Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/02/26 Nahiko programaren esparruan —Emakundek bultzatzen duen hezkidetza-programa, eskola mistoko eredu batetik hezkidetzako eskola-eredu batera aldatzea sustatzen duena—, "Komunikabideak hezkidetzaren ikuspuntutik" izeneko jardunaldia egin zen, programa Lehen Hezkuntzako geletan aplikatzen ari diren irakasleentzat.
2021/03/11 Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat sustatzen duen Nahiko hezkidetza-programaren esparruan, topaketa bat egin zen irakasleekin, maskulinotasun berria ardatz hartuta, eskolaren ikuspegitik.
2021/05/21 Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundearen Nahiko hezkidetza-programa aplikatuta, lehen hezkuntzako 20.000 haurrek errespetu- eta berdintasun-balioak ikasi dituzte. Egindako ebaluazioek berresten dute programatik igaro diren haurren harremanek hobera egiten dutela, eta berdintasunezkoagoak eta errespetuzkoagoak bihurtzen direla. Horregatik, Emakundek beste bultzada bat emango dio programari, hurrengo edizioan ikastetxe gehiagok parte har dezaten.
2021/06/09 Emakundek bultzatzen duen Nahiko hezkidetza-programaren azken edizioa (2019-2021) baloratzeko saio bat egin da. Saio horretan 49 ikastetxek, 305 ikasgelak, 364 irakaslek eta 6.000 ikasle inguruk parte hartu dute. Emaitzak oso positiboak dira.
2022/02/28 Emakundek 2022rako prestatutako martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguneko kanpaina aurkeztu da. Leloa: “Benetan? Hau da guretzat nahi duzuena?” Neskei euren gorputz eta itxura fisikoaren gaineko presiorik gabeko eytorkizun bat eskaintzea eskatzen du.
2022/04/21 Nahiko hezkidetza-programan 3.600 haur baino gehiago parte hartzen ari dira ikasturte honetan. Emakundek programaren material digitalizatua, aholkularitza tekniko pertsonalizatua eta hezkidetzari buruzko hiru hilean behingo jardunaldiak eta mintegiak eskaintzen dizkie ikastetxeei.