Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/19

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Migrazioen Estatu Idazkaritzarekin eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin bildu zen gazte migratzaileen migrazio-fluxuak eta jarduera-programak aztertzeko, eta honako ideia hauek helarazi zituen: migratzaileen egoera erregularizatzeko beharra "horrela, beren bizi-proiektuak landu eta aurre egin ahal izan dezaten”; errefuxiatuak hartzeko eta gizarteratzeko politiken transferentzia burutzea, baita nazioarteko babes-eskatzaileena ere; eta Euskadik Estatuko eta Europako erakundeei egin dien SHARE proposamena, migrazio-arloko beharrei erantzun hobea emate aldera.

2020/11/21

Eusko Jaurlaritzak Kanariar Uharteetara iritsitako hirurogei migratzaile berehala hartzeko aukera eskaintzen dio Espainiako Gobernuari, Migrazioen Estatu Idazkaritzaren bitartez, bereziki adingabeak dituzten familienak.

2020/12/05

Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak Europako Batzordeari igorri dizkio Eusko Jaurlaritzak migrazioari eta asiloari buruzko Europako Itunaren Erregelamenduaren zirriborro-proposamenari egindako ekarpenak, Batasunaren politiken ikuspegi bateratuaren barruan, abenduan amaitzen den kontsulta-epean. Dokumentuan eskatzen da Erregelamendu horrek jaso dezala eskualdeek eta haien estatu azpiko gobernuek, Europako estatu eta erakundeekin batera, "Zeregin aktiboa izatea Itunaren erregelamenduzko kudeaketan eta kudeaketa betearazlean, eta migrazio- eta asilo-politika zehazten eta gauzatzen parte hartzea".

2021/05/19 Euskadik Ceutako Hiri Autonomora iritsi diren eta erreferentziarik ez duten adingabe atzerritarren harrera humanitarioan parte hartuko duela, Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030en Ministerioaren proposamenari erantzunez.
2021/08/17 Eusko Jaurlaritzak gobernu zentralari jakinarazi dio prest dagoela Afganistango egoera larria dela-eta babes bila dabiltzan herritarrak hartzeko. SHARE Proposamenaren erabilgarritasunaren alde egiten da orain Afganistanen ehunka mila pertsonari eragiten dieten egoeretan. Eusko Jaurlaritzaren SHARE proposamenak mekanismo zehatz bat du elkartasun-betebeharra erantzukizunez eta modu sistematizatuan partekatzeko. Eusko Jaurlaritzak 2018ko irailaren 19an eman zuen horren berri; urte horretako urriaren 10ean Eskualdeen Europako Batzordearen Osoko Bilkuran aurkeztu zen.