Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/15

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak, Europako Funtsetan genero-ikuspegia sartzea bultzatzeko Europako hainbat saio eta mintegitan parte hartu zuen: "Emakumeen eta gizonen berdintasuna kohesio-politikan" mintegia, Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiak antolatua, Eskualdeen eta Hirien 18. Europako Astearen esparruan; prestakuntza-saioa Europako Funtsetako Berdintasunari buruzko Lantalde Teknikoan (GTTIFE), institutuak berak antolatua. Bileran parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzako eta foru-aldundietako Europako Funtsen (EGEF, EGF, LGENF eta EIAF) bitarteko erakundeetako ordezkariek eta dagozkien berdintasun-unitateek.

2020/12/30 Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2020ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikerlanetarako hiru bekaren deialdia egin zen 2021. urterako. (70.000.- €)
2021/02/16 Emakundek lagundutako ikerketa batek agerian uzten du emakumeek zailtasun handiagoak dituztela mendekotasunengatiko tratamenduak jasotzeko. "Emakumeek ba al dute oztoporik adikzioak tratatzeko baliabideetan sartzeko eta mantentzeko? Egungo egoera aztertzea.
2021/04/13 Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Euskadiko mugimendu migratzaile eta feministetan emakume migratu eta arrazializattuen parte-hartzea: narratibak, estrategiak eta erresistentziak azterlana aurkeztu zuen lana Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanei emandako bekaren emaitza da.
2021/05/27 Emakunde / Emakumearen Euskal Erakundeak online hitzaldi bat antolatu du Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Egunaren harira, "Genero-desberdintasunak osasun-arretan. El caso de la COVID19 ", María Teresa Ruíz Cantero, Alacanteko Unibertsitateko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko katedraduna eta genero-ikuspegia duen prebentzioan eta osasun publikoan espezializatutako ikertzailea.
2022/04/05

"Análisis de la asistencia de Urgencias de Psiquiatría y Salud Mental desde una perspectiva de género: Trienio 2017-2019" azterlanaren aurkezpena. Azterlana Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanei emandako bekaren emaitza da eta desberdintasunak hauteman ditu emakumeek eta gizonek jasotako diagnostiko eta tratamendu psikiatrikoetan.

2022/06/08 Emakundek “Emakumeak eta zaharrak. Botere eraldatzailea eraikitzen” jardunaldia antolatu du. Jardunaldiaren helburua emakumeen zahartzaroari buruzko diskurtso gutxiesgarri eta estereotipatuak gainditzea izan da. Halaber, adineko emakumeek gure gizarteari egiten dioten ekarpena eta ondarea aitortzea ere, ekarpen hori ez baita behar bezala ikusten.
2022/10/28 Emakundek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko hiru ikerketa-beka deitu ditu 2022rako. Hiru beka mota dira, eta horietako bakoitza ikerketa-lan bati dagokio. Horietako biren helburua da etorkizuneko bekadunen prestakuntza orientatzea eta bultzatzea genero-harremanen testuinguruan sortzen ari diren ikerketa-esparruetara eta -gaietara, eta gure gizartean balioak aldatzen laguntzea. Eta hirugarrena, berriz, diskriminazio anizkoitzeko arriskuan edo egoeran dauden emakumeen kolektiboen beharrizanei aurre egiteko beharrizanari erantzuten saiatzen da. (2021/11/30)
Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 2022ko deialdiaren hiru beken esleipena.
(70.000.- €)
2022/12/29

Emakundek 2023. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia egin du. Informazio gehiago. (69.999.-€)

2023/12/20

Emakundek 2024. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia egin du. (69.999.-€)