. Zerbitzuaren kokapen berria erakundeen arteko lankidetzari esker egin ahal izan da; izan ere, udalerri horretako Udalak utzi du instalatu den lokala.
2021/04/27 Hitzarmena Tolosako Udalarekin, Tolosako udalerrian familia-bitartekaritzako zerbitzua emateko, Gorosabel eraikinean.
2021/09/22 Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako txosten baten arabera, familien elkarguneek 1.309 adingabe artatu zituzten 2020ko ekitaldian. Familia-elkarguneak Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak Justizia Zuzendaritzaren bidez ematen duen zerbitzua dira.
2021/10/13 Lankidetza-hitzarmena Zallako Udalarekin, deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunearen jarduera udalerri horretan egiteko.
2022/12/13 Portugaleteko Udalarekin lankidetza-hitzarmena, Portugaleten deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunearen zerbitzua kudeatzeko. (2022/03/22)

Portugaleteko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena 2023rako luzatu da, deribazio judizialaren bidezko familia-elkarguneko zerbitzua kudeatzeko Portugaleten.
2022/12/20 Barakaldoko Udalarekin hitzarmen bat sinatu zen deribazio judizialaren bidezko udalerriko familia-elkargunea bultzatzeko. Hitzarmen horrek zerbitzuaren kudeaketa arautzen du. Udalak lokala lagatzen du, Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du eta Egintzako profesionalek zerbitzua eskaintzen dute. (2021/01/14)

Barakaldoko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena 2023rako luzatu da, deribazio judizialaren bidezko familia-elkarguneko zerbitzua kudeatzeko Barakaldon.
2023/11/28 Portugaleteko Udalarekin elkarri laguntzeko hitzarmena, Portugaleten epailearen aginduzko familiaelkargunearen zerbitzua kudeatzeko.
2023/12/05

Barakaldoko Udalarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, Barakaldon epailearen aginduzko familia elkargunearen zerbitzua kudeatzeko.