Ekimena 4. Justizia-administrazioko langileen baldintzak hobetzea, lan-baldintzen IV. akordioa garatuz, lanpostuen zerrendaren balorazioa amaitzeko, behin
behinekotasun tasa baxuak mantentzeko eta prestakuntza- eta ordainsari-planak sustatzeko.
Ekimena 4. Justizia-administrazioko langileen baldintzak hobetzea, lan-baldintzen IV. akordioa garatuz, lanpostuen zerrendaren balorazioa amaitzeko, behin
behinekotasun tasa baxuak mantentzeko eta prestakuntza- eta ordainsari-planak sustatzeko.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/01 | Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean 42 justizia-langile plaza sortzea onartu zen. Igoera horrek hiru lurraldeetako egoitza judizialetan herritarrei eskaintzen zaien zerbitzu publikoa hobetzen lagunduko du. |
2021/05/11 | Baimena ematen da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Justizia Ministerioarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatzeko, epaitegi eta auzitegietan kanpoko praktikak egiteko. |
2021/05/11 | Baimena ematen da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Justizia Ministerioarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatzeko, epaitegi eta auzitegietan kanpoko praktikak egiteko. |
2022/06/21 | Baimena ematen da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko, lanpostua Euskadin duten karrera judizialeko langileentzako etengabeko prestakuntzaren arloan. |
2022/07/26 | Argitaratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzura aritzeko aldi baterako langile-beharrak estaltzeko hautagaien zerrenden kudeaketaren gaineko arautegia. |
2023/03/21 | Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoan lanpostua duten karrera judizialeko langileen etengabeko prestakuntzaren arloan. |
2023/06/20 | Erabakia UNIR-Errioxako Unibertsitatearekin sinatu beharreko hitzarmena aintzat hartzekoa, talde psikosozial judizialean Psikologia Sanitario Orokorreko Masterreko kanpoko praktikak egiteko. |
2023/11/21 | 167/2023 Dekretua, azaroaren 7koa, honako hau aldatzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioak Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin nola parekatu arautzeko eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta CC.OO., ELA, CSI/CSIF, LAB eta UGT sindikatuen artean Bulego Judizial eta Fiskala ezartzeko IV. akordioa onartzen duena. |