Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/17

Jaurlaritzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzeko lege-proiektua onartu du.

2020/12/28
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei zuzendutako dirulaguntza-programa. Dirulaguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa emateko bideratuko dira.
2021eko deialdia (800.000.-€) (2020/12/28). Informazio gehiago.

2021eko deialdiaren esleipena (493.904,10.-€) (2021/06/02).
2021/03/22 Saileko sailburuak "Local and Regional Governments at the Forefront of Women Empowerment" (Tokiko eta eskualdeko gobernuak emakumeak ahalduntzeko abangoardian) ekitaldian parte hartu zuen.
2021/03/25

Emakundek / Emakundearen Euskal Erakundea, Emakumearen Batzorde Juridiko eta Sozialaren (CSW) ekitaldi ofizial batean parte hartu du. NBEk antolatutako ekitaldian batzorde horren 60. edizioan herrialdeentzat ezarritako helburuak berrikusi dira eta bere berdintasun-politikak azaldu ditu munduko herrialde guztietako ordezkaritzen aurrean.

2021/06/01 Emakumeen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea bildu da, Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatutako organoa, eta administrazio autonomikoak, foru-administrazioak eta toki-administrazioak berdintasunaren arloan garatzen dituzten politikak eta programak koordinatzeaz arduratzen da. Besteak beste, berdintasun-politiketako kalitate-estandarren inguruan eta horien koordinazioa hobetzeko egiten ari den lanaren berri eman da, bai eta Generation Equality ekimenaren berri ere. Ekimen horren bidez, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako herri-itun handi bat lortu nahi da. Euskal erakundeek lankidetza estutu dute Berdintasunerako Legea aldatzeko erronkaren aurrean.
2021/06/14 Emakunderen Zuzendaritza Kontseilua bildu da. Jaurlaritzak eta euskal erakunde guztiek berdintasunarekin eta indarkeria matxistaren aurka eta indarkeria bikariotik eratorritakoarekin duten konpromisoa berretsi da, baita berdintasun-politikak indartzearekin eta zeharka bultzatzearekin ere, Berdintasunerako Legearen aldaketa onartzeak dakarren erronka azpimarratuz. EAEko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko Zifrak 2020 txostena, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana betez botere publikoek egindako jardueren memoria eta Emakunderen 2020 memoria aurkeztu dira. Era berean, Berdintasunerako Legearen aldaketaren izapidetze-egoeraren berri eman da.
2021/12/21
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei zuzendutako dirulaguntza-programa. Dirulaguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa emateko bideratuko dira.
2022ko deialdia (500.000.- €) (2021/12/07).
2022/03/23 Eusko Jaurlaritzak, Itsas eta Periferiako Eskualdeen Konferentziako (CRPM) Genero Lantaldearekin lankidetzan, “The gender perspective in climate change: the role of the European regions” mundu-ekitaldia antolatu du. Ekitaldia Nazio Batuen Emakumearen  Batzorde Juridiko eta Sozialaren (CSW) 66. programa ofizialaren barne antoluta da, ekitaldi paralelo bat bezala. CSW66 New Yorken egin da eta urteko berdintasunari buruzko munduko topaketarik garrantzitsuena da.
2022/04/18 600 pertsona baino gehiagok jarraitu dituzte Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen berri emateko Emakundek antolatutako aurkezpenak.
2022/04/29 Emakundek ezagutzera eman du Vienan egiten duen lan aintzindaria, EUDELekin eta euskal udalerriekin elkarlanean toki-eremuan berdintasun-politikak sustatzeko egiten duen lana bai eta kontratazio publikoan genero-ikuspegia txertatzeko egiten duena ere. Emakundek berdintasunaren aldeko hiriei buruzko #GenderEqualCities nazioarteko mintegian parte hartu du. Mintegi hori URBACT programa europarraren esparruan antolatu zen, eta hiri-garapen iraunkorra sustatzeko herrialdeen arteko trukea eta ikaskuntza ditu helburu.
2022/05/30 Emakundek toki-eremuan berdintasun-politikak sustatzeko egiten duen lan aitzindaria ezagutarazi du, EUDELekin eta EAEko udalekin lankidetzan. Zehazki, tokiko gobernuetan berdintasunari buruzko nazioarteko jardunbide egokiei buruzko online mintegian parte hartu du. Torino Cittá per le Donne-k antolatu du mintegia, eta Turingo Udalak babestu du.
2022/06/08

Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluko bilera eginda. Bertan Lehendakariak Euskadin berdintasunaren aurrerapena bizkortzea ahalbidetuko duten bi tresna nabarmendu ditu, hala nola, Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzaren aldeko Legea eta honen hedapena, eta, bestetik, Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzetarako Herri Ituna. Gainera, EAEko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko zifrak, 2021 txostena onartu da.

2022/06/17 Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak hiri jasangarriei buruzko URBACT City Festival 2022 (#URBACTfest) nazioarteko topaketan parte hartu zuen Pantin-en (Paris Handian). Mintegi hori URBACT programa europarraren esparruan antolatu zen, hiri-garapen iraunkorra sustatzeko herrialdeen arteko trukea eta ikaskuntza helburu zituelarik. Emakundek ezagutzera eman du egiten duen lan aintzindaria, EUDELekin eta euskal udalerriekin elkarlanean toki-eremuan berdintasun-politikak sustatzeko egiten duen lana bai eta kontratazio publikoan eta hirigintzaren eta ingurugiroaren eremuan, beste erakunde batzuekin lankidetzan, genero-ikuspegia txertatzeko egiten duena ere.
2022/07/22 Berdintasunerako Sailarteko Batzordea indartu da. Lehen aldiz, berdintasun-unitatea duten erakunde autonomoek eta erakunde publikoek parte hartu dute bertan, Jaurlaritzako sailetako ordezkariez gain.