Ekimena 2. Euskadiko laneko ikuskatzailetzan, berdintasun-unitateak indartzea.
Ekimena 2. Euskadiko laneko ikuskatzailetzan, berdintasun-unitateak indartzea.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/02/25 | Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak, Osalan/Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eta Lan Ikuskaritzak "Aurrerapenak lan-osasunean eta genero-ikuspegia duten lan-baldintzetan" jardunaldia antolatu dute, on line formatuan garatua, bi erakundeen artean ezarritako aliantzaren barruan, laneko segurtasun eta osasunaren arloan genero-ikuspegia txertatzen laguntzeko. |
2021/10/22 | Berdintasuna kudeaketa aurreratuan jardunaldian aurkeztu zuten Emakundek eta Euskalitek. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan, kudeaketan berdintasuna eta genero-ikuspegia txertatzeko tresnak V. Esperientziak eta tresnak, bi erakundeek arlo horretan aurrera egiteko eguneratu duten hitzarmenaren barruan. Hitzarmen horri esker, besteak beste, komunikazio-piezak garatuko dira, bi erakundeek sortutako material guztia hobeto zabaltzeko. |
2022/05/04 | Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak, Lan eta Enplegu Sailak eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak “Indarkeria eta jazarpena genero-ikuspegitik” jardunaldia antolatu dute. Bertan nabarmendu denez, aurrerapauso kualitatiboak eman dira laneko indarkeria eta jazarpena prebenitzeko, edo Emakundek Osalanekin egiten duen lana genero-ikuspegia duen laneko arriskuen prebentziorako politikaren alde. |