Ekimena 1. Euskadira heltzen diren migratzaileak hartzeko euskal eredua onestea eta ezartzea. Eredu hori “Herritarren, kulturartekotasunaren eta
immigrazioaren eremuko VI. Jarduketa-planaren” bidez garatuko da, inplikatutako erakundeen eta gizarte-eragileen lankidetzatik eta Herritar
immigranteen gizarteratzerako eta parte-hartze sozialerako Foroaren bidez.

Data | Jarduera |
---|---|
2020/08/31 |
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei dirulaguntzak emateko programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.
2020ko lehenengo lerroaren esleipena (immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak) (2020/12/23).2020ko bigarren dirulaguntza lerroaren esleipena (immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak) (2020/11/27). |
2021/03/11 | Harremanak areagotu egin dira Irungo mugara iristen ari diren iragaitzazko migratzaileen arretan inplikatuta dauden hirugarren sektoreko erakundeekin eta eragileekin. Ildo horretan, Pertsona Migratzaileen Premiazko Harrera Koordinatzeko Erakundearteko Mahaiak hainbat bilera egin ditu azken asteetan, gerta daitezkeen egoera desberdinen aurrean aho bateko erantzun eraginkorra koordinatzeko. |
2021/04/21 | Igarobidean diren migratzaileen urgentziazko harrera koordinatzeko Erakundearteko Mahaia bildu zen, Saileko sailburuaren lehendakaritzapean. Martxoaren 6an (igarobidean zeuden ehun bat migratzaile 60 lagunentzeko tokia duen Hilanderas kaleko postura iritsi zirenean) martxan jarritako kontingentzia plana bertan behera geratuko dela iragarri zuten. Egoera nabarmen hobetu da. Mahaiak uda aurretik berriro biltzeko konpromisoa hartu zuen, plan espezifiko bat aurkezteko, udako beharretara egokitua, migratzaileen joan-etorria errazteko joera handiagoa izaten baita garai horretan. |
2021/08/30 |
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei dirulaguntzak emateko programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.
2021eko deialdia (880.000.-€) (2021/08/30).2021eko bigarren dirulaguntza lerroaren esleipena (2021/11/12) |
2022/01/06 | Eusko Jaurlaritzak 8.115 pertsona artatu zituen 2021ean iragaitzazko migratzaileentzat prestatutako baliabideetan. Kopuru hori handiena da 2018ko udan Trantsizioan dauden Migratzaileak Hartzeko Erakunde arteko Koordinazio Mahaia sortu zenetik. |
2022/02/22 | Herritarren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Plana 2022-2025 aurkeztu da, Aniztasuna Kudeatzeko Euskal Eredua eraikitzeko oinarriak ezartzen dituena. |
2022/06/14 |
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei dirulaguntzak emateko programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.
2022ko deialdia (880.000.-€) (2022/06/14) 2022ko lehenengo lerroaren esleipena (immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak) (2022/10/10) |
2023/01/18 |
Aholku Sareak, Atzerritartasunaren arloko Laguntza Juridikoaren Euskal Sareak, bost bulego berri izango ditu otsailaren 1etik aurrera, Euskadiko hiru lurraldeetan dauden 19ei gehituko zaizkienak. (2022/01/28) Aholku Sareko lau bulego berri ireki dira pertsona migratzaileei aholkularitza juridikoa emateko. Guztira, Atzerritartasunari buruzko Laguntza Juridikoaren Euskal Sareak 28 informazio-gune izango ditu Euskadin. |
2023/06/19 |
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei dirulaguntzak emateko programa, immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko.
2023ko deialdia (850.000.-€) (19/06/2023). |
2024/02/01 | Harrera-eredua indartu da, atzerritarrei arreta juridikoa emateko Aholku Sarearen bost bulego berri irekiz. Aholku Sarea Biltzen-Kulturarteko Integrazio eta Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuaren sare-lana duen programa da; Hirugarren Sektoreko zortzi gizarte-erakunderen abokatutzaren hiru elkargoena. |