Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/10/15 Migraziorako Euskal Itun Sozialak bere ekintza-eremua zabaltzen du eta toki-eremura hedatzen da. Eusko Jaurlaritzak atxikimendu-kanpaina hasi du Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien artean, Euskadin demagogia populistari aurre egiteko diskurtso partekatua eta batasun-irudia sendotzeko.
2022/12/07 Migrazioaren eta Asiloaren EAEko Foroak – bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzak, beste erakunde batzuek, EUDELek eta migranteen hainbat elkartek– Botoa ematea zure eskubidea da kanpaina aurkeztu du. Euskadin bizi diren eta 2023ko maiatzeko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten atzerritar jatorriko pertsonei zuzendua dago kanpaina hori.