Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/24 Gobernuak azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala onartu zuen "Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna" dela-eta, indarkeria sexistaren adierazpen guztien gaitzespen irmoa adieraziz eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiten jarraitzeko konpromiso irmoa erakutsiz, bereziki COVID-19ak sortutako krisia eta haren ondorioak kontuan hartuta.
2021/04/16 Eusko Legebiltzarrean iragarri zen Euskadik, Emakunderen bidez, Generation Equality ekimenean parte hartuko duela. Proiektu hori NBE Emakumeak erakundeak diseinatu du, Beijingeko Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko. Nazioarteko ekimen horren helburua da munduko konferentzian parte hartu zuten emakumeen ondarea belaunaldi berriek jasotzea, etorkizunean berdintasunak aurrera egingo duela bermatzeko modu gisa.
2021/04/26 Euskadin Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Itun Sozial eta Herritarraren lehen proiektua aurkeztu zen, eta ekitaldi horretan euskal gizarteko eragile sozial, politiko eta ekonomiko ugarik parte hartu zuten. Ekimen hori NBE Emakumeak erakundeak Beijingeko Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko diseinatutako Generation equality nazioarteko proiektuaren barruan kokatzen da, eta helburua da belaunaldi berriek jasotzea mundu mailako konferentzian parte hartu zuten emakumeen ondarea, etorkizunean berdintasunaren aurrerapena bermatzeko modu gisa.
2021/06/03 Emakunde / Emakumearen Euskal Erakundeak NBE Emakumeak erakundeak Beijingeko Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko diseinatutako "Generation equality" nazioarteko proiektua aurkeztu eta zabaltzeko faseari ekin dio. Proiektu horren bidez, Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Euskadiko Itun Sozial eta Herritarra lortu nahi da.
2021/10/19 NBE Emakumeak erakundeak diseinatu du Generation Equality ekimena, Beijingeko Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko. Emakundek Euskadin bultzatzen du, eta dagoeneko ehun euskal erakunde inguruk hartzen dute parte.
2021/11/23 Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala. “Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna”. Gobernuak gaitzespen irmoa adierazi du indarkeria sexistaren adierazpen guztien aurrean, eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiteko konpromisoa hartu du.
2021/12/15 Emakunderen Generation Equality ekimenean konprometitutako erakundeek berdintasuna sustatzeko esperientzia batzuk aurkeztu dituzte. NBE Emakumeak erakundeak Beijingo Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko diseinatu duen eta Emakundek Euskadin bultzatzen duen "Generation Equality" ekimenak ehun euskal erakunde ingururen parte-hartzea du: Udalak, ikastetxeak, enpresak, elkarteak, sindikatuak, unibertsitateak.
2022/03/16 Euskadik Nazio Batuen Emakumearen Batzorde Juridiko eta Sozialean (CSW) Generation equality ekimenararekin bultzatzen ari den esperientzia aurkeztu du.
2022/06/15 Lehendakariak “Berdintasunaren eta indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Ituna” aurkeztu du. Gainera, harekin bat egiteko eskatu dio euskal gizarte osoari.
2022/10/25 Indarkeria matxistaren biktima diren adineko emakumeek jasaten duten indarkeria detektatzeko eta haiei hasierako laguntza emateko gida aurkeztu zen. Suspergintza erakundeak prestatu du gida, Emakundek emandako dirulaguntza bati esker; eta EDE Fundazioak parte hartu du ere.
2022/11/22 Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala, Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Eguna. Eusko Jaurlaritzak gaitzespen irmoa adierazi du indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurrean, eta beste erakunde batzuekin eta gizarte osoarekin koordinatuta lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du, indarkeria desagerrarazteko bidean
2023/11/21 Azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala. "Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista ezabatzeko Nazioarteko Eguna". Aurten, prebentzioaren garrantzia azpimarratu nahi du Eusko Jaurlaritzak, batez ere gazteen arteko sexu-indarkeriarena eta hori saihesteko kalitatezko sexu-hezkuntzaren beharra.
2023/12/15 Emakundek prestakuntza eman die enpresei sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloen inguruan. Bilera honetan protokolo-eredua berrikusteko lana aurkeztu da, azken lege-berrikuntzetara egokitzeko.
2024/05/08 125 erakundek eta partikularrek bat egin dute Berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Itunarekin.
2024/05/28
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei zuzendutako dirulaguntza-programa. Dirulaguntza horiek diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua emateko bideratuko dira, zehazki honako hauek prestatze aldera: «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak».

2024ko deialdia (500.000.-€) (2024/05/28) Informazio gehiago.