Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/07/20 Pozik dago Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren atzerritartasun-erregelamendua aldatzeko proposamenarekin. Ezinbestekotzat jotzen du ehunka gazteri lan-merkatuan sartzen lagunduko dien lege-esparru berri bat ezartzea, gizarte-bazterketan eta irregulartasun-egoeretan eror ez daitezen.
2022/10/20

Eusko Jaurlaritzak Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteak eta Europako Batzordeak antolatutako Bruselako Migrazioaren Europako 7. Foroan parte hartu du. Bertan, gazte migratzaileentzako euskal programa eta kalteberatasun-egoeran dauden gazteak eta, bereziki, familia-erreferenterik ez dutenak integratzeko konponbideen berri eman da. Nabarmentzekoak dira Euskarri Estrategia eta Trapezistak izeneko ibilbide pertsonalizatu eta integralen programa pilotua.