Ekimena 1. Berdintasun-planak bermatzea 50 langile baino gehiagoko enpresetan eta, 50 langile baino gutxiagoko enpresetan, berdintasun-planen negoziazioa
sustatzea, betiere Gizarte Elkarrizketarako Mahaian lortutako akordioei jarraiki.

Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/27 | Emakundeko zuzendariak, Euskaliteko zuzendariarekin batera, "Berdintasuna kudeaketa aurreratuan. Tresnak eta esperientziak IV " jardunaldia aurkeztu zuen, kudeaketan berdintasuna eta genero-ikuspegia txertatzeko tresnetan sakontzeko, gai horri dagokionez bi erakundeek duten hitzarmenaren barruan. |
2021/02/23 |
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea. Enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza-programa, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, minimis laguntzen araubidea baliatuta.
2021eko deialdia (400.000.-€) (2021/02/23). Informazio gehiago.Funtsek bikoiztu egiten dute 2020ko deialdiari esleitutako kopurua. 2021eko esleipena (2021/10/04) |
2021/04/21 | Elkarrizketa Sozialeko Mahaiko genero-berdintasuneko taldea bildu zen. Talde horren helburuetako bat da lan-arloan emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko urratsak ematea. Emakundeko zuzendaria da taldeko burua, eta sindikatuetako (CCOO eta UGT), Confebask enpresa-erakundeko eta Lan eta Enplegu Saileko ordezkariak biltzen ditu, LHKren laguntzarekin. Bileran, Eusko Jaurlaritzak 2021/2025 ekintza-plana zehazten saiatzeko Euskadiko soldata-arrakala murrizteko estrategian aurreikusitako urratsen berri eman zen. Era berean, berdintasunaren eta negoziazio kolektiboaren inguruan Emakunde egiten ari den bi lanen egoeraren berri eman zen, bai eta Lan Sailburuordetza lantzen ari den hitzarmen kolektiboen diagnostiko eguneratuaren aurrerapenaren berri ere. |
2021/05/07 | Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak eta Euskalitek beren lankidetza-hitzarmenaren indarraldia luzatu dute. Hitzarmenaren bidez, hainbat proiektu garatzen dituzte, kudeaketa aurreratuan berdintasuna hobeto txertatzeko eta enpresen lehiakortasunean eta Euskadiren garapen jasangarrian aurrera egiten laguntzeko. |
2021/06/16 | Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundea Europar Batasuneko Genero Berdintasunaren Institutuak (EIGE) antolatutako topaketa birtual batzuetan egon da. Topaketa horietan kontratazio publikoan eta emakumeen eta gizonen berdintasunean adituak diren pertsona eta erakundeek parte hartu dute, eta Europan kontratazio publikoan berdintasuna txertatzeko esperientzia aitzindaria ezagutzera eman du. |
2021/07/21 | Elkarrizketa Sozialeko Mahaiko genero-berdintasuneko taldearen bilera, gizarte-eragileek genero-berdintasunaren arloan dituzten lehentasunak aztertzeko eta jarduera-proposamenetan aurrera egiteko. Zehazki, bi lan-arlo bultzatu nahi dira: batetik, sindikatu- eta enpresa-erakundeen eremuan berdintasun-planak negoziatzeko gaitzen aurrera egitea, eta, bestetik, berdintasun-batzordeetara joatea enpresetan berdintasun-planak negoziatzeko. |
2021/12/29 |
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea. Enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza-programa, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, minimis laguntzen araubidea baliatuta.
2022ko deialdia (400.000.-€) (2021/12/29).2022ko esleipena (2023/01/13). |
2022/02/22 | Soldata-arrakalaren Euskadiko egoeraren diagnostikoan jasotako datuen arabera, EAEn % 19,5eko soldata-arrakala dago (6.331,55 €), 2016an baino 4,9 puntu gutxiago (% 24,4). Orduko irabazia aztertuz gero, Europar Batasunak egiten duen bezala, soldata-arrakala ia 5 puntu jaitsi da 2016arekin alderatuta, 2016ko % 14,3tik 2019ko % 9,5era. |
2022/03/07 | 50 langile baino gehiagoko enpresetan berdintasun-planak ezartzeko betebeharra betetzen dela zaintzea, bereziki Lan Ikuskaritzaren bidez eta gizarte-eragileen artean prestakuntza sustatuz. |
2022/03/11 | Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren genero berdintasun taldean aurkeztu du Emakundek soldata arrakala murrizteko 2025erako ekintza plana. |
2022/06/16 | BAI SAREAk zortzigarren batzarra egin du, eta bertan parte hartu duten erakundeak pozik agertu dira sarea sortu zenetik igaro diren lau urtetan egindako aurrerapenekin. BAI SAREAk Emakunderen bultzada, partaidetza eta laguntza ekonomikoa du. |
2022/09/14 |
Elkarrizketa Sozialaren Mahaiko genero-berdintasuneko taldea bildu da. Aztertutako gaien artean, Emakunderen eta Lan Harremanetarako Kontseiluaren (LHKren) parte-hartzearekin pilotaje bat abian jartzea adostu da, enpresetako berdintasun-batzordeei laguntzen aurrera egiteko. |
2022/10/26 |
Emakundek eta Euskalitek lankidetza-hitzarmena berriztu dute, kudeaketa aurreratuan berdintasuna txertatzen duten ekintzak garatzeko. Bi erakundeen arteko lankidetzaren esparruan azpimarragarriak dira, besteak, beste, honako jarduera hauek: Genero-ikuspegitik kudeaketari balioa emateko gida eta Kudeaketa aurreratuan berdintasun praktiken bilatzailea eta urtero egiten den Knowinn aktibitate bateratuari buruzko programa martxan jartzea. |
2022/12/29 |
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea. Enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza-programa, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, minimis laguntzen araubidea baliatuta.
2023ko deialdia (400.000.-€) (2022/12/29). Informazio gehiago. |
2023/02/21 | Euskadin soldata arrakala % 17,9koa da, horrek esan nahi du emakume batek batez beste 5.914 euro gutxiago kobratzen dituela urtean gizon batek baino. |
2023/06/13 | Emakundek eta Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) proiektu pilotu bat bultzatzen dute enpresetako berdintasun-planen negoziazio-batzordeei laguntza emateko. |
2023/12/22 |
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea. Enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza-programa, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, minimis laguntzen araubidea baliatuta.
2024ko deialdia (400.000.-€) (22/12/2023). Informazio gehiago. 2024ko esleipena (2024/06/21) |