Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/09/09 2021eko bigarren seihilekoan, Justizia Ministerioarekin eta justizia-arloan eskumenak dituzten erkidegoekin batera, Justiziako zerbitzu publikoaren antolamendu-eredu berria ezartzeko programan parte hartu da (Murtzian egindako jardunaldiak, 2021eko azaroa), eta martxan jartzeko, Eraginkortasun Antolatzailearen Legea onartu behar da, 2022ko uztailean onartzea espero baita. Lege-proiektu horren aurreikuspena da epaitegietako bulegoak eta bulego berriak abian jartzea. Beraz, Bilbo ez beste barruti judizial guztietan Bulego Judizial Berria ezarri izanagatik Euskadi nolabaiteko abantailarekin abiatzen bada ere, ekimen hori aurreikusitako antolamendu-aldaketetara egokitu behar da.
2021/11/11 Onliney Antolamendu Judizialeko Ikastaroaren Onliney ikastaroaren deialdiak, Zigor Jurisdikzioa online, biak ere lan-poltsako kideentzat.
2021/12/06 Justizia Digitalaren Plana onartu da, eta bere jardueren artean erabakiak hartzeko Informazio Sistema ezartzea jasotzen da. Elementu horrek Bulego Judizial berria inplementatzen lagunduko du.

Espediente Judizial Elektronikoa 2023an egongo da martxan, eta aldaketa digitalaren mugarri handienetako bat izango da. Lan hori izango da 2022-2028ko Justizia Plan Estratejikoaren ardatzetako bat. Hori ezartzeak 250 epaile, 100 fiskal, Justizia Administrazioko 200 abokatu eta milaka profesional eta partikularri eragingo die.
2022/02/02 Bilboko Mapfre eraikina erostea, ekipamendu judiziala handitzeko. 41 milioi euro.
2023/02/21 Bilboko Ibañez kaleko 28. zenbakian dagoen eraikina eraberritzeko obrak esleitu dira. 32 hilabeteko exekuzio-epea aurreikusten zaien obrak exekuxioan daude; eta 19.000 metro karratu baliogarri izango ditu lan arloko, merkataritzako eta Administrazioarekiko Auzien epaitegiak birkokatzeko.