Ekimena 1. Justizia Digitaleko Plan berri bat onestea, epaitegi eta auzitegien digitalizazio integrala lortzeko, espediente judizial elektronikoa amaitzeko, izapide
digitalak egoitza judizial elektronikoaren bidez garatzeko eta bideo-konferentzien bidez jarduketak sustatzeko.
Ekimena 1. Justizia Digitaleko Plan berri bat onestea, epaitegi eta auzitegien digitalizazio integrala lortzeko, espediente judizial elektronikoa amaitzeko, izapide
digitalak egoitza judizial elektronikoaren bidez garatzeko eta bideo-konferentzien bidez jarduketak sustatzeko.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/05/25 | Baimena ematen da Nafarroako Foru Komunitatearekin hitzarmen bat sinatzeko, "Avantius Sistema de Gestión de Justicia" informazio-sistemaren erabilera lagatzeari buruzkoa. Bi erkidegoen arteko akordioak garrantzi berezia du, izan ere, EAEko epaitegietan paperaren amaiera eta izapide judizialen azkartzea ekarriko du. Teknologia berriak oso baliagarriak izango dira epaiketa telematikoetarako, bideokonferentzietarako eta, azken batean, kudeaketa judizialen garapena errazteko, ez bakarrik profesionalentzat, baita herritarrentzat ere. |
2021/06/15 | 5.000.000 eurotik gorako aurrekontua duen kontratua baimentzea erabaki da, Euskadiko Justizia Administrazioan sistema informatiko judizialaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak emateko. |
2021/10/20 | 2021-2022 urte judiziala irekitzeko ekitaldian, lehendakariak justizia modernizatzearen garrantzia nabarmendu du, batez ere digitalizazioa eta espazio judizial berriak. |
2021/12/07 | Justizia Digitalaren 2021-2026 Planaren berri izateko akordioa, auzitegien kudeaketa eraldatzeko eta hobetzeko eta herritarrentzako kudeaketak arintzeko. Lan hori, gainera, etorkizuneko 2022-2028 Justizia Plan Estrategikoaren ardatzetako bat da. |
2022/10/03 | Justiziaren digitalizazioan aurrera egin da, Avantius kudeatzaile prozesalaren hedapenarekin. Horri esker, euskal justizia digitalizatu ahal izan da, Espediente Judizial Elektronikoa ezarriz. espediente berri hori jada ezarrita dago administrazioarekiko auzien jurisdikzio osoan, eta aste honetan bertan egongo da lan-arloko jurisdikzio osoan. Helburua da jurisdikzio guztietan guztiz ezartzea datorren urteko lehen hiruhilekoan. |