Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/09/15

Emakunde / Emakumearen Euskal Erakundeak "soldata-arrakala Euskal Autonomia Erkidegoan" txostena aurkeztu du. Horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko gizonen eta emakumeen soldata-arrakala % 22,6koa da, eta 2015etik 1,5 puntu murriztu da. Txosten hau egiteko datuak Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) 2020an argitaratutako azken Soldata Egiturari buruzko Inkestatik (EAES) lortu dira. Inkesta hori da argitaratutako azken inkesta, sexuaren arabera bereizitako soldatekin.

2022/07/19

EAEko erakundeei zuzendutako dirulaguntzak, bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko (kontziliazioa sustatzeko). Dirulaguntza lerro berria.

2022ko deialdia (392.857,15.-€) (2022/07/19). Informazio gehiago.
2022ko esleipena (2022/12/05).