Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/14 Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari eta Euskal Herriko Unibertsitateari lotutako Immigrazioaren Euskal Behatokiak (Ikuspegi) webgunea estreinatu zuen. Erakunde horren helburuak dira migrazio-fluxuek Euskadin duten eragina ezagutzea, aztertzea eta baloratzea, bai eta administrazioen, profesionalen eta immigrazioaren arloan esku hartzen duten gainerako gizarte-eragileen erantzunen kalitatea hobetzeko ikerketak eta prestakuntza-ikastaroak egitea ere.
2020/12/14 Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari eta Euskal Herriko Unibertsitateari lotutakoak, 2020ko Barometroa aurkeztu zuen, euskal gizarteak atzerriko biztanleekiko dituen jarrerei eta iritziei buruzkoa. Bere ondorioen arabera, COVID-19aren pandemiak euskal gizarte errukitsuago eta solidarioago bat ekarri du egoera kritikoan dauden pertsonekiko, eta immigrazioarekiko jarrera toleranteagoak erakusten ditu.
2021/06/28 Iragartzen da 2021eko UDA Kontingentzia Planak, Euskaditik igarotzen ari diren migratzaileei arreta ematekoak, 500 plaza izango dituela, eta horiek mailaka aktibatuko direla hiru eszenatokien arabera: A, 100 pertsona baino gehiago; B, 200 pertsona baino gehiago; eta C, 400 pertsona baino gehiago. Aipatutako plaza-kopuru horretatik, 338 Irun inguruan eta Bidasoan daude
2021/11/23 Erabakia, Gurutze Gorriari zuzeneko dirulaguntza bat emateko dena, Covid-19ak eragindako deseskalatzearen ondorioz, Gasteizen harrera-baliabideetatik ostatu-aukera lagunduetara eta gizarteratze-ibilbideetara igarotzea finantzatzeko.
2022/04/29 Biztanle etorkinen integrazioari buruzko joerak eta erronkak Euskadin azterlana egin da. Lana UPV/EHUko Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak egin du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren laguntzarekin, eta EAEko etorkin atzerritarrei buruzko inkestaren azterketa soziologikoa egiten du (EPIE 2018). Informazio gehiago.
2022/06/21

Dirulaguntza zuzena eman zaio Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Sozietateari, Ukrainan izandako inbasioaren ondorioz dolu-egoerak bizi dituzten eta Euskadin errefuxiatu eta desplazatuei lagun egin eta arreta psikologikoa emateko “Berritze” programa finantzatzeko. (490.072,36.-€)

2022/06/28

Dirulaguntza zuzena eman zaio “Fundación Social Ignacio Ellacuría" fundazioari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, "Loturak" izeneko programa finantzatzeko, Ukrainako inbasioak Euskadin duen eraginari aurre egiteko eta inbasio horren ondoriozko errefuxiatuei eta desplazatuei laguntzeko hartutako neurrien barruan. (495.332,41.-€)

2022/10/20

Errusiak Ukrainan egin duen inbasioak eragindako krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak emandako erantzunari buruzko datuen berri eman zen. 3.000 pertsonek eskatu dituzte eta dauzkate, dagoeneko, osasun-txartelak; 1.300 pertsonak EAEko hezkuntza-sistemako zentroetan matrikula egiteko eskatu dute; Estatuko babes-sistematik kanpoko 952 familia-unitate Eusko Jaurlaritzak abian jarritako prestazio ekonomikoen onuradun dira, eta 500 pertsonak laguntza eta arreta psikosoziala jaso dituzte.

2022/10/31

Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak Barometroaren beste edizio bat aurkeztu du: Barometroa 2022, jatorri atzerritarra duten biztanleen inguruko pertzepzioak eta jarrerak.

Txostenean ondorioztatzen denez, euskal gizartea toleranteagoa da, eta atzerritar jatorriko pertsonekiko orain arte ez bezalako elkartasuna erakutsi du, krisiak markatu duen egoera polikritikoa gorabehera.

2022/12/07

Dirulaguntza zuzen bat eman zitzaion Bilboko Elizbarrutiko Caritas entitateari, Ukrainako gerrak lekualdatutako pertsonei arreta emateko. (498.300.- €)

2024/02/21 Migrazio eta Asilorako Euskal Foroak urteko lehen osoko bilkura egin du, dekretu arautzaile berria onartu ondoren. Aholkularitza-organo plural horren egitekoa da, hain zuzen ere, migrazioaren arloko politika aktibo eta integrala garatzen laguntzea, migratzaileen ekarpenak ere kontuan hartuta.