Ekimena 1. Justiziaren Plan Estrategiko bat onestea, pertsonengan zentratutako justizia arina, eraginkorra eta digitalizatua eraikitzeko parametroak ezarriko
dituena.
Ekimena 1. Justiziaren Plan Estrategiko bat onestea, pertsonengan zentratutako justizia arina, eraginkorra eta digitalizatua eraikitzeko parametroak ezarriko
dituena.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/28 | Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, arloko arduradun berriekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jarduneko presidentearekin, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzia-auzitegietako presidenteekin eta EAEANko gobernu-idazkariarekin bildu zen. Ondoren, justizia arloko taldeak Erakundearteko Batzorde Mistoaren bileran parte hartu zuen. Bertan, interes komuneko gaiak jorratu ziren, hala nola espediente judizial elektronikoa, mugikortasunean lan egiteko ordenagailu eramangarrien hornidura eta Bilboko bulego judizial berriaren ezarpena, besteak beste. |
2020/11/23 |
Karrera Judizialera eta Fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora sarbidea prestatzeko laguntza-programa. |
2021/09/10 | Lan-bilera egiten da Justizia ministroarekin. Topaketan, bi erakundeek justiziaren arloan dituzten baterako erronkak identifikatu dira, eta, horrez gain, administrazio bakoitzaren eskumenak garatzeko baterako gobernantzan eta lankidetzan sakondu da. Bi erakundeek bat egiten dute justiziaren zerbitzu publikoa eraldatzeko helburuarekin, gizartearen premien arabera, eta beren egiturak justizia humanizatuago, irisgarriago eta digitalago batera egokitzera bideratzen dira. |
2021/10/18 |
Karrera Judizialera eta Fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora sarbidea prestatzeko laguntza-programa. |
2022/01/25 | Hitzarmena Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Justizia Ministerioarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin, epaitegi eta auzitegietan kanpoko praktikak egiteko. |