Ekimena 3. Eremu honetako jarduketa koordinatzen duen erakunde arteko mahai soziala finkatzea.
Ekimena 3. Eremu honetako jarduketa koordinatzen duen erakunde arteko mahai soziala finkatzea.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2022/03/01 | Erakundearteko Mahai Sozialaren bilera izan da, Errusiak Ukrainaren inbasioaren ondorioz errefuxiatutako pertsonen egoerari erantzuteko. 150 plazako baliabide bat gaitu da Irunen, eta lehen arretako gunea izango da; hortik aurrera, pertsonak Berrizko, Oñatiko eta Tolosako zentroetara bideratuko dira. Helbide elektroniko bat ireki da banako eskaintzak eta elkartasuneko ekintza bereziak jaso eta koordinatzeko. Informazio gehiago. |
2022/03/11 | Iragaitzazko Pertsona Migratzaileei Larrialdiko Laguntza Emateko Erakundeen arteko Koordinazio Mahaiak Iparraldeko Hirigune Elkargoko ordezkaritza bat hartuko du modu irainkorrean. |
2022/10/20 |
Errusiak Ukrainan egin duen inbasioak eragindako krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak emandako erantzunari buruzko datuen berri eman zen. 3.000 pertsonek eskatu dituzte eta dauzkate, dagoeneko, osasun-txartelak; 1.300 pertsonak EAEko hezkuntza-sistemako zentroetan matrikula egiteko eskatu dute; Estatuko babes-sistematik kanpoko 952 familia-unitate Eusko Jaurlaritzak abian jarritako prestazio ekonomikoen onuradun dira, eta 500 pertsonak laguntza eta arreta psikosoziala jaso dituzte. |