Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/09/29

Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak Senatuaren txosteneko akordioen jarraipena eta ebaluazioa egiteko batzorde berezian agerraldia egin zuten. Akordio horiek Estatuko Itunaren esparruan onartutako genero-indarkeriaren aurkako estrategiei buruzkoak dira. Besteak beste, sailburuak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen aldaketa iragarri zuen. Aldaketa horren bidez, adostasunez, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako herri-politika eta -ituna ahalbidetu nahi dira.

2021/07/05 Berdintasunerako Sailarteko Batzordea bildu da. Batzorde hori exekutiboan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak bultzatzeko eta koordinatzeko. Bertan, sailek beren berdintasun-planak aurkeztu dituzte eta horien, Emakunderen eta EAEko Administrazio Publikoa osatzen duten beste erakunde autonomo eta erakunde publikoen berdintasun-arloko jarraipena berrikusi da.
2021/09/22 Sexu-esplotaziorako emakumeen eta neskatoen salerosketaren aurkako Mahaia bildu da, ordezkaritza instituzionalarekin  bai eta  Emakunde /  Emakumearen Euskal Erakundeak koordinatzen dituen gizarte-eragileen ordezkaritzarekin. Akordio garrantzitsuak hartu dira; besteak beste, Jaurlaritzaren (Emakunderen bidez) eta hiru foru-aldundien artean talde espezifiko bat sortzea, kasuak bideratzeko protokolo bat ezartzeko, besteak beste.
2021/11/11 Emakundek Berdintasunerako Konferentzia Sektorialaren lehen aurrez aurreko bileran parte hartu du pandemiaren ondoren. Bileran, Genero-indarkeriaren aurkako Estatu Ituna blindatzeko eskatu da, besteak beste, Indarkeria Matxistaren aurkako Hobekuntza eta Modernizazio Planaren premiazko neurrien katalogoa eta Estatu Itunaren funtsak aztertu dira.
2021/11/17 Emakume Biktimei Arreta Hobetzeko Erakunde arteko Akordioaren Jarraipen Batzordearen bilera: hogei urte Akordioak sistematizatu egin zuen indarkeriaren biktima diren emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko lankidetza Euskadin
2022/01/21 Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak erakundeen arteko lankidetza indartu dute, genero-indarkeriaren biktimei telefono bidez ematen zaien arreta hobetzeko.(2021/10/29)
Bilera Berdintasuneko ministroarekin, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko telefono-zerbitzuetarako eta sexu-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko zentroetarako bi administrazioek sinatutako lankidetza-hitzarmena berritzeko.
2022/11/03 Osasun arloko profesionalen prestakuntzarako saioa antolatu dute Emakundek eta Osakidetzak sexu-esplotaziorako emakume eta nesken salerosketa prebenitzeko. Profesionalen prestakuntza diseinatzeko eta emateko erabakia Sexu-esplotaziorako emakumeen eta nesken salerosketaren aurkako Mahaian adostu zen.
2023/01/10 EAEko erakundeek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko III. Akordioa onartu zuten. Akordio hori 2001ean sinatu zen hasiera batean, eta 2009an eguneratu zen. Akordio horren helburua da tratu txarren eta sexu-erasoen biktima diren emakumeen arretan inplikatutako erakundeen arteko koordinazioa bultzatzea, haiei babes osoa bermatzeko, bai osasunari dagokionez, bai polizialari, judizialari eta sozialari dagokienez. (2022/12/20)
Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako arreta koordinatzeko erakundeen arteko III. Akordioaren berri eman zen. Akordio hori 2022ko abenduaren 20 hartu zuten EAEko erakundeek.
2023/06/06 Erabakia, Estatuko Administrazio Orokorretik jasoko diren funtsak (Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkionak) foru-aldundiei banatzeko baimena ematekoa, sexu-indarkeriaren biktimentzako 24 orduko arreta integraleko zentroak sortzeko.
2023/06/22

Emakundek jaietako eraso sexistak saihesteko prestakuntza ematen die udalerriei. Udal "guztiei" dei egiten die informazio-bileretara, udako garaian sexu-delituek izan duten gorakadaren aurrean.
El Correo

2023/06/22 Europa osoko berdintasun-erakundeen bisita Euskadira politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzeko jardunbide egokien berri izateko.
2023/12/21 Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordearen bilera. Bileran, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan esku-hartze profesionalerako irizpideen homogeneizazioa bultzatzeko Jabetuz prestakuntza-programaren emaitzen berri eman da. 2015az geroztik, biktimei arreta ematen dieten hainbat eremutako 2.000 profesional baino gehiago prestatu dira.
2024/05/04 Berriz argitaratu da indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzendutako baliabide eta zerbitzu guztiak biltzen dituen gidaliburua. “Zer egin emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean?” izenburua daraman gidaliburuak bi bertsio ditu, bat hizkera argian idatzia eta bestea irakurketa errazekoa, eta sei hizkuntzatan argitaratu da: euskaraz, gaztelaniaz, arabieraz, frantsesez, errumanieraz eta portugesez.
2024/05/14 Osakidetzak osasun-profesionalentzako gida berri bat aurkeztu du, “genero-indarkeriaren biktima diren seme-alaben aurrean jarduteko osasun-arloko profesionalentzako gida” dokumentua aurkeztu da. Agiri hori adingabeak hobeto artatzeko eta babesteko sortu da, haien ingurunean genero-indarkeriako egoera bat bizi dutenean. Informazio gehiago.
2024/05/15 Lankidetza-hitzarmena Abokatutzaren Euskal Kontseiluarekin, indarkeria matxistaren biktima diren pertsonei doako laguntza juridikoa emateko. Hitzarmen berriaren berritasunetako bat arreta-eremua zabaltzea da. Horretarako, emakumearen aurkako indarkeriaren, familia barruko indarkeriaren eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima diren pertsona guztiei laguntza emango zaie, eta hitzarmen berri honetan Euskadin indarkeriaren biktima diren haur, nerabe eta desgaitasuna duten pertsonak sartuko dira.